Teknologia albisteak
3

Albisteen izenburuak euskaraz Kataluniako Vilaweb atarian

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-12-03 : 14:12

Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna dela-eta, Kataluniako Vilaweb egunkari elektronikoak euskaraz jarri ditu albisteen izenburuak.

Iaz ere albisteen izenburuak euskaraz jarri zituen Vilaweb atariak. Baina, gaurkoan, bereziki gogoan izan du Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako operazioa, eta gertaera hura euskarak azken urteotan jasan dituen eraso latzen adibide gisa jarri du.

Miren Azkarateren hitzak

Euskara bultzatzeko euskararen derrigorrezko ezagutza eskatzearen aurka dagoela esan du Miren Azkaratek, Eusko Jaurlaritzako kultura sailburuak gaur goizean Euskadi Irratian. Azkaratek zera nabarmendu du: "Hizkuntza politikan jardun duen edozeinek esango du gizartearen onespena behar duela lehenik edozein hizkuntza politikak, eta gizarte honek erakutsi du batzuendako mantsoegi eta beste batzuendako azkarregi, baina ikustea besterik ez dago Hezkuntza Sisteman ezarri diren hizkuntza ereduekin gurasoek zer erakutsi duten".

Ospakizun ofiziala

Eusko Ikaskuntzak 1949 urtean izendatu zuen abenduaren 3a Euskararen Eguna, Vilaweb-en irakurri dugun moduan. Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek eguna ospatzeko ekitaldia antolatu dute gaur, 19:30ean, Miramongo Teknologia Elkartegian, "Euskara Mundu guztien esku" izenburuarekin.

Erantzunak

Luistxo
2003-12-03 : 14:31

Maite gaituzte Katalunian. Eta orain aukera merke bat ere badute eskura gure herria gertutik ezagutzeko. Adibidez, Basta Ya-koen abenduaren 13ko Donostiako manifara etorri nahi duenak, aukera ederra Bartzelonatik: 24 eurotan, lau izarreko hotela ere bai! Gazteek edo langabeek, merkeago oraindik: 12 euro. Horra bidaia majo bat antolatzeko modua.


Informazioa hemen.


matx
2003-12-03 : 18:06

Eta nundik lortzen dute ba Basta-yakoek hainbeste diru? Ez nakan asmorik aste bukaera honetan etxera juateko, baina holako preziuekin, igual ni be apuntauko naiz! Zergatik ez ditxute astebukaera guztietan eitxen holako ofertak? ...Makaguenlaletxe.

.
2003-12-03 : 19:06

Ziur izan hoteleko prezio horiek 'eskote'-ra ordaindu doguzala.



Alabaina, badakizu gobernuaren norabidean arraun egiten dabezenek ez ei direla izaten finantzaketa ilegalen susmagarri...

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago