Teknologia albisteak
4

GMail, abuztuan spam-a kontrolatzeko tresna

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2004-07-19 : 10:07

Lagun bat gonbidatu dut Gmail kontu bat izatera, eta zerbitzuaren abantaila eta desabantailez mezuak trukatu ditugu.

Nire iritzian, bi dira GMail-en bentajak:

  1. Bilaketak
  2. spam kontrol ona

eta desabantaila nabarmen bat:

  • edukia Googleren zerbitzarietan, ez neure makinan

Konponbidea etorkizunean: Bentajak neure makinara jaistea da koxka, ez neure mezu guztiak Googlera igotzea.

Giga bateko kapazitatearena ez dut abantaila gisa ikusten.

Giga bat espazio zer da? 5 urte barru, ezer ere ez. Kapazidadearen aldetik, norberaren ordenagailuan Giga bat ez da jada gauza handia. Sarean Giga bat Googlek guri eskaintzea ere ez da gauza handia: larria zera da, Giga hori HAN badago, handik HONA oso-osorik ekartzea, hori bai zaila...

Nik giga bat email, edo hiru giga email, nire ordenagailuan nahi ditut. Kopiatzeko moduan CD batzuetara edo sare lokal batean konpartitzeko moduan...

Nolanahi ere, aurtengo abuztuan, nire postontzien kontrola izateko suertea dudanez, desbideratuko ditut Gmail helbidera haien mezuak, eta horrela abuztuko spam uholdea gainditzea espero dut. Mezu horiek, azkenean, Google-ko makinetan geratuko dira, ez neurean (niri gustatzen zaidan bezala), baina iraila etortzen denean berriz lehengora itzuliko naiz, eta mezuak (eta spam uholdea) nire makinatik eskuz ikuskatzen jarraituko dut.

Nire disko gogorrean bilaketak zuzen eta artez egingo dituen zerbitzuaren zain jarraituko dut, ez dakit Googlek ala beste norbaitek eskainiko didan hori, baina hori bai, hori izango da zerbitzu izarra.

Erantzunak

Ander
2004-07-19 : 12:45

egokia dirudi tresna. baina.....



Mozillak eta Outlook 2003k duten spam kontrola baino hobea du Gmail honek?



Pozten naiz horrela bada, baina HAN egoteak lehendik dudan intimitate falta areagotu besterik ez du egiten.



Han dagoena nork irakur dezake?

zergatik fidatu amerikar enpresa batena amerikak legeen menpe dagoena?

Nola dakit Bushek ez diola behartuko Googleri euskal mezu guztiak gobernuari ematea edo.....?



Argi daukat HEMEN izanda ere, nahi badute, etxe barruraino sartuko zaizkidala nahi dutenean. Windows dudanez are errezago.



Ea uda honetan linux ere jartzen diodan aparatuari. Zearo berriak garenontzat euskal linux jartzeko informazioa eskuratzeko helbideak? (mandrake 8.2 izan behar du edo 10 jar dateke euskaraz?).....















Iban Iturralde
2004-07-19 : 12:54

> Lagun bat gonbidatu dut Gmail kontu bat izatera, eta zerbitzuaren abantaila eta desabantailez mezuak trukatu ditugu.

> Nire iritzian, bi dira "GMail-en":http://www.gmail.com bentajak:

>

> 1. Bilaketak

>

> 2. spam kontrol ona



Azkartasuna, jarriko nuke abantailarik haundiena. Ala ere ikusiko dugu zerbitzua martxan jartzean googlekoek azkartasuna mantentzen duten.



> eta desabantaila nabarmen bat:

>

> - edukia Googleren zerbitzarietan, ez neure makinan

>

> Konponbidea etorkizunean: Bentajak neure makinara jaistea da koxka, ez neure mezu guztiak

> Googlera igotzea.



POP3 delako protikoloan hari dira lanean eta aurki izango duzu aukera hori.



Ala ere, neuri gehien kezkatzen nauen gaia Yahoo, Hotmail eta Google bezelako empresek munduko gehinen gutunen kudeaketa konrolatzea da.



> Giga bateko kapazitatearena ez dut *abantaila* gisa ikusten.



Lanean, nik, 80Mb ditut Exchange delako serbidorean. Ondorioz giga bat eduitzeak pozten nau.



> Giga bat espazio zer da? 5 urte barru, ezer ere ez. >Kapazidadearen aldetik, norberaren ordenagailuan >Giga bat ez da jada gauza handia. Sarean Giga bat >Googlek guri eskaintzea ere ez da gauza handia: >larria zera da, Giga hori HAN badago, handik HONA >oso-osorik ekartzea, hori bai zaila...



Bai. Zaila.



> Nik giga bat email, edo hiru giga email, nire >ordenagailuan nahi ditut. Kopiatzeko moduan CD >batzuetara edo sare lokal batean konpartitzeko >moduan...



Arazoa, normalean, zure saretik kanpo zeure korreoetara sartzekoarena da. Pertsona arruntek ez dute korreo zerbidoreen kontrola ondorioz hotmail, Gmail eta Yahoo bezelako zerbitzuek mesede haundia egiten diete.



> Nire disko gogorrean bilaketak zuzen eta artez >egingo dituen zerbitzuaren zain jarraituko dut, ez >dakit Googlek ala beste norbaitek eskainiko didan >hori, baina hori bai, hori izango da zerbitzu *izarra*.



Ala da.



Fede
2004-07-19 : 17:47

Inork intimitaterik nahi badu sarean jai dauka kriptografia erabiltzen ez badu.

Luistxo Fernandez
2004-07-20 : 13:34

Edukia HAN edo HEMEN. Zerbitzu jakin baten eskuetan, edo norbearen (jabe legitimoaren) eskuetan. Niri garrantzitsua iruditzen zaidan faktorea da.


Honekin loturik dagoen beste kontu bat, YahooGroups-en zenbait zerrenda euskaldunek egindako ibilbidearena... Beste mezu honetan kontatu dut.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago