Teknologia albisteak
9

Sustatu PDAn irakurtzen da

Erabiltzailearen aurpegia
editoreak Aitor Garcia de Gurtubayri - Sustatu
2002-12-02 : 12:12

Aitor Garcia de Gurtubay-k, esaterako, Bilboko metroan irakurri ditu astean Sustatuko berriak. Aitorri elkarrizketa egin diogu eta PDArekin, orain sustatu sarriago irakurriko duela esan digu. Euskara hutsezko lehenengo gunea omen da Sustatu PDAn irakurri daitekeena.

Aitor Garcia de Gurtubay-k segituan erantzun dio Sustatutik egin dizkiogun galderei. Berak lagundu digu Sustaturen PDA-irakurketa hobetzen ere. Proba batzuk egin ostean, Sustatu PDAn irakur daiteke.

Aitor, noiztik zara Sustatuko irakurle?

Jadanik batzutan irakurri dut, orain dela nahiko hilabete sartu nintzen lehenengo aldiz baina ez naiz egunero sartzen. Orain PDA egunero gainean eramanez errazago egingo zait egunero irakurtzea sustatu.

Nola ezagutu zenuen sustatu?

Kaixo.com -eko loturak eraman ninduen Sustatu ezagutzera.

Noiz irakurtzen duzu eta zer duzu gustukoen?

Goizetan lehenengo orduan edo arratsaldeko azkenekoetan irakurtzen dut, albisteen orrialdeekin batera. Hemendik aurrera Bilbo metroan,lanerako bidean noala,irakurriko dut egunero. Edozein lekuan aspertuta nagoenean...

Zer egiten du arkitekto batek PDA batekin?

Egunero ordenagailu batekin lan egiten duen pertsona betek egiten dituen gauza berberak, dagoen ezberdintasun bakarrak edozein lekuan erabili dezakezula da, hau da bulegotik kanpo.

Nik adibidez posta elektronikoa irakurri eta erantzuten dut, Word eta Excel irakurri eta zuzentzeko gai da nire PDA. Horrez gain, Interneteko orrialdeak irakurri..... PDA berrienek AutoCad-arekin egindako marrazkiak ireki ditzakete eta abantaila handia da. Obretan-eta azkeneko orduko marrazkien bertsioa eraman dezakezulako, e-postaz berritu... eta hau guztia inolako paperik eraman gabe.....

Aipatu duzu PDA batean irakurtzen duzula Sustatu... Baina zer da zehazki PDA hori?

PDA ingelesez (Personal Digital Assistant ) eta erdaraz ODB (Ordenador De Bolsillo) euskaraz BLD (Banakako Laguntzaile Digitala ) edo SEO (Sakelean Eramateko Ordenagailua). Euskaltzaindiak ezarri beharko luke gailu hauentzako izen bat...

Azken batean ordenagailu bat besterik ez da, askoz ere txikiagoa eta ez hain arina, aplikazio arruntak erabiltzeko gai da, pantaila txiki bat eta arkatz baten bidez sartzen eta ateratzen dira datuak. Erabiltzen diren sistema eragileak espreski PDA-rentzat sortutakoak izan daitezke (adibidez PALM OS, ezagunena) edo Windows CE, edo Linux (sistema eragile famatuen bertsio txikituak). Gehienetan ordenagailu arruntekin, egunero mahai gainean erabiltzen ditugun horietakoekin, lotura fisiko bat egiten dugu, kable batekin, informazioa eguneratzeko, datuak eta programak jartzeko etab. Hemen dago informazio gehiago.

Beraz, edozein lekutatik irakurri dezakezu Sustatu, ezta?

Bai. Edozein lekutik "off-line", hau da sarean sartuta egon gabe, aurrekoan aipatutako lotura eta eguneratze hori eginez gero, eta telefono mugikor baten bitartez zuzenean "on-line" egin daiteke nabigazioa.

Eta irakurgarri da Sustatu zure PDA horretan?

Bai azkenko egun hauetan egin dituzuen hobekuntza horiei esker, Sustatu-ren orrialde nagusia eta bere loturak irakurgarriak dira PDAn.

Orain arte beste albistegirik irakurtzen zenuen zure PALM M130 OS 4.1 aparailuan? eta euskara hutsean?

Bai, Komunikabideen eta Webgune nagusi gehienek PDA-rentzat sortutako bertsioren bat daukate, eta sarritan erabili eta irakurri ditut, baina euskaraz, beste arlo askotan moduan, hutsunea nabaria da eta horregatik sustatuk egindako aurrerapen hau oso egokia iruditzen zait. Nik dakidala euskaraz patrikako ordenagailuan irakurri daiteken lehenengo webgunea da, baina ez dut uste azkena izango denik, ea eredua hartzen duten euskal sortzaile digitalek...

Erantzunak

Galder
2002-12-02 : 14:37

Aupa lagunok,


Bai albiste bikaina! Izan ere ezer gutxi dago PDAn euskaraz irakurtzeko.


Gazte Abertzaleak-ekoek PDArako gure webaren bertsio bat atera genuen, bi kanal, bat Euskaraz eta beste bat Erdaraz.


Atera genuenean Avantgo-aren bitartez edo beste inolako softaren bitartez PDAn irakurgarri zeuden euskal webak bilatu genituen, baina ez genuen ezer topatu. Interesgarria litzateke PDArako webgune hauen promozioa, ez dakit nola eta ez dakit non, baina interesgarria izango litzateke, Aurki, Kaixo eta bestelako bilatzailetan txoko bat egin, web bat sortu... ez dakit ze inzago litzatekeen komenigarriagoa.


Gure webaren PDA-rako bertsioaren lekua hau da eta euskara hutsez dago.


Kanal hori zure PDAn nola irakurri dezakezun jakiteko click egin lotura honetan


Gari, Sustatuko teknikaria
2002-12-02 : 16:21

Kaixo!



Ez zaiguna argi gelditu da, zer egin behar dugun Sustatu ere AvantGo-ren zerrendetan azal dadin.



Laguntzarik bai?



Gari

Galder
2002-12-02 : 16:56

Aupa Gari:


Saiatuko naiz zure galdera erantzuten, izan ere ez dut oso ondo gogoratzen ze pausuak eman nituen eta nahiko liosoa zela gogoratzen dut.


AvantGon sartzea debalde da, eta guk ere debalde sartu ginen, baina beraien datu basean agertzeko Premium Services-etan sartu behar zarela uste dut, eta horretarako noski ordaindu behar da.


Horregaitik gazteleraz Canales PDA egun ez dabilena sortu zuten, baina orainarte web horretan PDArako zeuden web asko agertzen ziren, bai AvantGoko zerrendetan agertzen zirenak, zein zerrendetan agertzen ez zirenak ere agertzen ziren. Email bat bidali genien gure 2 kanalen berri emateko baina ez genuen erantzunik jaso.


Beno ba Avant Go-n sartzeko pausu batzuk jarraitu behar dira, espero dut guztiak gogoratzea, bestela galdetu honen bitartez edo komenigarriagoa iruditzen bazaizu emailaren bitartez erantzutea ba aurrera, idatzi email bat.


Avantgoren web orrian informazio gehiago lor zenezake, eta gero AvantGo nola konfiguratu Sustatuko bisitarientzat erakusteko Gazte Abertzaleak-en orrian informazio gehiago lor dezakezu.


Ba jo AvantGo web orrira, sortu erabiltzaileran izena eta gako bat eta sartu zaitez zure gune pribatuan. Behin barruan Mi cuenta (gazteleraz interfaz-a daukate eta) edo My account-en sakatu eta gero Crear un canal personalizadon click egin.


Jarri "Título del canal" eta gero ubicación-en jarri http://www.sustatu.com/pda
Tamaño máximo va nahi duzuena, eta profundidad del enlace ba zuek ikusten duzuena, nik adibidez 2 jarri dut, baina weba ikusita zuek jakingo duzue zenbat clic egin behar dituen erabiltzaileak albiste guztietara heltzeko.


Incluir imágenes, berdin dio zeren eta ez dago irudiak, bakarra dago portadako beraz, baietz jarri eta listo.


Seguir enlaces fuera del sitio: EZ


Gero sakatu Enviar, eta listo kanala sortuta!


Zuen kanalaren helbidea zein den ikusteko jo "Mi dispositivo" atalera, eta kanal horren gainean jartzen bazara kanalaren kodea ikusiko duzu, adibidez, GAkoaren gainean https://my.avantgo.com/account/edit_sub.html?sub_id=739 jartzen du ba orduan hau da jendea harpidetzeko behar duen lotura:


https://ami.avantgo.com/mydevice/channel_properties.html?cha_id=739


Orain ez dakit non irakurri nuen baina Avantgo-ren webgunean eta beste atari batzuetan irakurri nuelakoan nago.


Nire kontuan Sustaturako bidea sortu dudanez id bat ere eman dit, ez dakit orain zuek sortuko bazenukete beste id bat botako balu, ez dut uste. Hau da:


https://ami.avantgo.com/mydevice/channel_properties.html?cha_id=319


Buff, espero dut zerbait ulertzea, pausu asko dira, eta ez nago oso seguru.


Gari, Sustatuko teknikaria
2002-12-02 : 17:14

Saiatuko gara!

Dick Turpin
2002-12-02 : 19:45

Inork nahi badu ikasi eta ikusi nola dabiltzan PDA hauek, hemen
egin dezake klik, Palm enpresak atera berri duen Zire PDAren lekuan. 100 euro inguru balio du Internetetik erosiz gero, lehengo 17.000 bat pezeta, eta oso ondo dago, nahiz eta ez duen Aitorren PDAk besteko funtziorik.


Hala ere, Zire-k oinarrizko funtzioak ditu: egitekoak, helbideak, egutegia eta oharrak. Palm sistema eragilea du eta bat egin dezake zure mahai gaineko ordenagailuarekin edo zure lagun baten PDArekin ere.


Ikusi nahi baduzu nola dabilen, klik egin lehengo orrian, View Demo jartzen duen lekuan. Hor oso ondo ikusiko duzu, Flash baten bidez, zertarako den eta nola egiten duen lan.


Opari polita izan daiteke Gabonetarako.


Gari
2002-12-03 : 10:08

PDA batek ia edozertarako balio duela frogatzeko, hona hemen
tatuajeak egiteko robota .


PDA bat lotu diote robotari, eta horren bidez tatuaje oso ederrak egiteko gai da.


Gari
2002-12-05 : 17:23

Artikulu interesgarria ere Terremotokoa:


Palm OS: un modelo de interacción diferente


Romantxo
2004-11-13 : 18:36

Iep!

Duela urtebete ingurutik, Palm-zale amorratua nauzue, eta denbora asko daramat Palm-erako euskarazko aplikazioen bila, edo AvantGo-ko kanalen bila. Etsita nengoen jada, baina gaur bilaketa berabiarazi dut eta hemen lur-hartu dut. Normalean PalmOS-zale tokietan aritzen naiz jo eta su, gazteleraz noski.

Nik Web programazioaz oso gutxi dakit, baina PDA-zale batek ezingo liguke Palm edo PDA guztientzat orokorrean Webgune bat egin? Gainera, EuskadiPUG (Palm User Group) sortzea proposatzen dut, Euskaldun Palm-zale guztiok elkartzeko, ziur bait nago ez naizela bakarra. Nik beste 3-4 bat Palm zale ezagutzen ditut bizkaian, beraz, Palm erabiltzaile gehiago elkartzea litzateke kontua.

Oso berri ona iruditu zait AvantGo-rako kanal 2 hauek aurkitzea.

Agian irudituko zaizue esaten ari naizena astakeria bat dela, baina nik benetan diot, ez bait nekien gai honi buruz non idatzi.

Agur eta segi horrela

tso
2004-11-16 : 10:07

Oso ongi.Ea noiz gertatzen den gauza berdina sakelako telefonoarekin, berriak euskeraz irakurtzea gustatuko litzaidake.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago