Teknologia albisteak
7

Gipuzkoa.net berritua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-11-02 : 12:11

Gipuzkoako Diputazioak berritu du Gipuzkoa.net. Diseinua erabat aldatu dute eta horrekin batera irisgarriagoa egin dute webgunea. Hala ere, Mozillarekin ez da ongi ikusten.

Diputazioak dio erabiltzaile bakoitzak behar duen informazioaren bilaketa errazteko hobetu dutela webgunea, baita foru erakundearen eta gipuzkoarren arteko komunikazioa hobetzeko ere.

Zailtasunak antzeman zituzten erabiltzaileek behar zuten informazioa bilatzerako orduan. Horregatik hobetu dute. Lehen, orrialde nagusitik gaikako sailkapen baten bidez iristen zen behar zen informaziora. Orain, aldiz, lau erabiltzaile moten beharren arabera antolatu dute edukia: herritarrak, elkarteak, enpresak eta bisitariak.

Horiekin batera, orrialde nagusian albisteak, agenda, eguraldiari buruzko informazioa, errepideen egoeraren gainekoa eta beste hainbat lotura daude.

Mozillarekin estilorik gabe

Albiste ona da, dudarik gabe, Gipuzkoako Diputazioak bere webgunea hobetzea. Baina, badu bere alde txarra ere. Mozillarekin ez da ondo ikusten; estilorik gabe ikusten da.

www.gipuzkoa.net

Erantzunak

Garikoitz
2004-11-02 : 13:25

> Mozillarekin ez da ondo ikusten; estilorik gabe ikusten da.


Bitxia da hori. Izan ere, Mozilla FireFoxekin primerean ikusten da.


Gari
2004-11-02 : 13:53

Guk ez Firefox eta ez Mozillarekin (Linux-en gainean)

Julen
2004-11-02 : 15:27

> Bitxia da hori. Izan ere, "Mozilla FireFoxekin":http://www.mozilla.org/products/firefox/ primerean ikusten da.



Nik ere bai estilorik gabe ikusten dut Firefoxekin Linuxen.

P.Arreitunandia
2004-11-02 : 19:17

Nik Mozilla Firefox 1.0 erabiltzen det Windows XP Sistema eragilearekin, ..., eta ez dut estiloa ikusten. :(

Edu
2004-11-02 : 23:02

> Gipuzkoako Diputazioak berritu du Gipuzkoa.net. Diseinua erabat aldatu dute eta horrekin batera irisgarriagoa egin dute webgunea. Hala ere, Mozillarekin ez da ongi ikusten.

> Nik Mozilla Firefox 1.0 erabiltzen det Windows XP Sistema eragilearekin, ..., eta ez dut estiloa ikusten. :(

>

Nik primeran ikusten dut Mozilla Firefox 1.0rekin

(Windows 98ren gain)

Arreitunandia
2004-11-08 : 10:26

Badirudi konpondu dutela.



Nik hasieran ez nuen estiloa ikusten, eta orain nabigatzaile berdinarekin (Firefox 1.0) ondo ikusten det.



:)

Luistxo
2004-11-08 : 10:30



> Badirudi konpondu dutela.

>



Hala da bai. Beharbada Sustatu irakurri arte ez zuten jakingo errorearen berri...

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago