Teknologia albisteak
8

Hamaika, Telebista Hedatzeko Taldea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-09-12 : 13:09

Gaur zortzi, irailaren 19an, Hamaika aurkeztuko dute, Euskal Herri osorako telebista berri baterako proiektua edo, agian zehatzago, Telebista Hedatzeko Taldea.

Banatutako gonbidapenean, ekimenaren atzean dauden elkarteen izenak ageri dira: Bainet (Karlos Argiñanoren ekoiztetxcea), Cmntv (Deia egunkariaren inguruan), EKHE (Le Journal eta Gara egunkarien taldea), EKT (Berria), Elkar eta Euskaltel.

Aurkezpena Euskaltelen Bilboko egoitzan izango da Euskaltelium delakoan.

Interneteko domeinu bat ere erreserbatua du taldeak, Hamaika.tv: errejistroan EKT-ren izenean dago hartua.

Erantzunak

Jamaika
2006-09-12 : 14:46

Argiñanorena baino gehiago, Bainet (Bainet Zinema, Bainet Television, Bainet Media, Bainet Publicidad enpresak) Asegarcerena dela esango nuke. Bainet eta Asegarcek zati txikiekin bada ere, La Sexta, Gamp edo Bilbovisionen parte dute, zuten ...


Saltsa eta kolore askoko proiektua dirudi Hamaika hori.


Bob Marleyek zioen moduan Hamaika (edo Jamaika?) ikusteko jaio gara!


Ander
2006-09-12 : 15:05

Nora begira daude euskara elkarteetatik sortutako telebistak?



gu bezala enteratu ote dira?



iban
2006-09-12 : 20:11

Ez daude begira. Lanean ari dira. Urte askoan.



Jende hau guztia elkartzeko ere izango zuten eraginik, ziurrenik. Ez izan dudarik.

Olatz
2006-09-13 : 12:27

Telebista Hedatzeko Taldea izenak mesfidantza puntu bat eragin dit..Gaur egungo telebista eredua hedatzea helburu bada, ez dakit nora garamatzaten..

Eredu berri bat sortu eta berau hedatzea helburu bada ordea, jakinminez jasoko ditut hurrengo egunotako berriak....





Gaur zortzi, irailaren 19an, Hamaika aurkeztuko dute, Euskal Herri osorako telebista berri baterako proiektua edo, agian zehatzago, Telebista Hedatzeko Taldea.

> Banatutako gonbidapenean, ekimenaren atzean dauden elkarteen izenak ageri dira: Bainet (Karlos Argiñanoren ekoiztetxcea), Cmntv (Deia egunkariaren inguruan), EKHE (Le Journal eta Gara egunkarien taldea), EKT (Berria), Elkar eta Euskaltel.

>

> Aurkezpena Euskaltelen Bilboko egoitzan izango da Euskaltelium delakoan.

>

> Interneteko domeinu bat ere erreserbatua du taldeak, Hamaika.tv: errejistroan EKT-ren izenean dago hartua.

ogoñope
2006-09-14 : 13:40

eta euskaraz izango al da? Halakoxea izatekotan, pozteko albiste itzelezkoa, bestela lehengo lepotik burua.

patxi
2006-09-14 : 19:27

Hasteko, egitasmo berri honi etorkizun luzea opa nahi diot. Hala ere, bertan dauden taldeen interes komertzialak zein politikoak oso desberdinak direla begibistakoa da.

Lizarra-Garazi garaian beste telebista bat sortzeko egitasmoak porrot izugarria izan zuen. gainera, Hamaika egitasmoan dauden bultzatzaile batzuk ere bazeuden lehen saiakera horretan.

Egoera politikoak pisu handia dauka gure jendartean; horregatik, Hamaika-ko arduradunek zailtasun ekonomikoei baino, zailtasun politikoei aurre egin beharko liekete, agian. Nola uztartu interes politiko hain desberdinak?

Ikusiko dugu, baina ...

patxi lurra
2006-09-14 : 21:34

Zain egongo gara ba. Oinaztarrak eta ganboatarrak batera? Interesgarria dirudi...

Iban Arantzabal
2006-09-15 : 12:21

Hauxe nik jaso dudan gonbita. Informazio zehatzago izaten ere lagunduko duela pentsatuta sartzen dut Sustatun.


--------------


Hamaika Telebista Hedatzeko Taldeak aurkezpen ekitaldia prestatu du euskal gizarteari bere asmoen berri emateko. Hona hemen taldea osatzen duten eta komunikazio-taldeak eta enpresak: CMNTV (Deia-Noticias Taldea); EKHE (Le Journal-Gara); EKT (Berria), Euskaltel, Elkar eta Bainet.


Ekitaldi horretan parte hartzera gonbidatuta daude euskal gizartearen eragile esanguratsuenetarikoak hainbat arlotan: kulturgintza, sindikalgintza, erakundeak, euskalgintza, politikagintza, kirola, artea, entrepresagintza, hedabideak e.a


Hamaika Telebista Hedatzeko Taldeak hiru ezaugarri barnebiltzen ditu bere baitan: komunikazio talde berria da; euskarazko telebista lokalak hedatu nahi ditu; eta eskualdeetako euskalgintza nahiz beste eragile sozial eta kulturalekin elkarlanean arituko da.


Zu ere gonbidatu nahi zaitugu; batetik, Komunikazio Taldearen eta bere asmoen berri zuzena eta zabala izan dezazun; eta, bestetik, zure audientziaren jakingura asetzeko gure baliabide guztiak zure eskura jarri nahi ditugulako, bai orain baita etorkizunean ere.


Ekitaldia bukatutakoan, aukera zabala izango duzu bertaratuko direnekin luze-zabal hitz egiteko, horretarako propio prestatu dugun gunetxoan. Interes berezirik izango bazenu eledunen bat elkarrizketatzeko-edo, eskertuko dizugu aldez aurretik jakinarazten badiguzu, horrela gure lana erraztu eta aurreratzeko aukera izango baitugu. Edozein kasutan, bertan ere moldatzeko aukera izango dugu.


Hauek dira deialdiren xehetasunak:


  • Eguna: Irailaren 19a, asteartea.

  • Lekua: Euskaltelium (Gran Vía 19-21, Bilbo)

  • Ordua: Goizeko 11:30ak

  • Eledunak:

Iñaki Alzaga, CMNko Kontseilari Ordezkaria


Gorka Altuna, EKHEko Kontseilari Ordezkaria


Joanmari Larrarte, EKTko Kontseilari Ordezkaria


Mikel Astorkiza, Euskaltel-eko Negozio Garapeneko Zuzendaria


Joxemari Sors, Elkar-eko Arduradun Nagusia


Juanjo Landa, Bainet-eko Ekoizpenburua


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago