Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Firefox Euskaraz dagoeneko ofiziala da

Ibon ¦ Librezale.org ¦ 2005-04-18 ¦ 11:59 ¦ Informatika

Librezale.org lantaldeko partaide guztiok egindako lanari esker, azkenean Firefox azeria euskaldundu eta bertsio ofiziala lortu dugu.

Publizitatea

Euskaraz izan dugun lehen bertsio ofizial honek (1.0.3) Firefoxen azkeneko segurtasun zuloak eta akatsak konpontzen ditu.

Linux, MacOS X eta Windows sistema eragileetarako instalatzaileak deskargagarri daude ondorengo helbidean:

www.mozilla.org/products/firefox/all.html

Deskargatu eta gozatu!!

Erantzunak

  • Re: Firefox Euskaraz dagoeneko ofiziala da

    Ander ¦ 2005-04-18 ¦ 17:19

    Berria irakurri eta berehala deskagatu dut. Oso ondo dabil.Denok emandako bultzada txiki hauek mantenduko dute bizirik gure hizkuntza. Animo eta mila esker zuen lanagatik!

    Erantzun honi
  • Re: Firefox Euskaraz dagoeneko... LAUGARRENA!

    euskaliritarra ¦ 2005-06-06 ¦ 14:05

    Egia esan lan bikaina ari dira (zarete) egiten librezale guztiok! Oraintxe bertan 1.0.4 bertsioa bajatu dut eta, aurrekoak bezala, oso ondo dabil! Eta gainera geurean! Hau da geure hizkuntzan nabigatzeko erosotasun guztienkin!
    Animo eta segi denon paisaia euskalduntzen, ziberespazioan ere!
    Euskaliritarra
    > Librezale.org lantaldeko partaide guztiok egindako lanari esker, ......"www.mozilla.org/products/firefox/all.html":http://www.mozilla.org/products/firefox/all.html
    >
    > Deskargatu eta gozatu!!

    Erantzun honi
Erantzun artikulu nagusiari