Teknologia albisteak

Hiznet-eko ikasleen lanak sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Eli Almandoz - Asmoz Fundazioa
2006-09-11 : 11:09

Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduatu ondoko 04-05 ikasturteko hainbat ikasleren, ikerketa lanak, webgunean zintzilikatu dira.

Horien artean topa daitezke euskararen alderdi ezberdinak jorratu eta Euskal Herriko txoko desberdinetan oinarritutako ikerketak, hala nola, Donostian, Otxandion edota Irunen.

Jarraian datozen loturetan aurkituko dituzu lanak, PDF formatuan.

Alex Aisa ikaslearen "ikerketa lanean,"http://hiznet.asmoz.org/images/stories/ikerketa_lanak/AlexAisa.pdf Donostiako Udala, Euskararen Plan Orokorra Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Biziberritzeko Plan Nagusiarekin batera aurrera eramaten dabilen prozesuaren hausnarketa daukagu, komunikazio plana ere proposatzen duelarik.

Idurre Alonso eta Iñigo Arteatxek, aldiz, "Otxandioko egungo egoeraren diagnostikoa"http://hiznet.asmoz.org/images/stories/ikerketa_lanak/IdurreAlonsoArteatx.pdf eta plan estrategikoa azaltzen digute, hainbat ondoriotara iritsiz.

Irunen kokatua, berriz, Eukene Lopez, ikasleak burutu duen ikerketa dugu eta bertan, gure hizkuntzan etorkinek duten eta izango duten eragina aztertzen du.

Amets Etxabek "egindako ikerketan,"http://hiznet.asmoz.org/images/stories/ikerketa_lanak/AmetsEtxabe.pdf Getariko lagun arteko gazteen kode-alternantzia noiz, nola eta zergatik ematen den aztertu du.

Bestalde, amaitzear dagoen hiznet 05-06 ikastaroko ikasleek ere egin dituzte beren ikerketa lanak eta hauek ere laister izango ditugu webgunean denon eskuragarri. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak antolatzen duen Hiznet ikastaroak urrian emango dio bere 6. edizioaren hasierari eta hori dela eta, matrikula epea urriaren 15a bitarte zabalik dago interesaturik dagoen ororentzat.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago