Teknologia albisteak
16

Maniobra militarrak

Erabiltzailearen aurpegia
imurua - berria
2006-09-26 : 17:09

Azpeitia eta Zumaia artean eta Berriatua eta Ondarroa artean Espainiako Armadako ehunka soldadu maniobra militarretan dabiltzala jakin dugu Berria-n. Leku gehiagotan ere badabiltzan susmoa dugu. Inork herrian soldaduak ikusi baditu, estimatuko diogu horren berri ematen badigu.

Urola-Kostako Hitza dagoeneko ari da informazioa ematen.

Erantzunak

ander
2006-09-26 : 17:58

Otxandiotik Gasteiza nentorrela militar kotxe eta kamioi pilo bat gurutzatu ditut pantano baztarretik diarduen errepidean. Maniobrarik ahal da berriz ere?

Joxe Rojas
2006-09-26 : 18:03

Abadiño inguruan ere badabiltza... ...edo ibili dira goiz partean behintzat. Duela ordu laurden bat helikoptero pare bat ere ikusi dugu bueltaka.

Hur Gorostiaga
2006-09-26 : 18:16

Ez du zerikusirik horko ariketekin, baina azken hilabete honetan Baionan etengabeak dira militar frantsesen harat hunatak. Hori baino gehiago, egun guzian tiroka dabiltza beren La Citadelle izeneko kasernan. Kaserna Aturri ondoan dago eta tiro hotsak Baiona hirierdi guzian entzun daitezke. Kasu egiten ez duenak, lantegi bateko hotsak izan daitezkeela pentsa dezake, baina ez, 40 000 biztanleko hiri bateko bihotzean dagoen kasernan, gero Afganistanen edo Boli Kostan egiten dituzten operazioneetarako praktikak egiten dituzte.

Espezialista izan gabe, tiroak banakakoak eta metraileta moldekoak ere badira. Nardagarria egiazki, egun guzian tiro hotsak entzun beharra, bat lanean ari denean. Joan den astean gaueko hamarrak pasa aritu ziren tiro eta tiro... Kanboko oihanaldean ere ikusi ohi dira paraxutistak noizbehinka ere. Iaz, entseatu ginen Euskal Herriko Kazeta- Journalraen erredakzioan informazio gehiago lortzen baina, ez ziguten gauza handirik erran nahi izan...

goierri
2006-09-26 : 18:21

Itsasondoko Udalera abixue iritsi da: aste hontan edo hurrengon maniobra militarrak eingo dittuzte herrin. Ze egunetan? Auskalo! Ez dute definitu...

Jozulin
2006-09-26 : 23:54

Galdakaotik bi Patrol eta bi kamioi N-634-tik Bilborako norabidean, Basaurirantz agian.

ALDE HEMENDIK!
2006-09-27 : 02:25

Atzo Asuan (sondika alboan) eta Unben (erandio eta urduliz artean) ibili omen ziren.

yangyan
2006-09-27 : 10:32

Aritzulegin ere, Oiartzun inguruan, maniobra nilitarrak izan ziren larunbatean. Kasu honetan, uniforme ezberdina zuten soldaduek eta talde oso txikia zen, hiru soldadu bakarrik. Giro militarra nagusi Euskal Herrian.

Xabi
2006-09-27 : 10:32

Aiaraldean eta Laudion ere badabiltza gure rambo maiteak.

Aritxulegin
2006-09-27 : 10:57

Bai, egia da, baina Aritxulegi inguruan hirukoak baino talde handiagoak ere ibili ziren. Aspaldian dabiltza hemen gainera, eta hamaika aldiz hemen nahi ez ditugula esan arren, hortxe jarraitzen dute, izua eta egurra barreiatzen berern uniforme berdeekin.



Alde hemendik!

gotzon
2006-09-27 : 12:17



Egia da, azken batean, hiru edo hirurehun edo hiru mila, gauza bera da, hirurek dute-eta hiru zenbakia. Horra nire irakurketa politiko zehatza.Politikaria ematen dut, ezta?





> Azpeitia eta Zumaia artean eta Berriatua eta Ondarroa artean Espainiako Armadako ehunka soldadu maniobra militarretan dabiltzala jakin dugu Berria-n. Leku gehiagotan ere badabiltzan susmoa dugu. Inork herrian soldaduak ikusi baditu, estimatuko diogu horren berri ematen badigu.

> Aritzulegin ere, Oiartzun inguruan, maniobra nilitarrak izan ziren larunbatean. Kasu honetan, uniforme ezberdina zuten soldaduek eta talde oso txikia zen, hiru soldadu bakarrik. Giro militarra nagusi Euskal Herrian.

Iban Arantzabal
2006-09-27 : 13:11

Maniobra dontsuok jarraitzen dute. Orain Kanpanzarren daude militarrok. Oraintxe joan da Goienako kazetari bat ia zer dagoen jasotzera: irratiko konexioa egingo du lehenengo Arrasate Irratirako, telebistarako albistegirako ia irudiak grabatzerik dugun, argazki bat aterako dugu Goienkariarako eta goiena.net-en ere sartuko dugu argazkia eukitzeaz bat.


Aitor Gaston
2006-09-27 : 14:23

Maniobra militarrak Aritxulegin? Haizea buruan ugari!



40 urteko erresistentzia borrokan hil diren 218 eusko gudarien omenez izan ziren 7 tiro airera Aritxulegin.



Erresistentzia armatua inperioaren armadarekin alderatzea sinplekeria izateaz gain, arduragabeki euskal herritarrak iraintzea da.



Gora EH askatuta!!

Patxitrapero
2006-09-27 : 16:25

Zumarraga-Urretxutik ere pasa dira. Hemen irudiak.

Amaiur
2006-09-27 : 17:00

Gaur 11:30 inguruan durangoko San Fausto auzotik 5-6 kamioi pasatu dira.



Espainiar ejerzitoa Euskal Herritik at!

Alonso
2006-09-27 : 18:19

Bihar doako erakustaldia eginen da Vizcayako Ereaga hondartzan. Eguardiko 13:30etan izango da. Denok gonbidatuta zaudete erakustaldira .


Gari
2006-09-28 : 10:28

Gaur goizeko 8ak aldera Eibarko Saratsuegi auzotik Azitainera jeitsi eta Maltzaga aldera doa hogeitamarreko koadrila bat. Hor azalduko dira Soraluze edo Elgoibar aldean.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago