Teknologia albisteak
1

Aurkitu zure etxea Gipuzkoa 1:5000 web bilatzailean

Erabiltzailearen aurpegia
Gari Araolaza - CS
2003-01-21 : 10:01

Gipuzkoako Foru Aldundiak duen 1:5000 webgunea da Gipuzkoako edozein puntu mapa batetan kokatzeko modurik azkar eta seguruena. Zure arbasoen baserria ikusi duzu inoiz mapa batetan?

Berez ez da BWEB edo Beste Webgune Euskaldun Bat, baina azkenaldian tresna berriak gehitzen doaz, eta merezi zuen aipatzeak, jende gutxik ezagutzen baitu.

1:5000 web bilatzaile hau Gipuzkoa osoa gordeta daukan mapa interaktibo edo GIS (Geographic Information System) bat da. Kaleak, etxeak, baserriak, bideak, iturri eta mendi gailur izenak aurki daitezke.

Egin ezazu aproba azkar-azkar, joan beraien helbidera, http://b5m.gipuzkoa.net/ eta tekleatu txindoki, santa klara (uhartea) edo zure baserriaren edo kalearen izena.

Esan beharra dago zenbait puntutan erabiltzen nahiko zaila dela, eta ez dagoela lotura zuzenik emateko modurik, baina ikasi ezkero oso erraz aurkitzen dira behar diren mapa guztiak.

Adibidez, bezero bat bisitatzera joan behar badut, nik beti 1:5000 webgunean aurkitzen saiatzen naiz, baita mapa inprimatu eta erabili ere.

Mapa ikusteaz gain beste hauek ere egin daitezke:

  • Mapa zati bati atera zaizkion aireko argazkiak ikusi.
  • Mapak formatu bektorialean deskargatu (Gero Autocad eta antzerakoetan erabiltzeko)
  • Ibilbideak sortu, eskuko GPS-rako koordenatuak jasoz. (Mendizaleentzat ikaragarri erabilgarria!)
  • Distantziak kalkulatu.
  • Lur zatien azalerak kalkulatu.
  • Eraikin baten inguruko informazioa jaso.
  • Errepide baten puntu kilometriko konkretu bat non dagoen jakin.

Beste herrialdeek ere badituzte antzekoak (Bizkaia , Nafarroakoa galdu nuen...), baina ez dira inondik inora Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoak eta Hirigintzaren zerbitzuaren kalitatera iristen.

b5m.gipuzkoa.net

Erantzunak

Urb. Jaizkibel, Irun
2004-07-15 : 13:30

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago