Teknologia albisteak
7

Koldo Izagirre, Euskadi Sariak lehiaketatik at

Erabiltzailearen aurpegia
Patxi Gaztelumendi
2003-10-07 : 13:10

Finalista zela idatzi zioten. Itzulpengintza arloko finalista. Eta sinatzeko eskatu. Ez zuen sinatu. Liburua lehiaketara aurkeztu ez zuen bezala. Hautatu egin zuten, liburua, itzulpena, ez egilea. Orain kanpoan utzi dute. At.

 

Sinestezina badirudi ere, Euskadi Sarien lehiaketatik at utzi dute Koldo Izagirre idazlea, Victor Hugoren lanak itzulita Elkar argitaletxeraren eskutik plazaratu zuen Victor Hugo Idi orgaren karranka (Euskal Herrian gaindi, 1843).

Koldo Izagirreren hitzak irakurri genituen zapatu goizez Berria egunkariko kultur orrialdeetan. Bertan zeuden, parez pare Arturo Garcia Fielirenak ere, azken hau Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzako teknikari arduradun eta epaimahaiako idazkaria.

Koldo Izagirrek: «Poesia arloko Espainiako Sari Nazionalean finalista izan nintzen eta inork ez zidan ezer eskatu, inork ez zidan inolako baldintzarik jarri. Finalista nintzela esateko idatzi zidaten, besterik ez. Horrelako sarietan liburua bada edo ez da, ezin zaio egileari edo itzultzaileari inolako baldintzarik ezarri. Bestela Saria hitza kendu eta Lehiaketa izena eman diezaiotela. Lehiaketa da azken finean. Zuk ez duzu zeure burua aurkezten, baina gero baldintza batzuk onartu behar dituzu. Absurdua da»

Iñigo Aranbarrik Berrian Der Preis artikulua plazaratu du. Hunkigarria bezain argigarria da. Eta eztabaida mahai gainean dago.

Zer diogu guzti honetaz irakurleok?

Saridunari sinatuarazi behar al zaio? Zer bilatzen du sinadura horrek?

Zelan egiten dute beste Kultura eta literatura batzuetan?

Erantzunak

ane garate
2003-10-07 : 18:04

Euskadi sariek usain txarra izan dute beti. Oraingoan beste inon egiten ez den araudi baten sinaketak ekarri du, aurrekoan epaimahaikidez okertu ziren... Kontua da Ibarretxeri eskua ematen irribarre egingo duen idazle bat nahi dutela...

Aurtengo epaimahaikideak nork ezagutzen ditu? Elkoroberezibar?

Ma
2003-10-07 : 20:43

>Saridunari sinatuarazi behar al zaio? Zer bilatzen du sinadura horrek?



Txeke zuria ez zen izango... eta ematen duzun informazioarekin asmatzea ere ez da erreza.

Artikulu hau idatzi duzun horrek, zuk ez dakizu ala?

joseba
2003-10-08 : 12:51

epaimahaikideak, sariak eta nobela bera ezagutu gabe ere, argigarria da Aranbarriren artikulua. Saria merezi badu, itzulpenak noski, eman diezaiotela.

Demagun itzultzaile bat, sekulako lana egin eta astebetera, kotxe istripuz hiltzen dela. Ez dakit zein paper sinatu ezin duelako (edo nahi ez duelako, berdin zait), saria jasotzea eragotziko ote genioke ?

anboto
2003-10-08 : 13:12

> epaimahaikideak, sariak eta nobela bera ezagutu gabe ere, argigarria da Aranbarriren artikulua. Saria merezi badu, itzulpenak noski, eman diezaiotela.



Baina denok dakizu administrazioak pauta batzuk jarraitu behari dituela, ez? Hain aldrebesa da sinadura bat eskatzea?

Azken batean diru bat gastatzen da sari horretan. Normala da errentagarritasuna atera nahi izatea, ez?





> Demagun itzultzaile bat, sekulako lana egin eta astebetera, kotxe istripuz hiltzen dela. Ez dakit zein paper sinatu ezin duelako (edo nahi ez duelako, berdin zait), saria jasotzea eragotziko ote genioke ?

>



Hori txorakeria galanta da.

markos zapiain
2003-10-08 : 14:29

Nik uste Izagirreren proposamenak Saria hobetu baino ez lukeela egingo, edo Saria Sari bihurtu



1-Sarituak ez luke deus sinatu behar. Epaimahaiak aukeratu du: aski.



2-Halatan, "Idi orgaren karranka"-k finalean beharko luke. Epaimahaiaren iritziak prozedura administratiboaren gainetik behar du.



Bestalde, Euskadi Saria perfekziora hurbil dadin, beste bi aldaketa dira beharrezko, epaimahaikideak aukeratzeko moduari dagozkionak; negatiboak dira biak



1-Eragotzi behar da epaimahaikide bi edo gehiago argitaletxe jakin bati loturikoak izan daitezen



2-Eragotzi behar da urte bateko saritua hurrengo urteko epaimahaikide izan dadin, baldin saria eman ziotenetakoren bat hautagai balitz

peru abarka
2003-10-08 : 14:32

Logika horretatik Sarrionandiaren lanek ez lukete inoiz saririk mereziko.



Argi dagoena zera da, idazleak amarratu gura dituztela. Ekitaldi ofizialen logikan pentsatua daude sariketak oro, eta literatura maila, irakurzaletasuna eta hoiek txorradak dira politikari eta funtzionarioentzat.



Elkartasun osoa Koldo Izagirreri!

joseba
2003-10-08 : 20:13

Nobel Sariak, Oscar sariak eta beste asko sinadurarik eskatu gabe banatzen dira. Ez dira lehiaketak, sariak baino. Eta dirua jartzen duenak jartzen ditu baldintzak, baina arrazoituta. Zein da sariaren helburua, sari banaketako protokoloa ?

>

> Baina denok dakizu administrazioak pauta batzuk jarraitu behari dituela, ez? Hain aldrebesa da sinadura bat eskatzea?

> Azken batean diru bat gastatzen da sari horretan. Normala da errentagarritasuna atera nahi izatea, ez?





Hori gerta daitekenaren adibide bat baino ez da.

Eta txorakeria galanta dela esanda, ez dut uste erantzun baliagarririk eman duzunik.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago