Teknologia albisteak

Europako liburutegi digitala egitea eskatu dute sei estatuk

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-05-03 : 11:05

Frantzia, Alemania, Espainia, Italia, Hungaria eta Poloniak eskatu diote Europar Batasuneko presidenteari liburutegi digitala sortzea. Otsailean Frantziako Liburutegi Nazionaleko presidentea haserre zegoen Googlek liburutegi eta unibertsitate batzuetako liburuak digitalizatuko dituelako. Zalantzarik gabe, Googlen aurkako ekimena da hau.

Iazko abenduan sinatu zuen Googlek Michigan, Stanford, Harvard eta Oxford unibertsitateekin eta New York-eko liburutegi publikoarekin akordioa, liburutegietako edukiak digitalizatu eta sarean jartzeko.

Frantziaren kontrako jarrera

Frantzian zalaparta eragin du Googlen ekimenak. Frantziako Liburutegi Nazionaleko presidenteak ekimen horren aurka hitz egin zuen eta Europa mailan antzerako proiektu bat sortzearen alde egin zuen. Jacques Chirac Frantziako presidentea ere aurka agertu zen eta Googlen proiektuarekin borrokatuko zutela esan zuen.

Liburutegiak ere alde

Orain, Europako sei estatu horietako buruzagiek egin diote eskaera Europar Batasuneko presidenteari. Europako hemeretzi liburutegik ere akordio bat sinatu dute liburutegietako lanak Interneten jartzeko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago