Teknologia albisteak

Euskal Herriko I. Graffiti lehiaketa deitu du Topaguneak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-07-22 : 10:07

Gazteek kultur jarduerak sortzeko eta bultzatzeko duten baliabide eskasia dela eta, "asteburuetan.com" gazte programaren barnean, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak kultur jarduerak sustatzeko sariketa jarri du martxan: Euskal Herriko I. Graffiti lehiaketa.

"Gazte Sortzaile Sariak" lehiaketaren helburua ondoko puntuetan laburbiltzen da:

  • Gazteen berezko izaera sortzailea eta ekoizpen artistikoa sustatzea eta gizarteratzea.
  • Gazteek, kultur jarduerak sortzeko baliabideak eskaintzea.

Aurten egingo da Gazte Sortzaile Sariak lehenengo lehiaketa, Graffiti lehiaketa aurtengoan. Oinarriak:

Baldintzak

  • 15 urtetik gorako Euskal Herriko gazte euskaldunek parte hartu ahal izango dute.
  • Bakarka nahiz taldeko partehartzea onartzen da. Taldeak gehienez hiru lagunek osatuak izango dira.
  • Teknika librea izango da.
  • Gaia "euskara" izango da.
  • Lana originala, norberak sortua izan behar da eta ezin izango da beste lehiaketa batean aurkeztutako obrarik aurkeztu.
  • Graffitiaren marrazki bozetoa aurkeztuko da DIN A3 formatuan eta koloreetan. Marrazki bozetoan baloratuko dira gaia, diseinua, koloreak eta originaltasuna.
  • Gerta daiteke marrazkia lehiaketatik kanpo gelditzea, edo horma zatia esleitzea. Horma zatia esleitu zaien marrazkiak, graffitian egingo dira eta horiek izango dira elkarren lehian egingo dutenak 2004ko urriaren 2an goizeko 10etatik aurrera Mendaron (Gipuzkoa).
  • Graffitiak paretan egiteko lehiakide bakoitzari beharrezkoa duen oinarrizko materiala emango zaio. Hamar horma zati esleituko dira eta horien arteko lehiatik lau sari banatuko dira. Esleituko diren pareten tamaina 6m x 2m ingurukoak izango dira.

Sariak

Lau sari banatuko dira 1.200 eurokoak:

1.- Teknika hobeto erabili duen graffitiari

2.- Gaia hobeto islatu duen grafittiari

3.- Koloreen erabilpen onena duen graffitiari

4.- Graffiti original eta freskoenari.

Eskabideak

Marrazki bozetoak, 2004ko uztailaren 30etik aurrera eta irailaren 25a baino lehen odoko helbidean aurkeztu behar dira:

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa

Arlozabal 8 bis. 1C

Abadiño 48220 / Bizkaia

Informazioa

Partehartzaileak, lanarekin batera gutunazal baten barnean ondoko datuak eman beharko ditu:

  • Obraren izena edo titulua
  • Erabili izan den kolore eta kolore gamaren deskribapena
  • Egileraen izen abizenak. Taldeen kasuan, taldeko kide bakoitzaren izen abizenak.
  • Nortasun Agiriaren fotokopia. Taldearen kasuan taldeko kide bakoitzaren datuak.

Gutun azalean "Gazte Sortzaile Sariak 2004" baino ez da adieraziko. Behin lan guztiak jaso ondoren, epaimahaiak, pareta zatien esleipena egingo du. Esleipenaren emaitzak jakinaraziko dira. Lehiaketa 2004ko urriaren 2an, larunbata burutuko da Mendaron (Gipuzkoa) jaialdi batekin batera. Sari banaketa egun eta toki berean egingo da.

Esleipen prozedura

Ebaluaketa batzorde bat osatuko da aurkeztutako lanak aztertu eta adjudikazio proposamena egiteko. Ebaluaketa batzordea lehiaketaren erakunde antolatzaile eta laguntzaileetako ordezkariek eta gaian adituek osatuko dute.

Oharra

Informazio gehiago eta zalantzak argitzeko ondoko zenbaki eta helbidera jo: Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa / Gazte Saila / 94 621 51 16 edo gazteak@topagunea.com

Asteburuetan.com programaren berri duzue Topagunearen webgunean.

Erantzun

Sartu