Teknologia albisteak
2

Hasier Etxeberriaren bloga dirudi honek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-09-15 : 10:09

Alua Mundua bloga polito ari da bere bidea egiten Mundua.com-eko komunitatean. Badirudi Hasier Etxeberria idazle eta kaztearia dela hor atzean dagoena, azken egunotako zantzu batzuen arabera.

Hona datuak

Hona datuak

Alua blogean artikulu hau atera zen abuztuan, argazki baten inguruko asmakizunarekin edo.

Joan den larunbatean, Xabier Gantzarainek Berrian argitaratutako artikuluan Hasier Etxeberriari aitortzen dio beste blog haren autoretza.

Alua Mundua blogean, Gutaz aritu dira idatzi zuen blogariak, nonbait anonimotasunetik irteteko edo medioetan aipatua izateko gogorik ez balu bezala... Hala ere, egun bereko beste artikulu batean El Mundo egunkariko Hasier Etxeberriaren artikulua agertzen da, sinadura eta guzti.

Hortaz, Hasier Etxeberriarena dirudi alu horrek.

Erantzunak

gaztelumendi
2006-09-15 : 12:48

Blogak aurkezpenik ez badu, alegia sinadura baten atzean -kasu honetan konatxe- gorde nahi badu bere egiletza, nik uste errespetatu egin behar dela.



Idazle batek, ariketak egiteko kaiera gisa erabili gura badu, telebistan agertzeaz kokoteraino eta esan beharrekoak esateko baliatu gura izan ezkero... edo beste barik, txantxa eta idazteko gogoa asetu gura baditu?



Uste dut, norbere hautu hori errespetatu egin behar dela...



Ez zait ondo iruditu, horrelako sentsazionalismoan aritzea... eta lehenago ere egileak berak aipatu du ezer.... horretaz.



Pena hartzen dut, blog polita ari zelako antolatzen... aspaldian irakurtzen genuena, egilearen nondik norakoari susmorik hartu barik.

Aitor
2006-09-15 : 14:52

Xabier Ganzaraienek Berria egunkarian hain ziur jotzea Hasier Etxeberria dela blog horren egilea eta berriz gaur Sustatun aipatzea nahiko arraroa da, bai.



Ez da izango hau dena "Alua Mundua" blogaren egileak, Hasier Etxeberria edo beste norbaitek, asmatutako trikimailu publizitarioa? blogak irakurle gehiago izateko amarrua?



Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago