Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Software Librearen astea Tuteran
Sustatu ¦ Tuterako Ziberzentroa ¦ 2006-04-19 ¦ 09:23 ¦ Teknologia
Dedalo Dundazioak antolatuta, apirilaren 24tik 29ra Software Librearen astea egingo da Tuterako Ziberzentroan. Hiritarrei zein profesionalei zuzendutako jardunaldiak izango dira.
Hiritarrei zuzendutako jardunaldien artean, apirilaren 29an Riberlug Erriberako Linux erabiltzaileen laguntza izango duen II Tudela Install Party TIP 2006 egingo da.
Jardunaldi profesionaletan sare eta sistemen segurtasuna. J2EE eta kasu praktikoak aztertuko dira.
Sarrera librea da eta antolakuntza Tuterako Ziberzentroa daraman Dedalo Fundazioarena da.
«
