Teknologia albisteak
2

Interneten 166.100 internautek erabiltzen dute euskara EAEn.

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2006-09-22 : 01:09

Zenbat jendek nabigatzen du euskaraz? galdetu du norbaitek Euskal Herria 2.0 jardunaldietan. EUSTATek astelehenean kaleratu zituen datuen arabera "Interneten mugitzeko 166.100 internautek erabiltzen dute euskara EAEn".

Nafarroa, Iparraldea edo diasporako datuak ez dira kontutan hartzen baina Eustat-en IGIF (Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta. Familiak) delakoaren arabera, orokorrean "Interneten erabiltzaile kopurua %9,2 gehitu da 2006ko lehen seihilekoan", Internetek 755.100 erabiltzaile ditu beraz EAEn.

Euskararen erabilerari dagokionez, EUSTAT-ek kaleratu duen prentsa oharraren arabera, "2005eko laugarren hiruhilekoan Interneten euskaraz internauten %20ak nabigatzen zuen; 2006ko lehen hiruhilekoan portzentaje hori %22raino igo da." Interneten mugitzeko 166.100 internautek erabiltzen dute euskara.

Taula honetan aurkituko dituzue datuak.

Interneten euskararen presentzia neurtzeko eta indartzeko garrantzitsua izan arren, inkestan ez da galdetzen nork duen nabigatzailea euskaraz konfiguratuta .

Jardunaldietan beste gai asko plazaratu dira, jakina. Gorka Juliok del.icio.us, technorati eta flickrren oinarritutako www.bloginfluence.net/eh20jarraitu/ tresna ipini du martxan aipatutako Euskal Herria 2.0 jardunaldiak jarraitzeko.

Mezuak markatzeko gomendatzen den etiketa "eh20" da. Hauetaz gain jardunaldi hauetan parte hartuko duten beste zenbait pertsona/erakundeen rss jarioak ere bistaratuko dira tresnaren bitartez.

Erantzunak

Sustatu
2006-09-22 : 10:44

Aurreko albisteari gehitzeko datua: Sustatuko erabiltzaileen %30ak bakarrik du konfiguratuta nabigatzailea euskaldun gisa.


Kontutan izan bi minutu behar direla hau konfiguratzeko, eta webgune handiek estatistikak ateratzen dituztenean gure pixua hor agertzen dela. Oso interesgarria litzateke beraz, denok lan txiki hori hartzea.


Laguntza gehiago hemen: Nabigatzailea euskaratu


Zaittuarra
2006-09-25 : 14:25

>> Euskararen erabilerari dagokionez, EUSTAT-ek kaleratu duen prentsa oharraren arabera, "2005eko laugarren hiruhilekoan Interneten euskaraz internauten %20ak nabigatzen zuen; 2006ko lehen hiruhilekoan portzentaje hori %22raino igo da." Interneten mugitzeko 166.100 internautek erabiltzen dute euskara.



Gehiago ere izanen gara. Datuak EAEri dagozkio eta. Nafarroako, Lapurdiko eta Zuberoako internauta euskaldunok zenbat erabiltzen dugun daturik badagoa? Bertzenaz extrapolazioa egin liteke, eta bertze 60.000 gehiago edo izan gaitezkela pentsatu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago