Teknologia albisteak
1

Iñaki Alegriari elkarrizketa

Erabiltzailearen aurpegia
Juanan Pereira - EuskalGNU
2006-02-21 : 09:02

EuskalGNUk EuskalPod proiektuaren 3. saioa plazaratu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, software librea eta teknologia berrieri buruzko euskal podcasting-a. Iñaki Alegria (EHUko irakaslea) elkarrizketatzen dute saio honetan, Xuxen zuzentzailea eta itzulpen automatikoaren inguruan.

Besteak beste, honelako galderak egin zaizkio:

  • Zergatik ez dugu oraindik OpenOffice 2.0 aplikazioarekin XuXen zuzentzaile ortografikoa erabiltzeko aukera? noizko XuXen OpenOffice 2.0-rako? librea izango al da XuXen berria?
  • Zer da Internostrum proiektua? eta OpenTrad, Apertium eta Matxin? euskera-gaztelera itzulpen automatikoak egiteko software librea izango al dugu? noizko?

Horrez gain, saio honetan:

  • Zer da FON?
  • Buber Sariak
  • Tagzania
  • Bitakora: EuskadI+D
  • Bazenekien Linux: Oinarrizko administrazioa 100 orrialdeko liburua (Iñaki Alegria eta Joseba Makazagak euskeraz idatzitakoa) libre dagoela?
  • Iñaki Alegriari elkarrizketa.

Erantzunak

Eneko
2006-02-21 : 14:45

Juanan Pereirak Iñaki Alegriari egin dion elkarrizketa interesgarria entzun daiteke podcast horretan. Bozgorailu edo aurikularrik eskura ez duenarentzat, EuskalGNU-ko Euskalpod horretan esandako batzuk:


  • Unibertsitatea eta software librea. Politika aktiboagoa behar dela. Zerbait aurreratu dela unibertsitatean baina oraindik lan handia dagoela Unibertsitatean software librea bultzatu eta barruratzeko.

  • Xuxen eta software librea. Ezaguna den bezala, Openoffice bertsio berrietan Xuxen zuzentzaile ortografikoa ez dabil. Arazoa, Openoffice aplikazioetan erabiltzen den Xuxen bertsioak jabedun den liburutegi bateaz baliatzetik dator. Ondorioz ezin da libre izan. Baina arazo hau konpontze bidean omen dago. Aldaketak egin dira, liburutegi hori kendu eta librean ipini dutelako. Nahiko aurreratuta dagoela. Baina, guztiz libre uzteko lan hori egin duen Eleka enpresaren ordainketa negoziatzen ari direla Jaurlaritzarekin. Iñakik "Openofficerako Xuxena" udarako eskuragarri egongo dela aurreikusten du eta hurrengo bertsiotean, etorkizunean, libre izango dela. Udarako? galdetu du Juananek. Bai, ziur! erantzun du Iñakik. Hala bedi. Seguruenez Euskadi.net-en eta Xuxen.com-en , ipiniko dela.

  • Itzulpen automatikoa eta euskara. Intrenostrum-etik abiatu ziren OpenTrad proiektua, Apertium eta Matxin teknologiak, eta itzulpen automatikoari buruz hitz egin dute. Mikel Forcada Zubizarreta eta Alacant Unibertsitateko beste irakasle batzuekin egindako "Traducción automática de código abierto para las lenguas del estado español" OpenTrad proiektuari buruz aritu dira. Prototipoan espainola, katalana eta galegoarekin itzulpen automatikoa badabil, Apertium teknologiari esker, baina euskararekin oraindik ez. Euskararekin, Apertium-en ordez, erregeletan eta transferentzian oinarritutako Matxin prototipoa eta teknologia erabiltzen da. Martxorako prest egongo dela aurreratu du Iñakik eta Sourceforgen ipiniko dela. Baina proiektuan enpresentzat diru gutxi omen dago, eta Jaurlaritzarekin negoziatzen ari direla diru gehiago lortzea.

  • Irisgarritasuna UEU-n. Azkenik, urtero UEUk Iruñan uztailaren 3. astean antolatzen dituen informatika ikastaroak irisgarritasuna hartuko dutela gai monografiko bezala iragarri dute elkarrizketan.

Eta beste gauza asko podcastean.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago