Teknologia albisteak

X-Evian Live-CD. GNU/Linux banaketa autoinstalagarria eta autoexekutagarria

Erabiltzailearen aurpegia
Metabolik BioHacklab (Bilboko hacker laborategia) - Udondoko Gaztetxea
2004-03-26 : 08:03

Giza naturaren ezaugarria bere kode biologikoa (ADN) birkonbinatzea da, teknologia eta kulturarekin batera. Jakintza eta teknika horien etengabeko eboluzio fruitua da X-Evian (kromosoma galdua); Debian GNU / Linux kode librerik onenarekin eta copyleft materialarekin (testuak, musika, eskuliburuak...) Informazioa era librean sortzeko eta trukatzeko tresna boteretsu eta biziak eskuratzen dizkizu, hedabide-ekosistemaren testuak, soniuak, argazkiak eta bideoak kudeatu ditzagun. Sistema hau sarean konektatzeko helburuarekin garatu da (wifi sareak barne) eta ziberespazioan murgiltzeko tresna guztiak dakartza (web, chat, ftp, berehalako mezularitza, etab.).

Zer da X-Evian?

X-Evian konposatu metaboliko autoinstalagarria da. X-Evian Live-CD bat da, hau da CD-ROM batetatik RAM memoriara hardware igarle automatiko baten bidez instalatzen den sistema eragile oso bat da. Honek ordenagailu batetan inongo aztarnarik utzi gabe erabiltzea ahalmentzen du, bertan instalaturik dauden sistema eragile eta fitxategiekin harremanik eduki gabe. Honetaz gain X-Evianek disko gogorrean CD-aren edukia instalatzeko aukera ematen du (beste sistema eragilea ezabatu gabe).

Debian GNU/Linux sistema eragile bat baino askoz gehiago da: Linux Kernel (muina) inguruko programa instalazio eta kudeaketa sistema bat da Debian GNU/Linux 10.000-tik gora programa desberdinez osaturik dago, ia denak soft librean, sailkaturik eta integraturik funtzionatzeko prest. X-Evian erabiltzaile aktibisten beharretan, teknologikoki eta sozialki libre den kultura sortu, pentsatzen eginiko aukeraketa eta pilaketa bat da. Baina Debian "sistema eragile osoa eta software pilaketa bat" baino askoz gehiago da. Debian sareko software libre aldeko komunitate handiena eta proiektu teknopolitiko finkoenetako bat da. X-Evian proiektu honetako baliabide garrantzitsuenez baliatzeko era erraz eta aurrekonfiguratu bat da.

X-Eviani buruz...

X-Evian Live CD, pertsona, talde eta sareen autokudeaketa teknologikoaren beharretik sortu da, eta software korporatiboaren menpekotasunik atera nahi dutenentzat da, multinazionalen kontrola saihestuz eta kontsumo infokapitalistari uko eginez. X-Evian aktibisten topaketetan erabilia izateko irudikatua eta garatua izan da, eta baita software librearen mundua, telematika antagonista eta jakintzaren trukaketa librea ezabatu nahi duen edonorentzat ere, bere jarrerarekin multinazionalek, gobernuek eta militarrek lurrean zein ziberespazioan eraikitzen diarduten harresiak gaindituz. Horregatik, sistema eragile honetan euskara bezalako hizkuntza murriztuek lekua daukate eta erabiltzaileek aukeratzeko azkatasun mailarik gorena izan dezaten lanean hari dira garatzaileak.

X-Evian Metabolik Hacker Laborategiaren proiektu bat da. Proiektuan parte hartu nahi izan ezkero X-Evianen wikia ikustazu eta zure ekarpen, adierazpen eta iradokizunak eman. Lagundu nahi izan ezkero harpidetu zaitez X-Evian posta-zerrendara. Beste edorzertarako freenode sareko #metabolik edo #x-evian kanaletan aurkituko gaituzu.

X-Evian 0.4 bertsioa prestatzen

X-Evianen 0.4 bertsioa ekoizten prozesuan dado. 0.4 bertsioa Copyleft argitaraldi berezia izango da. 0.4 bertsioaren ekoizpena E-testerek burutuko du eta Copyleft jardunaldietarako (Bartzelona, 2004ko Apirilak 16-18) prest edukitzea espero dugu (beta bat gutxienez).

Sistema erabiltzeko gutxieneko betebeharrak ondorengoak dira:

  • Pentium I prozesadorea (Pentium II gomendagarria)
  • 64 MB RAM memoria (128 MB gomendagarria)
  • 1,2 GB tokia duen disko gogorra (2 GB gomendagarria)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago