Teknologia albisteak

Bakarrizketa barregarrien 1. lehiaketa antolatu du Debagunek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-12-21 : 09:12

"Barre barra-barra" izena jarri diote lehiaketari. Edozein adineko Euskal Herri osoko biztanleek parte har dezakete. Bi sari egongo dira: 300 euro lehenengoarentzat eta 150 euro bigarrenarentzat. Lanak 2006ko otsailaren 28a baino lehen aurkeztu behar dira.

Oinarriak

Oinarriak

  • Lehiaketa honetan Euskal Herri osoko biztanleek parte har dezakete, adina kontuan izan gabe.
  • Norberak sortutako euskarazko obra orijinalak eta inoiz saritu gabeak bakarrik aurkez daitezke.
  • Bakarrizketak euskara batuan zein norberaren euskalkian idatzita bidaltzea onartzen da.
  • Lanak hiru kopiatan eta ordenadorearekin idatzita (Din A4 tamainan, gehienez 2 orrialde alde bakarretik idatzita) aurkeztuko dira. Honekin batera idatzizko testuaren interpretazioaren grabazioa bidaliko da, 5-10 minutukoa, VHS edo formatu digitalean.
  • Lan guztiak lelo batekin sinatuko dira. Honekin batera gutunazal itxi bat aurkeztuko da, azalean lelo bera eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa aipatuz.
  • Lan guztiak helbide honetara bidaliko dira 2006ko otsailak 28a baino lehen, bakarrizketa lehiaketarako direla aipatuz:
    • Debagune elkartea (Debagoieneko Euskara Elkarteen elkargoa)
      Bakarrizketa barregarrien lehiaketa
      Errotalde jauregia, z/g
      20570, Bergara
    • kulturajardun@topagunea.com
  • Epe horren ondoren jasotako lanik ez da onartuko.
  • Epaimahaia Debagunek aukeratutako pertsonek osatuko dute.
  • Sari banaketa ekitaldia 2006ko martxoaren 2. hamabostaldian ospatuko da.
  • Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitatea izango ez balute, sariak hutsik uztea erabaki lezake epaimahaiak.
  • Saritutako lanak Debaguneren eskutan geratuko dira eta beste guztiak epaimahaiaren erabakia jakitera eman eta ondorengo 2 hilabeteen barruan jaso ahal izango dituzte egileek.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak aipatutako oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakiak onartzea suposatzen du.

Sariak

1. Saria; 300 euroko saria bakarrizketa onenarentzat.

2. Saria; 150 euroko saria bigarren bakarrizketa onenarentzat.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago