Teknologia albisteak

Googlen zerbitzu berria martxan da: Google Scholar

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-11-19 : 12:11

Dokumentazio teknikoa aurkitzeko berariazko bilatzailea da. Dokumentazio teknikoan hainbat eduki barneratzen dira: liburuak, tesiak, artikuluen laburpenak, ikerketa lanak eta informe teknikoak. Komunitate zientifikoari eta ikertzaile akademikoei zuzendutako tresna da.

Elkarlanean

Elkarlanean

Publikazio akademiko eta zientifikoetan espezializatutako hainbat argitaletxerekin, profesionalen elkarterekin eta unibertsitaterekin izandako elkarlanaren ondorioa da Googlen zerbitzu berri hau.

Emaitzak

Google Scholar-en bitartez egindako bilaketan, emaitzen ordena artikulua dagoen publikazioaren garrantziaren araberakoa, autorearen araberakoa edota idatziaren aipamen kopuruaren araberakoa da. Emaitzetan on-line ez dauden beste artikuluei egindako aipamenak ere ageri dira; gainera, Googlen horien gainean bilaketa egiteko esteka ere azaltzen da.

Adibideak

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago