Teknologia albisteak
1

Sebiek: ekintzaileentzako Kutxa sarietan irabazle

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-11-18 : 15:11

Gipuzkoa Donostia Kutxaren ekintzaileen 6. lehiaketan Sebiek izeneko enpresa proiektuak irabazi du lehen saria (40.000 euro). Bic-Berrilan enpresa haztegian kokatutako proiektu bat da Sebiek. Pertsonen segurtasun eta osasunerako teleasistentzia zerbitzuak dira ideiaren koxka.

Bigarren saria (30.000 euro) bi anaiek eraman dute, Edorta eta Joseba de Miguel. La Internet de los objetos izena du beren proiektuak eta RFID teknologia du funtsa: barra-kodeen ordez irrati-uhinak igorriko dituzten txipen inguruko proiektua.

Hirugarren saria (20.000 euro) gaitz neurologikoak dituztenentzako laguntza teraupetiko telematikoa eskaintzea du koxka. Bi ekintzaile daude honen atzean, Marta Fernandez logopeda, eta Julen Arzelus injineru donostiarra.

Sariak gaur goizean banatu dituzte Donostiako Kutxaren areto batean.

Erantzunak

Sustatu
2005-11-22 : 08:55

Bigarren sariko kontzeptuaren gainean, Objektuen Internet eta RFID teknologia , artikuku interesgarria euskaraz Prospektiba blogean.


Erantzun

Sartu