Teknologia albisteak
23

Egunkariaren itxieraren jarraipena: Martin Ugalde Kultur Parkearen eta Euskalgintza Elkarlanean kontra oraingoan

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - Sustatu
2003-10-16 : 10:10

Martin Ugalde Kultur Parkearen kontrako operazioa agindu du Juan del Olmo Entzutegi Nazionaleko epaileak. Parkea itxita eduki dute dozenaka goardia zibilek, baina irekita omen dago jada. Zortzi atxilotu badaude gutxienik. Operazioaren helburu nagusia Buruntzape enpresa da, ustez.

Izan ere, Martin Ugalde parkean dagoen beste hainbat enpresetan, hala nola Graficas Lizarran, miaketak burutu ditu Guardia Zibilak.

Eguneraketa 13.15: Operazioaren inguruko datu gehiago azalduz doaz. Informazio ofizialik ez badago ere, uste da atxilotuak dagoeneko Madrilen daudela eta astelehenean deklaratuko dute epailearen aurrean. Informazio gehiago

Eguneraketa 08.30: Egunkariaren itxierarekin lotura omen du gaurko operazioak. Berria-ren erredakzioa miatzen ari omen dira. Bai eta ere, Zabaltzen (Euskalgintza Elkarlanean eta Elkar argitaldariaren kidekoa) banaketa enpresaren egoitza, Donostiako Ibaeta auzoan.

Eguneraketa 09.00: Euskaldunon Egunkariaren kontrako operazioaren jarraipena da gaur Goardia Zibilak burututakoa. Itxura batean, Euskalgintza Elkarlanean, Martin Ugalde Kultur Parkea jarririk jo-puntan oraingo honetan. Kultur Parkeko itxiera, amaitu omen da.

Eguneraketa 09.15: Guardia zibilen patrol eta furgonetek alde egin dute kultur parketik. Furgoneta barruan atxilotu bat zeramaten, baina oraindik ezin izan da jakin nor den. Langileak barrura sartu ahal izan dira. Berriako langileak bilduta daude eta denbora gutxi barru adierazpenen bat egingo dute. Guardia zibilak material ugari eraman du Zabaltzenetik, atxilotuen ordenagailua barne.

Eguneratua 10.10: Zabaltzenetik material garrantzitsua eraman dute, ordenagailu zentrala barne. Beraz, langileek ezin dute lanean hasi. 9etan zuzendaritzak bilera egin du eta 10etan hasi da langileen asanblada. Oraingoz, errelebo bakoitzak bi orduko geldialdia egitea erabaki dute, atxilotuak aska ditzaten eskatzeko.

Juan del Olmo epaileak delitu ekonomikoa egotsi die atxilotuei, zehazki diru zuriketa, dirulaguntzak lortzeko helburuarekin.

Miren Azkaratek kezka eta ezintasuna sentitzen duela adierazi du. Bestalde, Arnaldo Otegi Martin Ugalde kultura parkean da, bertako langileei elkartasuna adierazteko.

Une honetan, kultur parkeko enpresa guztiak daude zabalik. Berriako erredakzio nagusia lanean da. Langileak atxilotuen egoeragatik kezkatuta azaldu dira. Orain zortzi hilabete bizitakoa gogora ekarri die operazio honek.

Eguneratua 10.35: Enekoitz Etxebarriak adierazpenak egin ditu komunikabideen aurrean, kultur parkean dauden enpresen ordezkariek gertakarien aurrean egin duten balorazioa azalduz. Enekoitz Etxebarria, eguna, Egunkariaren auzian abokatu lanetan ari da.

Eguneratua 10:40: Jon Jaka, Elkarlanean fundazioko kidearen adierazpenak jaso ditugu. Ez dugu ezer ezkutatzeko dio.

Eguneraketa 10.50: Angel Acebesek hitz egin du, besteetan baino tonu leunagoa darabil oraingoan. Adierazpenak

Eguneraketa 11.15: Martin Ugalde kultur parkeko langileek elkarretaratzea egingo dute parkean bertan, eguerdiko 12:00etan.

Eguneraketa 12.10: Oraintxe hasi da Martin Ugalde kultur parkeko langileen elkarretaratzea. Bertan da Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria. Bere kezka adierazi du atxilotuen egoeraren aurrean. Adierazpenak

Donostian, Zabaltzen enpresako langileak ere, ordutebeteko lanuztea egiten ari dira atxiloketak salatzeko. Adierazi dutenez, atxilotuak askatu arte egunero 14:00-15:00 bitartean lanuztea egingo dute. Arratsaldean, lanuztea 17:00etatik 18:00etara izango da.

Graficas Lizarran normaltasunez ari dira lanean.

Guardia zibilaren operazioa

Kultur Parke osoa itxita izan dute goardia zibilek eta ezin izan dute bertara sartu han lan egiten dutenez, ez Berria egunkariak, ez Kontseilukoek, ez Plazagunea Interneteko enpresakoek, ez besteek...

Zortzi atxiloketa izan omen dira gauez gutxienez. Atxilotuetako bat Jose Mari Sors da, Euskalgintza Elkarlanean fundazioko presidentea.

Juan del Olmo epailea izan zen Euskaldunon Egunkaria ixtea erabaki zuena. Hura ere Martin Ugalde Kultur Parkean zegoen, jakina den bezala. Operazio hartan atxilotutako hiru lagun, Iñaki Uria, Xabier Oleaga eta Xabier Alegria espetxean daude oraindik. Hiru hauek eta atxiloturiko beste batzuek torturak salatu zituzten orduan, Goardia Zibilaren eskuetan egon ziren bitartean.

Erantzunak

Sustatu
2003-10-16 : 10:30

Jose Mari Sorsekin batera, gutxienez beste hauek ere bai. Sors Donostian atxilotu dute:


Mikel Azkune, Errenterian

Xabi Legarra, Donostian

Mikel Sorozabal, Donostian

Mikel Arrizabalaga, Donostian

Juan Mari Larrarte, Hernanin

Armando Hernandez, Tolosan

Angel Ramon Diez, Lizarran


sustatu
2003-10-16 : 10:39

Otsailean Egunkariaren kontrako operazioan ez bezala, orain Martin Ugalde Kultur parkeko enpresen webguneak irekita daude.


Webguneotan operazioaren inguruko informazio berriturik ez da eskaintzen oraingoz.


sustatu
2003-10-16 : 11:04

Espainiako medioek diotenez trama finantzieroa omen da koxka. Haziendako ordezkari judizialak ari omen dira Goardia Zibilarekin lanean, Juan del Olmo epaileak agindutako operazioan. Enpresen arteko loturak, eta kapital mugimenduak ari dira aipatzen Libertad Digital eta enparauetan.


Egunkaria itxi zenean, ordezko Egunero egunkaria argitaratu zuen Tolosaldeko Komunikabideak enpresarekin lotu dute Libertad Digital-en gaurko operazioa, adibidez.


Ni
2003-10-16 : 11:05

Aurrekoan bezala, has gaitezen guztiok antolatzen, eraso berri honek aurrekoak bezalako erantzun zabala izan dezan.

markos zapiain
2003-10-16 : 11:23

Espainiako agintari eskuin muturrekoek -herriak aukeratuak- zein lotsagabeki darabiltzaten epaileak jasangaitza zaigu; hala nola Guardia Zibila eta Polizia bazter hauetatik lasai-lasai ibili ahal izatea



Babesa premiazkoa da, ezin gara beti dardarka bizi, epaile arbitrario eta erasotzaile bati zer bururatuko ote zaion



Begien bistakoa da nazkagarriki kapritxosoak direla atxiloketa horiek, eta badakigu aurrekoak nola joan ziren



Ibarretxek zerbait egin beharko luke lehenbailehen, herri oso bat ezin da halako indefentsioan bizi

Jozulin
2003-10-16 : 11:33





> Ibarretxek zerbait egin beharko luke lehenbailehen, herri oso bat ezin da halako indefentsioan bizi

>



Jaurlaritzako Kultura Sailburuak esan berri du "ezintasuna" sentizen duela. Patetikoagorik!! Tristeagorik!!





zakarias aiztierdi
2003-10-16 : 11:37

herriari, berriro ere, laguntza eskaria.

Ibarretxe, honela babesten gaituzu??

iñaki olano
2003-10-16 : 12:11

Lehenengo eta behin, espero dezagun aurreko salaketek eragina izatea torturak ekidite aldera. Fede gutxi baina tira... Horixe opa diegu atxiloei, eta batizbat askatasuna ahalik eta lasterren, bai hauei, baita Uria, Alegria eta Oleagari ere.



Oraingoan betiko modus operandi "turkiarra" errepikatzen bada, "deja vu" honekin jirabiraka... sikologikoki nekagarria da eta ahulak galtzen du partida. Lezioa argi dago: Estrukturala da, ez kointurala.





Joxemari Sors datorkigu burura "Egunkaria"ren aurkako "razzia" ostean jendaurrean argitaletxeak kontuak garbi zeuzkala esaka, eta bere gain somatzen zuen Damoklesen ezpatak larrituta, (hark bai ezintasuna)....



Esijentzia praktikoak agintzen du hemen, Goardia Zibila eta Del Olmo epaileak ez dituzte mikroen aurrean adierazpenak egiten, makilka datoz berriz ere.



Euskalgintzak horrela ezin duela segi argi dago. Ipotx ahulak lanak dauzka ordea ezkutu sendoa eraikitzeko, erraldoi indartsua hezurrak berotzera datorkionean.



Hartutako egurrak erreakzio bizkorra baino askoz gehiago eskatzen du. Autodefentsa eraginkorra. (ez soilik zenbat jende manifestatu, sinadurak bildu... horrek bost inporta diela bistan da). Nola? Idearik ez. Bortxaz inola ere ez, horrek ez du funtzionatzen.



Izango dira herri honetan estrategia egokia marrazteko gu baino argitsuagoak. Hala bedi.

Andoaindik Arrasate Irratirako
2003-10-16 : 12:17

Arantzazu Fernandez de Arroiabe, Berriako marketin arduradunarekin berba egitea egin dugu. Hauxe esan diguna:



Errepikapena da. Duela 8 urteko errepikapena. Egunkariaren itxieraren jarraipen moduan burutu da. Zuzen-zuzenean Buruntzape enpresaren kontra jo dute. Buruntzape da Martin Ugalde kultura parkea kudeatzen duen enpresa. Era ezberdinetako jendea gaude hemen, Andoainen, Kultura parke honetan.



Berria egunkarian ez dago prezintorik, atxilotuen materiala eta ordenagailuak eraman dituzte. Beste guztien gauzak, ustez, ukitu gabe daude. Goizeko 11:00etan egingo dugu langileok batzarra eta hor erabakiko da nola jokatu. Ekintzak, gizartean zein mezu zabalduko dugun, biharko Berriaren azala zein izango den…



Orain 8 hilabeteko egoera bera: Goizeko 4ak 6ak bitartean enteratu gara denok, batak besteari telefonoz deituta... Sentsazio bera.





erruben apaizarena
2003-10-16 : 12:27

"Benetan tamalgarria, ezintasuna sentitzen dugu, familiakoekin bat egiten dugu trantze latz honetan... " eta holakoak entzuten hasiko gara hemendik aurrera. Esan behar dut asko eta asko potroetaraino eta titietaraino gaudela agintari espainolekin zeresanik ez, baina Vascongadetakoekin are gehiago. Batzuek ez dituztelako euren aitak ezagutzen eta besteek, batua eman ez diegunoi ez ezik, botua eman dietenei ere iseka egiten dietelako. Inoiz Nazioa izatea nahi badute, momentu hauetan erantzun behar dute, Euskal Herriko agintari bezala. Ez du balio dagoeneko hain gutuko duten epelkeria geratzeak. Kreditoa amaitu zaie. Edo gogor erantzun edo DIMITITU de fakto. Ez ditugu merezi ditugun agintariak. Mobiliza gaitezen eta BERRIA potente bat egin dezagun. Eta sasipolitikari horiek egin ditzatela legeak berriro ez gertatzeko, 7 hilabete galdu dituzue. Agian deitu beharko genioke BUSHi hemen ere poliziarena egin dezan erasotzaileen kontra. Nazakanteak !

Bordaberria
2003-10-16 : 12:34

> Ibarretxek zerbait egin beharko luke lehenbailehen, herri oso bat ezin da halako indefentsioan bizi

>

Zergatik erantzun behar du Kultura sailburuak euskal "industria"ren aurkako hamaikagarren eraso honi? Industria sailburuak ez du ezer jakin nahi eraso honetaz Egunkarian gertatu zen moduan?



Olloquieguiri gertatutakoaz oraintxu dugu konparatzeko. Gu ere NAHAZKATUTA gaude espainoleen terrorismoarekin.

Elkarlaneanetik
2003-10-16 : 12:40

Arrasate irratiari egindako adierazpenak:



Gauza handirik ez dugu gehitzeko. Goizeko 1:30ean 8 pertsona atxilotu izan dira eta horien artean gure hiru lankide. Despliege handiarekin etorri dira eta eraman dituzte. Atxilotuak inkomunikatuak daude eta ardura dugu informazio ezaren aurrean. Miatuak izan dira heuren bulegoak. Esan daiteke hustu egin dituztela beraien bulegoak. Merkatal informazio eta dokumentazio handia eraman dute. Ulertzen dugu eraman dutena miaketa barik ere lortu daitekeela edozein lekutan.



Lehenago ere dokumentazio mota hau eraman zuen Garzonek. Oraingoan Del Olmok orduan egin zen bezelako miaketa egin du. Gure dokumentazioak eskura daude eta ez dugu ulertzen egiten dutena. Behin eta berriz esan dugu ez dugula ezer ezkutatzeko.



Orain dela gutxi joan dira Guardia Zibilak eta orain elkartu eta balorazioa egingo dugu. Prentsa oharra emango dugu, gure balorazio eta kezkak azalduz.



sustatu
2003-10-16 : 12:50

Berria egunkariaren webguneak ematen du jada gaurkoari buruzko informazio gaurkotua.


Konektatu hemen: www.berria.info


sob
2003-10-16 : 12:58

> Atxiloketa berri hauek guztiz salatzekoak eta gaitzetsi beharrekoak dira; denok asaldatzen gara honen aurrean eta erantzun bat behar dela diogu, nahiko dela, inkomunikazioa,... Guzti hori oso ondo dago, baina oso tristea iruditzen zait euskalgintzaren kontrako polizi operazioei erantzuteko horrenbeste indar eta adore erakustea eta pasa den asteko sarekaden moduko operazioen aurrean ia denak isilik geratzea. Pasa den astekoek ez zeukaten errugabetasun presuntziorako eskubiderik ala? Zilegiak izan ziren atxiloketa haiek ala? Ez dut ezer ulertzen jada, nazkatzen hasita nago... nire elkartasun guztia atxilotu berri hauei eta beraien senide eta lagunei

Utzi Euskal Herria bakean! Alde Hemendik! Euskara aurrera!

sustatu
2003-10-16 : 12:59

Etxebarriak azaldu duenez, atxilotuen egoeraren inguruko kezka handia da langileen artean. Egunkariaren auzian atxilotuak izan zirenek salatutako testigantza beltzak gogoan dauela esan du.


Atxilotuak Madrilera bidean daude. Berehala aske huts ditzatela eskatu du Etxebarriak. Atxilotuek deliturik ez dutela egin adierazi du. Atxilotuek euskalgintzaren alde lan egin dutela gaineratu du.


Burutzape enpresaren aurkako operazioa izan dela azaldu du. Burutzape, Martin Ugalde kultur parkea kudeatzeko sortu zen enpresa da. Guardia zibila elkarte honetako informazio bila etorri da.


Langileak harrituta daude eta beldur dira. Kultur parkea ez dute zigilatu, baina aukera hori ez dute baztertzen.


Gasteiztik
2003-10-16 : 13:07

Legebiltzarrean izan da iritzirik. “Rafa Larreina, Carmelo Barri eta Oscar Matute.”
Alde batekoak eta bestekoak diren iritziak entzun ditugu Euskadi Irratian:


  • Rafa Larreina: susmagarria da Martin Ugalde Euskaldun Unibertsal izendatzen den egunean horrelako gertakariak izatea. Ez dute zazpuztuko Ugaldek giza eskubideen eta demokraziaren alde egindako jarduna.

  • Carmelo Barrio (PP): Oker dabiltza kointzidentzia ikusten dutenak Martin Ugalderen izendatzea ea gaurko operazioarekin. Guardia zibila txalotzen dute egiten diharduen lanagatik.

  • Matute (IU). Kasualitate gutxi eta intentzionalitate asko ikusten dut operazio honetan.

sustatu
2003-10-16 : 13:10

Epaileak atxilotuei deklarazioa hartzeko eskatu du, eta gaurkoa beste operazio zabalago baten parte dela adierazi du. Delitu ekonomikoa egozten diete atxilotuei. Acebesek adierazi duenez, zuhurtziaz hitz egin behar da operazioaren gainean.


Jozulin
2003-10-16 : 13:12

> > Ibarretxek zerbait egin beharko luke lehenbailehen, herri oso bat ezin da halako indefentsioan bizi



Jon
2003-10-16 : 13:57

Tristea da bai, baina hala da: lehen eta bigarren mailako atxilotuak daude. Lehen eta bigarren mailako hildakoak dauden bezalaxe...

sustatu
2003-10-16 : 14:09

Orain 8 hilabete berak jasandako torturak bereziki izan ditu gogoan Martxelo Otamendik. Bere kezka azaldu du atxilotuek jasan dezaketen tratuarengatik. Bere ustetan, torturatuak izateko boletu guztiak dituzte.


Gure herria suntsitu nahi dutela esan du Otamendik eta behingoz bakean utz ditzatela gaineratu du.


joseba
2003-10-16 : 14:24

Euskalgintza eta euskal kultura, orokorrean,

erabateko defentsagabezia egoeran gaude.

Bortizkeria baztertzea apustu estrategikoa izan behar da baina, horrezaz gain: zer egin ?

nola eutsi erauntsiari ? nola salbatu geure burua eraso neurrigabe hauetatik ?

etzi Berria ere itxiko balute, zer ?

neurri eraginkorrik hartu al dezakegu ?

ideiak behar ditugu. ideia berri eta indartsuak.

sustatu
2003-10-16 : 15:24

"Habeas corpus"


"Habeas corpus"


Enekoitz Etxeberriak adierazi du gaurko operazioa Egunkariaren digilentzia sumarioaren barne dagoela. Atxilotuek lehen bailehen deklaratu dezaten eskatuko dute.


Tortura posibleak direla eta, "habeas corpus"a eskatuko dute ofizialki. Seguru azaldu da, atxilotuek inongo deliturik egin ez dutela defendatzean.


Delitu ekonomikoa


Burutzape S.L. enpresari, delitu ekonomikoa egozten dio del Olmo epaileak. Haziendari iruzur egitea leporatzen die. Agiri faltsuak emanez, 1.200 milioi pezeta deklaratu gabe dituzte epailearen arabera.


Egunkariarekin lotutako bost enpresa azkeneko bost urtetan lozorroan egon ei dira, haziendan deklaratu gabe.


Nahiz eta, ez zaien terrorismo deliturik egotziko, Egunkariaren bitartez, ETArekin harremana izan dezaketela uste du epaileak.


jalgi hadi ((i))
2003-10-16 : 21:04

Ez da berdina gertatzen berriz honako hauekin:


Ez da berdina gertatzen berriz honako hauekin:


Elkarlanean fundazioaren inguruko web korporatibo guztiak ez daude kontsultagai, izan ere, ordenadore zentrala eroan du Guardia Zibilak, eta konexioak etenda dituzte.


Posta elektronikorik ere ez dute bertako langileek.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago