Teknologia albisteak
1

Ikerlari euskaldun baten ikerketa "Nature"ko portada

Erabiltzailearen aurpegia
Gontzal Landa - Goiena
2002-09-30 : 19:09

AZTI fundazioko Xabier Irigoien zientzialari hondarribitarrak itsasoko kopepodoei inguruan egin ikerketa portada izan da nazioarte mailan oihartzun handiko "Nature" aldizkarian. Kopepoak itsasoan bizi diren animalia mikroskopikoak dira.

Zientziaren esparruan Nature oihartzun handiko aldizkaria da, eta nazioarte mailako ikerketa nagusienen berri ematen du. Oraingoan euskaldun baten lan batek bete du agerkariaren lehen orrialdea. Nor da Xabier Irigoien?

  • 35 urteko hondarribitarra.
  • Leioako UPVn egin zituen Biologia ikasketak.
  • Gero Bordeleko Unibertsitatean ozeanografia ikasketak osatu, master bat egin eta doktore-tesia idatzi zuen.
  • Azken urteotan Bartzelonan eta Britainia Handian itsasoaren inguruko ikerketa egiten buru-belarri aritu da.
  • Egun Azti Fundazioan (Pasaia) dabil.

Irigoienek kopepodoen elikagaiak itsasoko elika-katean nola eragin dezakeen ikertzen aritu da, bost herrialdeko ozeanografia eta ikerketa-institutuekin. Kopepodoak:

  • Itsasoan bizi diren animalia mikroskopikoak dira.
  • Arrainen oinarrizko elikagai dira.
  • Fitoplaktonaz elikatzen dira.
  • Beraz, itsasoko elika-katean elementu garrantzitsua da.

Oregonen (AEB), Namibian eta Norvegian egindako ikerketek azalarazi dutenez, kopepodoen elikagaiek ez dute beren ernalkuntzan eragiten. Beraz, elika-katean ez du eraginik kopepodoek ahoratzen dutena. Informazio gehiago Elhuyarren Zientzia.net atarian.

Erantzunak

editorea
2002-10-02 : 18:52

> AZTI fundazioko Xabier Irigoien zientzialari hondarribitarrak itsasoko kopepodoei inguruan egin ikerketa portada izan da nazioarte mailan oihartzun handiko "Nature" aldizkarian.


Euskaldunon Egunkariak egin dio elkarrizketa gaur, urriaren 2an. Irakurtzea gura izanez gero, egin klik hemen.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago