Teknologia albisteak
1

Blogak 2.0 jardunaldiaren programa etzirako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-04-04 : 12:04

Etzi osteguna, hilak 6, izango da Bilbon (Deustuko Unibertsitatean), Blogak 2.0 topaketa. Euskal Herriko Interneteko zenbait ekimenen topaketa (baita kanpotik etorritako izen interesgarri batzuk). 300 lagunek eman dute izena, ez dago leku gehiago.

Programako gaiak, goiz eta arratsaldeko jardunaldi trinko batean:

Horrez gain, kontaktuetarako bazkaria, eta saio berezi bat Musicstrands enpresarentzat (Bilbo eta Bartzelona arteko proiektua).

Informazio gehiago: Blogak.org

Erantzunak

ptx | irratia.com
2006-04-05 : 14:56

Blogak 2.0 topaketa aitzakia hartuta, guk ere web 2.0 eta euskara uztartu ditugu. Mundua.com eta zabaldu.com gurean aurkezteko Aitor eta Arkaitz gonbidatu eta azkenik topaketetako antolatzailea den Jose Antonio del Moral elkarrizketatu dugu.


Inoiz entzuna daukazue del Moral euskaraz? Ba sekulako ahalegina egin du berak euskalduntzen, eta majo aritu da gure saioan. web 2.0 garaia euskalduna izango da, izango bada. Horra hor irratia.com egiten dugunon apustua.


Apirilaren 6rako motorrak pizten ari dira, eta ematen du Deustukoa topaketa emankorra izango dela.


Saioa entzuteko: irratia.com


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago