Teknologia albisteak

Linux Debian euskaraz eskuragarri

Erabiltzailearen aurpegia
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza - Eusko Jaurlaritza
2006-02-01 : 17:02

Software libreko Linux sistema eragilearen Debian banaketa euskaraz. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPSk), software librea euskaraz sustatzeko lan-lerroari jarraituz, Linux sistema eragilearen Debian banaketa jarri du eskuragarri www.euskara.euskadi.net helbidean, Softwarea deskargatzea atalean.

Linux-en banaketa horrek, zabalagoa izanik, aplikazio-aukera ugari eskaintzen ditu. Bertan GNOMEren 2.12 bertsioa dago txertatuta.

Itzulpen-lanak UZEIk eta Elhuyarrek egin dituzte, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak itzulpenak gainbegiratu ditu, Zundan enpresak lokalizazio-lana egin du eta EJIEk koordinazio-lana.

Aurretik, HPSk Linux Mandrake 8.0 eta 10.0 kaleratuak ditu, eta horiek ere helbide beretik deskarga daitezke. Halaber, bertan OpenOffice.org bulegotika-paketea eskuragarri dago euskaraz.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago