Duela 5 urte abiatu zen ekimen hau, Helsinki izenekoa, Komunikazio Zientifikoan Eleaniztasuna sustatzearen aldekoa. Euskaraz ere badago beren manifestua, aldarrikatzen dituzten politikekin, eta aukera bat dago ekimenarekin bat egitekoa datorren asteazkenean, apirilaren 3an, webinar edo telekonferentzia kolektibo baten bidez. Hemen horri buruzko informazioa eta izena-emateko aukera.
Baltimoreko Francis Scott Key zubia, Dali izeneko kargaontzi batek bere aurka talka egin ondoren, erori egin da, gertakari ikaragarriaren ondorioz, gutxienez hildako bat eta hainbat pertsona desagertuta daude.
Ia 60.000 jokalari aktibok jokatu dute igandean amaitu zen Egunean Behin jokoaren 14. denboraldia (Primeran plataformak babestua), igandean amaitu zena, jokoaren 5. urteurrenaren denboraldia. Ohiko irabazle batzuk, aurreko denboraldietan ere nabarmendu direnak, agertu dira lehen postuetan: Irabazlea Mikelei izan da (Mikel Egiguren, Arrasateko ataundarra), Jortxi bigarren (Ioritz Berra donostiarra) eta Boehme hirugarren (Erik Gartzia Errenteriako kazetaria).
Auzitegi Nazionaleko epaileak, Santiago Pedrazek, atzera egin du Espainian Telegram ixteko aginduarekin. Asteburuan 3 orduko epea eman zien Internet zerbitzuei agindua betearazteko, ustez gaur goizean martxan jarri behar zen ordulari bat, baina horren ordez, gaur neurria izoztu du, eta aldiz, Poliziari eskatu dio Telegram ixteak zer ondorio lituzkeen. Tira, itxi balute erabiltzaileek zer egin zezaketen azalduko dugu laburki.
Gaur eguerdian duela minutu gutxi bukatu da Baionan 23. Korrikaren ibilbidea, 2.800 kilometro inguru egin ondoren. Azken kilometro edo tartea egin dute Ipar Euskal Herriko AEK-ko arduradun Boxente Claveriek eta Garazi Arrula editore eta idazle nafarrak, berak idatzia baitzen lekukoak zekarren mezua. Baionan irakurri duen Arrulak, jarraian duzue.
Telegram mezularitza aplikazioa Espainian ixteko agindu du Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak. Lau erakundek jarritako salaketa baten ondorioa da (Mediaset, Atresmedia, Movistar eta Egeda). Salaketaren arabera, egile eskubideak bortxatuz edukiak banatzen omen dira Telegram bidez, eta kasua ebatzi bitartean, kautelazko neurria erabaki du epaileak, Telegram ixtea. Atzo arratsaldekoa omen da agindua, eta orain Espainiako ISP zerbitzuek (Internet konexioa ematen dutenek, hala nola Movistar bera edo Euskaltel, adibidez) agindua bete beharko dute. Larunbat goiz honetan Hego Euskal Herrian Telegram ibili badabil oraingoz, baina hortik irakurri dugu litekeena dela asteburuan funtzionatzeari uztea.
Administrazioa Euskaraz taldearen mezuetan ikusi dugu salaketa, kartel ulertezin honetakoa: "Diskriminaziorik gabeko Nafarroa baten alde, baina gutxiago 'gainera' gehiago". Gaztelaniazko bertsioa (argiki originala horixe, ez euskarazkoa) literalki (edo) itzultzen saiatu direlako izan daiteke agian... baina egindakoari itzulpena deitzea gehitxo litzateke itzultzaile lanbidearentzat.
Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, beste hiru liburu hautatu dira aurtengo lehiaketarako:
Eusko Jaurlaritzak euskara online ikasteko eta irakasteko Ingura plataforma digitala abian jarri du. HABEren Boga auto-ikaskuntza sistema ordezkatzera dator Ingura, eta A1 lehen mailatik C1 maila aurreraturaino eskainiko ditu edukiak, batzuk doakoak, eta beste batzuk euskaltegi edo edo autoikaskuntza-zentro bateko matrikula bidez eskuratzekoak. Hasteko A1 mailako atal doako eta irekia eskuratu daiteke, lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa), eta datorren 2024-2025 ikasturtean A1 ikastaro osoa eskainiko da, baina esan bezala matrikula ordaindu beharko da horretarako.
Frantziako Lehiaren Agintaritzak Google-ri 250 milioi euroko isuna ezarri dio, merkatuaren lehiaren urraketa larriengatik, publizitate digitalaren sektorean egindako jarduerak direla-eta.
Ostegun honetan izango da Beñat Erezuma pedagogo adituak eskainitako Adimen Artifizialari buruzko azken Topagune Birtuala. Aste honetakoan "Adimen artifiziala hezkuntzan: aukerak eta erronkak" izango da gaia.
Mooteu Euskadi 2024 apirilaren 26an Eibarren izango da. Aurtengo jardunaldian, etorkizunari begira jarriko gara adimen artifiziala bezalako teknologiek zer eman dezaketen aztertu nahian. Informazio gehiago eta izena emateko: ueu.eus
Kafea ez da bakarrik ezinbestekoa goizetan milioika pertsonarentzat mundu osoan. Ikerketa askok agerian utzi dute kafea edaten duten pertsonek probabilitate gutxiago dituztela 2. motako diabetesa, bihotzeko gaixotasunak, minbizi mota jakin batzuk edo depresioa garatzeko. Horrela, kafeak eta astrozitoen arteko harremana aztertuz, ikerketa berriek depresioaren tratamenduan aurrerapausoak eskaintzen dituzte, esperantza berriak irekiz.
Jardunaldia martxoaren 20an izango da, Donostiako San Telmo museoan, 18:30etik 20:30era.
Venki Ramakrishnan Nobel saridunak bizitza luzatzeko estrategiak, zientzia eta bizitzaren luzapenaren aho-handi iruzurtiak aztertu ditu, loaren garrantzia, dieta osasuntsua eta faktore ekonomikoak nabarmenduz.