Teknologia albisteak
2

Euskarazko hedabideen topaketa-mintegi irekia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-11-11 : 10:11

Prentsa, irratia, sarea, telebista... Euskarazko hedabideen topaketa-mintegia, azaroaren 26an (larunbata) Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian (Markeskoa).

XEDEAK:

  • sektorea osatzen duten hedabideen arteko ezagutza areagotzea
  • sektorearen diagnosia eta merkatu-aukeren azterketa egitea
  • etorkizunari begira jartzeko irizpideak lantzea

NORENTZAT:

Mintegi irekia da, gizarte-komunikazioaren edozein esparrutan (prentsa, irratia, sarea, telebista…) euskaraz diharduten guztientzat:

  • Kazetarientzat, marrazkilarientzat, publizistentzat, banatzaileentzat, kamararientzat, esatarientzat, bloglarientzat...
  • Sustatzaileentzat, bateragileentzat...
  • Kultur-eragileentzat, irakasleentzat, ikasleentzat...
  • Kontsumitzaileentzat…

IZENEMATEA:

Mugatuak dira plazak.

  • Azaroaren 20a baino lehen, honoko helbide honetara baieztatu behar da etorrera: joseinazio.basterretxea@ehu.es
  • Mezuan, adierazi taldea/hedabidea eta hurbilduko den lagun-kopurua.
  • Adierazi, era berean, zein eztabaida-taldetan (tailerretan) hartuko den parte.

PROGRAMA

  • 09,00 Partaideei ongi-etorria eta material-partiketa
  • 09,30 Sarrera hitzak: J.I. Basterretxea
  • 10,00 Euskarazko komunikabideak: egoera, ardatzak eta pisu erlatiboa. Hizlaria: Santi Urrutia.
  • 10,20 Eztabaida
  • 10,50 Hedabideen kontsumo-azturak Euskal Herriko eskola-gazteen artean. Hizlaria: Txema Ramírez de la Piscina
  • 11,10 Irakurketa-zaletasuna Euskal Autonomia Erkidegoan. Hizlaria: Kontxi Kerejeta
  • 11,30 Eztabaida
  • 12,00-12,15 Atseden-suspirioa

12,15 Diagnosirako tailerrak

  1. Paperezko prentsa (moderatzailea: Mikel Arrieta, Berria)
  2. Telebista (moderatzailea: Edorta Arana, EHU)
  3. Irratia (moderatzailea: Juan Kruz Lakasta, Euskalerria Irratia)
  4. Sare digitala (moderatzailea zehazteke)

14,00 Tailerren hitza elkarren artean jartzea

  • 14,45 Hurrengo urratsak emateko lan-taldearen osaketa
  • 15,00 Ekitaldiaren amaiera

Erantzunak

Luistxo Fernandez
2005-11-11 : 10:50

Interesgarria. Sarean argitaratuko dira prestatuko diren txosten edo azterketa horiek? Bereziki interesatua Txema Ramirezenean eta Kontxi Kerexetarenean. Mintegia baino lehenago argitaratzerik balego, hobeto, baina gero bada ere, txarto ez.


Kontxi Kerexeta
2005-11-11 : 15:29

Luistxok agertu duen interesa dela eta Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako azterlan guztiak sarean argitaratuta daudela esan behar. Zehazki, txosten hori lortzeko hau da helbidea:

>ftp://gvas.euskadi.net/pub/gv/estudios_sociologicos/04sv26lectura.pdf



Prentsa, irratia, sarea, telebista... Euskarazko hedabideen topaketa-mintegia, azaroaren 26an (larunbata) Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian (Markeskoa).

> Interesgarria. Sarean argitaratuko dira prestatuko diren txosten edo azterketa horiek? Bereziki interesatua Txema Ramirezenean eta Kontxi Kerexetarenean. Mintegia baino lehenago argitaratzerik balego, hobeto, baina gero bada ere, txarto ez.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago