Teknologia albisteak
2

Jon Irazabal: Durangoko azoka finkatuta dago

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-12-09 : 10:12

Iaz baino jende gutxixeago, agian, baina hala ere jende asko izan da Durangon, hori bai, pilaketarik gabe. Salmentak ere jaitsi omen dira saltzaileen esanetan. Antolatzaileek diote antzerakoa izan dela fakturazioa. Durango beti izan da topagune. Alde hori nabarmendu dute. Produkzioko jende asko ikusi ahal izan da saltokietan sinadurak egiten.

Kexaren bat entzun da aurten ere jende kopuruagatik, hala ere, antolatzaileen ustez, heldu da Durango zifra konkretu batzuetara eta askoz gehiago ezingo da hazi. Aurten, haur eta profesinalendako izendatua zegoen eguna kendu dute eta zenbaitengan haserrea ere sortu du. Egia esan, datozen irakurle eta CD entzuleak gaztetxo horiek dira… Irazabalek esan duenez, datorren urterako egun hau errekuperatu gura da. Iazko errekorrak ez dira hautsi, beraz, ez salmentetan ez jende kopuruan, baina datuak onak dira.

Zein izan da salduena? Zenbat jende?

Aurten salduenaren izenik ez digute eman Gerediaga elkartetik. Konparazioak egiteko ezintasunak eragindako erabakia izan dela esan digute. Zifra zehatzik eman ez duten arren fakturazio ona egon dela baieztatu dute elkarte antolatzailetik. Hurrengo urteetarako jende kopurua neurtzeko sistemaren bat jartzean pentsatu dute. Sarrera jartzea izan daiteke horietako bat, horixe diote zurrumurruek.

Hitzaldiak eta kontzertuak

Beste ekimen garrantzitsu bat izan da eman den hitzaldi sorta. Asko izan dira eta oso kalitate onekoak, Jon Irazabal-ek esan duenez. Horri gehitu behar zaio Plateruena Kafe Antzokia. Antolatzaileen esanetan Landako bihurtu da euskal gune garrantzitsua, Plateruenak horretan lagundu du. Plateruena izan da Berbaroren ekimenetako bat, baina ez bakarra. Arrakastatsua izan da oso haur eta gazteei zuzendutako literatura txokoa ere. Harrera oso ona izan du.

Aurten 490.000 euroko aurrekontua izan du azokak eta horri aurre egiteko inplikazioa bilatzen saiatuko dira hurrengo urterako.

Pirateria beste behin

Pirateria izan da berriz pasiloetako mintzagai, eta Angel Valdes kexu zen erakundeek ez dutelako ezer egiten eta erakunde berberak direlako azoka diruz laguntzen dutenak. Ikusi ahal izan dira saltzaileak azokaren atean bertan pirateatutako CD-ak saltzen. Argitaletxe batzuk Internet aukera moduan ikusi dute, horrelaxe esan dute Txalapartatik, esaterako.

Azoka argazkitan

Argazkiak izaten dira egin denaren erakusgarrietako bat eta Duggoko Euskal Liburu eta Diko azokaren webgunean ikus daitezte egindako ekitaldien argazkiak. Bertan agertzen da Itziar Irazabal ateak isten. Azokan zehar izandako hainbat berri ere irakurri ditzakezu azokaren webgunean.

Erantzunak

r. xalba garez
2004-12-09 : 10:49

Bero-bero dago BERRIAko eztabaida....


Bota bistaizoa bestela:


DURANGO: IRITZIAK


Sustatu
2004-12-09 : 17:19

Mikel Markezek disko berria atera du "Erabil nazazu" izenburupean. Bere jarraitzaileei diskoko kantuak pirateatzeko eskatu die. Orain gutxi egin dioten elkarrizketa batean azaldu du transmisioa egotea dela garrantzitsuena; Markezi ez zaio axola jendeak diskoa piratzea edota besteei uztea graba dezaten. Dibulgaziorako erreminta bezala hartuta, Markez copyleft-aren alde azaldu da.


Bilboko Tontxu kantaria aldiz, pirateoaren kontra azaldu zen. Bere webgunean pirateriaren gaineko komunikatua atera zuen orain bi urte. Zehazki albisteen atalean aurkitu daiteke idatzia. Komunikatu horretan azaltzen zuen, pirateriaren erruz, bere disko konpainiako langile batzuk lan gabe gelditu zirela.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago