Teknologia albisteak
2

Scribus 1.1.7 euskaraz: Quarken ordezkoa soft librean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-06-11 : 12:06

Scribus 1.1.7 – "Aliyssa" aurkeztu berri dute, programaren azken bertsioa. Autoediziorako lizentzia libredun programa da, doakoa. Azken batean, QuarkXpress-en ordezkoa da. Gainera, euskarazko itzulpena ere badago; guztira 25 hizkuntzatan eskuratu daiteke.

Lizentzia librea eta doakoa

Scribus programaren itzulpena Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatutako Mandrakeren euskaratze proiektuaren barruan kokatu da. Itzulpen lanak UZEI eta Elhuyarren eskutik egin da, lan teknikoa berriz Mandrake eta Zundan enpresen eskutik.

Lizentzia librea duen mahai gaineko erreminta da Scribus; Linuxerako Autoedizio pakete bat. Adobe PageMaker, QuarkXPress, Calamus SL edo Microsoft Publisher estiloko programa da. Linuxen Autoedizioa lantzeko alternatiba gutxi daude, eta horietako bat da Scribus. Funtzio eta aukera ugari ditu Scribusek.

Ezaugarri batzuk

  • Kalitate profesionalarekin publikatu daitezke dokumentu eta kartelak CMYK kolore euskarriaren bidez.
  • PDF edo SVG formatuetan dokumentu digitalak publikatzeko balio du.
  • Scribus-en egindako PDFekin Power Point antzerako aurkezpenak egin daitezke eta horiek Acrobat Reader-en erreproduzitu daitezke.
  • JavaScript erabiliz, interakziozko formulariodun PDFak egin daitezke.

Scribus 1.1.7 – "Aliyssa"ren gaineko informazio ugari www.scribus.net webgunean eskuratu daiteke.

Erantzunak

Gari Araolaza
2004-06-11 : 13:09

Scribus Linux-en dabil, baina baita MacOSX-ean ere.



Animatuko da OSX erabiltzaile maketatzaile bat probatu eta bere esperientziak kontatzera?



Gari

norbait
2004-06-11 : 14:08

Gustorazko frogatuko dut .



Zerbait dudanean esango

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago