Itzuli artikulura Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Hainbat adierazpen euskalgintzatik
2003-02-20 ¦ 14:52 ¦ editorea ¦ Sustatu ¦ Bestelakoak
Adierazpen asko eta asko agertzen ari dira. Denak ildo antzerakoan izan arren, hemen doaz esandakoak
- Martxelo Otamendiren arreba: ez digute informaziorik eman. Ez digute esan ez nola eraman duten, ez nora eta ez zergatik ere.
- Michevila: Argi erakusten dute ETAren tresna dela Egunkaria.
- Egibar: Estatu totalitario egoeran gaude.
- Miren Azkarate: Salbuespen egoeran gaude. Euskara-Kultura-indarkeria lotzen direlako: Lehenbailehen argitu dezala kontua zertan den epaileak. Jarraipen puntuala egingo dugu, exaustiboa. Jaurlaritzaren izenean, espero dugu inork ez duela halako zekentasunik izango euskara eta kultura biolentziaren munduarekin nahasteko. Aldi berean zikoiztasunik ere ez genuke nahi, Jaurlaritzari errua bota eta dena nahasteko.
- Mayor Oreja: Lehendakariari galdera zuzenduko diot. 1000 milioi pezeta nolatan ematen dizkio Jaurlaritzak Egunkariari?
- Olano EAJ:Giza eskubideen aurkako erasoa. Euskararen aurkakoa. Abertzale oro susmopean gaude.
- EA: salatu egiten dugu gertatutakoa, onartezina da. Inboluzioa da. Eskubide basikoen kontra doa.
- Batasuna: Erasoa Euskal Herriaren kontrakoa da. Lehen 14 atxilotu, gero 9 orain hau. Ez da ezker abertzalearen kontrakoa. Ez da egia ETA edo EKIN-ekin kolaboratzen dutelako detenitu dituztela.
- Juan Martin Elexpuru, Aralar. Ez da euskararen kontrako eta adierazpen askatasunaren aurkakoa. Euskal Useina duen edozerren eraso frontala da, herrigintzari egindakoa. Erantzuna ere tamaina berekoa izan behar da.
- Xabier Isasi: guztion proiektua da Euskaldunon Egunkaria. Hau ezin da onartu.
- LAB Rafa Diez: Erasoa izugarria da. Kolokan jartzen du dena. Euskal Herria Ausnarketa sakona egin behar dugu gertaera honen aurrean. Aski dela esan behar dugu.
- ELA: Edozeinen aurrean erantzun egin behar dugu. Herrigintzari izugarrizko mina egiten zaio. Zuzenbide estaturako garantiarik ez dago. Irizpide nagusia herri honen zutabe diren ezaugarrien aurkako erasoa da. Erantzun egin behar dugu.
- AEK kaltea egina dago, baina eutsi egingo dugu.
- Argia, Xabier letona: Lehen ere nahiko lan dugu orain horrelakoak jasateko.
- Elhuyar. Euskalgintzari egindako atakea da. Atakea da ez euskalgintzari bakarrik, baita jaurlaritzari egindakoa ere.
- ETB Esan nahi dugu kezkatuta gaudela eta eskatzen da lehenbailehen esateko zer gertatzen den. Kasua larria da.
- ETBko Langile batzordea: informazio askatasunari erasoa izan da. Elkartasuna adierazi eta egoitzak zabaltzeko eskatzen dugu.
