Teknologia albisteak
18

non dira blog pertsonalak euskaraz?

Erabiltzailearen aurpegia
Julen
2003-09-17 : 10:09

Azkenaldian denok dakigu blogek zabalkunde handia izan dutela, horrela, ingelesez nahiz gazteleraz pila bat aurki ditzakegu. Baina non dira euskara hutsezko blog pertsonalak?

Badaramakit denbora dexente euskara hutsezko blog pertsonalen bila, baina ez dut ezer topatzeko aukerarik izan.

Gaztelerazkoentzat badugu topagunerik, bitacoras.net kasu. Bertan mota guztietakoak sailkatuak ditugu. Aukera asko. Katalunieraz ere aurkitu dut zerbait, bitacoles.net gunean zehazki. Baina euskarazkorik?

Zergatik, ordea, ez dugu euskarazko blog pertsonalik? Jendeak irakurriko edo ulertuko ez duelakoan, beste hizkuntzetara jotzen al dugu?

Erantzunak

Goio Telletxea
2003-09-17 : 15:20

Kaixo, Lanbroute.com-etik idazten dizut.

Beno, gu saiakera txiki bat egiten ari gara, nahiz eta ez dugun euskara hutsera mugatzen weblog-a, gehienbat Estatuko zein mundu mailako irakurleei hertsirik ez dugulako egon nahi. Hori dela eta, gazteleraz zein ingelesez edukiak nahasteko aukera ontzat jo genuen, nagusiki euskaraz egingo delarik blog edo weblogeko berrien erredakzioa. Gure arloa diseinu grafikoa, web zein multimedia arloetan jorratzen dutenei eskeinia da, bertako diseinatzaileei zuzendua batipat.

Oraindik eraikitzen ari gara, eta arazoak arazo abian jarri genuena mantentzeko uneak atera nahiean gabiltza.

Weblog edo blog-ak edukinak eguneratzeko sistema erreza eskaintzen duten aldetik, gehiago hedatu behar lukete, baina oraindik jendeari sistema hauen berri ez zaio iritsi agian.

Hona hemen gure "weblog"-aren helbidea:
http://www.lanbroute.com/movabletype/index.html

Oier
2003-09-17 : 16:27

Batzuk ezagutzen ditut...hona:

http://www.lauhaizetara.net

http://pibit.mundurat.net

Lanbroutekoa ere esatera nijoan baina jadanik aipatu dutela ikusi dut.

Julen
2003-09-17 : 18:00

Eskerrik asko bioi zuen erantzunengatik. Gutxi badira ere, itxuraz gutxinez landuak daude :)

Hona hemen neurearen helbidea: http://barnemuinetan.eu.hn.org

Ez zen gaizki egongo pixkanaka azaltzen doazen blogen zerrenda bat egitea. Zer irudipen?

Goio Telletxea
2003-09-17 : 22:30

Kaixo berriz ere,
ez ditzagun ahantzi Jabi Zabalak sortutako beste bi hauek ere, lehen ez zait otu aipatzea:
http://www.sarean.com/
http://www.aurrera.net/
Lan ederra hartzen du Jabik ere informazio guzti hori sarean jartzen.

Ta Julen, ideia ondo dago, beti ere norbait prest badago blog guzti horiek biltzen joateko, noski..

Hasiberri 1
2003-09-17 : 23:02



Blog bat zer den ulertua dudala uste badut ere, ez legoke gaizki bateren batek azalpen egoki bat ematea.

Bestetik, eta euskarazko blogak ugaritzea nahi badugu, nola sortzen dira halakoak? Alegia, erraza al da, edonoren esku ahal dago halako bat sortzea?

Luistxo
2003-09-18 : 10:55

Emandako adibideetatik uste dut esan daitekeela batzuk badirela blog pertsonal euskaldunak, eta beste batzuk ez.


Kategorian sartuko lirateke hauek:


Lanbroute eta Barnemuinetan egutegi pertsonalaren itxurakoak dira, baina Jabi Zabalaren Sarean ere blog pertsonal bat da, lan profesionalari lotuagoa egon arren.


Aurrera.net eta Lauhaizetara.net weblogak dira, bai, Sustatu bera bezala, baina ekimen kolektiboak dira. Eta Pibit.Mundurat ez da euskaraz, baina Mundurat.net horren barruan, badirudi badaudela beste blog itxurako beste ekimen pertsonal batzuk, hala nola Kamiyoplanet..


Jabi Zabala
2003-09-18 : 15:18

Kaixo Goio, eta zorionak lanbrotute.com webguneagatik. Beti bezala oso txukun zabiltza flashekin eta diseinuarekin.


Bakarrik idatzi nahi nuen zuk emandako datu bat zuzentzeko, nik ez baitut aurrera.net egin, EGUNKARIAren itxieragatik salaketa egiteko bildu den internauta talde batek baizik.


Sarean.com-i dagokionez, bi kontu:


-Alde batetik, arrazoia duzu lan ederrarena aipatzen duzunean, egunotan oporretan egonik osatzen ari bainaiz EGUNKARIAn Interneti buruz argitaratutako testuen gordailua eta banaka copypaste egin behar da. Gainera testu asko aurkitzea eta batzuei data jartzea kostatu zait. Gordailua azpidirektorio batean kokatu dut, nire weblogari bidea emateko eta gordailu moduan geratuko baita. Abisatuko dut erabat osatuta dagoenean.


-Weblog-ari dagokionez, ez dut ezer iragarri baina bisitatu duzuenok ikusiko zenuten sarean.com-en nire bitakora pertsonala jartzen ari naizela. Bertan biltzen ditut Interneti buruz Berrian idatzitakoak zein bestelako testuak: albisteak, elkarrizketak eta iritziak. Fotolog bat ere gehitu nahi dut aurki.


Diseinua ere neuk egin dut eta gustora nago itxurarekin. Movable Type erabiltzen dut edukiak kudeatzeko, gordailuarekin egin dudan moduan. Hala ere, iruzkinak jasotzeko aukera zabalik daukat bitakoran. Gomitatzen zaituztet bisita egin dezazuen.


Hey_neken
2003-09-18 : 17:20

Egun interneten gero eta blog gehiago daude, eta normalean beraien artean biltzen joaten dira 'komunidadeak' sortuz edo. Euskerazkorik oraindik ez dut ezagutu, edo ez behintzat bestei egiteko aukera ematen diena.



Emendik nire ezkeintzatxoa, norbaitek edo pentsatua balu blog bat egitea, etxeko zerbitzarian lekutxoa egingo niokela lasai lasai. Ez da asko baina beno, gogoa dutenek badakite ;)



MiKeL

hey_neken@mundurat.net

Goio Telletxea
2003-09-19 : 01:22

Milesker Jabi,


ahal duguna egiten dugu, lanetik at eginiko proiektuak aurrera ateratzeko denbora falta da zailen eramaten dudana, beti bezala halere,...denbora erosterik balego norbaitek saltzen pagotxe luke nirekin!!...«yonki» ederra ni horretarako!!




Aurrera.net-en dela eta, ez dut asmatu ba oraingoan, buruan sartuta neukan horrela zela, ez dakit zergatik, ene garunak ere pott egiten duela...
Blog bat mantentzeak erreza dirudien arren (zailena egina egoten da) egunero lokomotorari ikatza bota behar izate horrek akitu egiten du bat e!...Nik lan hau errazteko MtIt! opzioa dut instalatuta edozein orrialdetan zaudela eskuin botoiari eman eta klik egin ondoren leiho berri batetan berria argitaratzeko formularioa agertzen zaizularik...bestel, w.bloggar aplikazio ere erabili ohi dut, asko errazten ditu gauzak, web bidezko interfazea saiestu nahi izan ezkero...




Barkatu zeozer iragarri badut denbora aurretik,...internautek ezagutuko zutelakoan nengoen...itxuraz txukuna dago, segi orain artean bezala...meritua zeukak eta sareari buruz idazten joateak...




...eta beste guztioi, animo!...MovableType (www.movabletype.com) erabiltzea ez da zaila, agian pixkat berriak zaretenontzat konplikazioa zerbitzarian konfiguratzearena izan liteke...beste guztia edonork kudeatu lezake...MovableType-z gain beste blog edo weblog sistema ugari daude, photoblog-ak ere...




Euskaldunak solte gabiltza Internet kontuetan, hori argi dago...orain ez asko www.aramaio.com topatu nuen euskarazko zenbait texto agertzen diren batipat gazteleraz dagoena, eta Blogalian hutsik dagoen http://ezdeusetarik-gatoz.blogalia.com/ ere...jakin nahi nuke zenbat jende dagoen hor sarean lanean eta gu jakin gabe!!!...
Agur bero bat denoi!!

Luistxo Fernandez
2003-09-19 : 12:04

Hemen azaldutakoak Aurki bilatzailean gehitu ditut, Blog Pertsonalak izeneko kategorian.


Noski, Dmoz orijinalean ere ageri da jada atala
eta Google-n Dmoz-eko datubasea eguneratzen dutenean, hor egongo da halaber, Google-ko euskarazko Internet atalaren azpian.


pibit
2003-09-20 : 17:35

Nik uste blog bat euskeraz egiterakoan, jende asko ezin ulertuaren zailtasunaren aurrean topatzen dela, nik behintzat Donostiakoa izanda, nere gelakideek esaldi batzuetan zailtasunak topatzen dituzte (euskeraz idatzitakoetan), halare euskal blog-ak bultzatzeko prest nago eta horretarako blog euskaldun bat egiten hastea ez litzateke ideia txarra izango...



Suposatzen det laster hasiko naizela :)

Julen
2003-09-20 : 22:36

Gainera interneteko euskararen erabilpena areagotzen dugu, geure presentzia geroz eta handiagoa eginaz.



Euskaraz idazten hasiz gero, nik uste jendeak irakurriko duela (euskara dakienak, jakina). Bertako ezer izan ezean, uste dut erdal edo atzerri hizkuntza bateko blogen bila jotzen dugula.

ZaPo
2003-09-22 : 21:53

Gure webloga aipatu da hemendik eta erantzun beharko... Guretzat herramienta efikaza da gure erabiltzaileak elkartean eta inguruan gertatzen diren gauzez ondo informatzeko. Ta euskara nahitaezkoa erabiltzeko, gure hizkuntza bultzatzeko gunea egin nahi baitugu haseratik.



Egia da artikulu honetan esaten den bezela euskal blog-ak ez daudela oso hedatuak. Baina orokorrean euskarak bultzada garrantzitxua behar duenez interneteko munduan blog-ena ere normala da. Ze azken finean euskarazko webguneak orduan eta garrantzitxuagoak badira ere bide asko dago egiteko....



Azken fiñean komodora jotzen du gendeak, errezagoa baita erdarazko webgune bat zabaltzea, webgune euskaldun bat baino. Asi ke denak batera lanean hasi gaitezen gure hizkuntza aurrera ateratzeko!

pibit
2003-09-26 : 03:26

Azkenean egin det !!

Oraingoz weblog bat gehiau dau listan gehitzeko !!
http://pibit.mundurat.net/test gustoko izatea espero det :)

Oier
2003-09-27 : 18:14

Ni ere weblog bat egitekotan nabil, eta iada eskatuko diot laguntza Gio telletxeari, baina okupatua dabil gizona...beste norbaitek laguntzerik balu eskertuko nioke. Movabletype probatu dut, baina ez naiz aklaratzen(inglesa ez da nirea, jejeje...). besterik ezagutzen duzue? Nola jartzen da movabletype?

Oier
2003-09-28 : 15:45

Nik beste weblog euskaldun bat ere aurkitu dut ba!

www.erabili.com

kapt. kurtz
2003-10-22 : 12:00

http://taxigalduak.blogspot.com



nik nire txorakeriak idazten ditut hemen.

Txapel
2008-02-04 : 20:04

Egunon!



ni nire blogetik euskal presentzia interneten zabaltzen saiatzen naz. Hauxe da nire bloga:



http://txapeldunakgara.blogspot.com



egia esan... ez dut berba larregirik egiten, baina marrazki bitartez gure Euskal herriko gaiak ikutzen saiatzen naz...





:)

Erantzun

Sartu