Teknologia albisteak
4

Argiaren edukiak RSS bidez irakur daitezke

Erabiltzailearen aurpegia
ARGIA
2005-06-30 : 14:06

Aurrerantzean ARGIA astekariko eta euskal Kulturaren Hari@ buletineko edukiak RSS bidez ere lortzerik izango da. Astekariko edukiak sarean jarri orduko, irakurleak horien titularrak eta sarrerak jasotzeko aukera izango du, baita egunero Euskal Kulturaren Hari@ buletinean bidaltzen diren albisteen titularrak jasotzeko ere, www.argia.com gunera sartu beharrik gabe.

SAREKO ARGIAk bere eduki nagusienak XML lengoaiara (eXtensible Markup Language) egokitu ditu. Hala, astekariko eta hari@ buletin elektronikoko edukiak RSS bidez irakurri ahal izango dira.

Eduki horiek irakurtzeko erabiltzaileak bi aukera ditu nagusiki: RSS Feed gehitzaile bat instalatzea bere ordenagailuan edo Aurki edo Bloglines bezalako zerbitzuetan bere iturrien artean gehitzea.

Euskal Kulturaren Hari@ko RSS helbidea:

Argia astekariko RSS helbidea:

Argia astekariak 1999. alean RSSaren inguruko beharrezko azalpen eta xehetasunak ematen dituen erreportaje bat kaleratu du.

Erantzunak

metaltrainer
2005-06-30 : 17:43

Aupa Argia, eta zorionak erabaki honengatik!



Ea besteak (Berria, EITB...) noizko datozen. Denon onerako izango da.

Joxe Aranzabal
2005-06-30 : 21:51

Nire partetik ere, zorionak Argiari. Erabaki zuhurra izan da, eta denok irabaziko dugu. Ni harpidetu naiz. Besarkada bat.

Aurki
2005-07-01 : 10:35

Aurki.com albiste, blog eta RSS jarioen gehitu ditugu Argiakoak. Albisteak izeneko atala ireki dugu.


Sustatu
2005-07-01 : 15:44

Argiak argitaratutako erreportaia hemen dago.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago