Itzuli artikulura  Itzuli orri nagusira  Bidali hau  Inprimatu

Re: Hau bai eta besteak ez?

2004-10-07 ¦ 18:57 ¦ Sustatu ¦ www.ehgf.org ¦  Kultura

Kaixo Txopi,

eskerrik asko zure ekarpenengatik. Pare bat komentario honen gainean:

Sustatuk ez dauka zuk diozun direkziobakarreko hedabide izateko inolako asmorik, eta gusto handiz argitaratzen ditu irakurleek bidalitako artikuluak. Irizpide propio batzuen arabera, hori bai.

Batzutan albiste larregi daude eta ez dugu nahi egunero irakurleen postontziak mezuz betetzea, beste batzuetan, gure iritzi apalean, ez ditugulako ikusten argitaratzeko modukoak, beste zenbaitetan bidaltzailea ez delako behar bezala identifikatzen, beste batzuetan gaia oso jorratua dagoela uste dugulako, edo ...

Aipatzen duzun kasu horretan albistea abuztuan ailegatu zen eta oporretan geunden. Gainera, gai hori aurretik landuta zegoen: http://www.sustatu.com/1084956853

Barrapunton, Slashdot-en edo beste webgune kolektibo askotan egiten den bezala, gurean ere aukeraketa bat egiten da. Hoietan bezala, seguruenez ez denon gustokoa. Ez da erraza.

Mila esker.