Teknologia albisteak

Zientziaz Blai ostiralean Bilbon, eta aurreragoko ekitaldi osagarriekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-05-09 : 09:34

Zientziaz Blai egitasmo zientifiko eta dibulgatiboaren 2024ko edizioa bihar hasiko da Bilbon, "Zientzia eta Gizartea" hitzaldi sortarekin, Bidebarrieta Kulturgunean maiatzak 10 arratsaldeko 18.30etan. Eta ostiraleko hitzaldien ardatza: adimen artifiziala. Antolatzailea da Logos Elkartea.

Ostiraleko hitzaldi horretako partaideak:

Bertaratzerik ez dutenentzat, Youtube bidez ere emango dute ekitaldi hau.

Zientziaz Blai osatuko da hurrengo egunetan ekitaldi hauekin:

  • Zine-foruma, Don't Look Up filmaren inguruan. BBK Kunan, maiatzak 11, 17.30etan.
  • Ibilbide partekarua, "Gure inguruko osasuna" ardatz hartuta, Bilboko Mariaren Bihotza plazatik abiatuta, maiatzaren 12an, 12.00etan.
  • Ilustrazio zientifikoen erakusketa bat, ikusgai egongo dena San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabaleko dendetan, maiatzaren 10a eta 24a bitarteab.

Erantzun

Sartu