Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Hitzen negargura...ta Euskal Herria

txori txiki ¦ 2006-09-29 ¦ 09:21 ¦ Hedabideak

Adiskideok, axola ez badizue hemen nator egur piskat banatzera. Jakin dudanez gure zorioneko "esparru komunikatibo"a euskarazko telebista lokalen bidez sortuko dutenen artean, Diario de Noticias-DEIA batzen dituen enpresa dago.

Publizitatea

Abertzalea ote? Noski, galdetzea ere... Izena "Corporacion de Medios del Norte" edo halako zeozer jarri diote. "Del Norte" hori seguru dakit. Iparraldean orduan egoitza... Baionan akaso?

Ke ba! "del norte de España" esan nahi du. Bost puxtarri. Hori duk hori transbertsala ta Espainiarekiko adeitsua izatea, Euskaltelen "llamadas nacionales" bezala, ño!

Enfin, aurreragoko kontuak dira hoiek ordea. DEIAren fazikulu politika ikusi bestela: Behin Euskadiko erliebeko mapa saldu zuten atalka, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailaren patrozinioaz... Baina oh! Euskadi hura hiru probintziz osatua zegoen.

Gero berriz, gastronomia iritsi zen, "por comunidades autónomas" eta noski, alde batetik Euskadi, eta bestetik Nafarroa... hori Idiazabal gaztaren denominazioan Nafar artzainak eta Gobernua ere sartuta dauzkagularik... atera kontuak.

Enfin, horixe ba... Hauekin independentzirarte...seguru dugu.

Goraintziak.

"Txori Txiki"
Araba, Nafarroa eta Gipuzkoa anaitzen dituen Altzaniako basotik.

Erantzunak

  • Re: Hitzen negargura...ta Euskal Herria

    joseba ¦ 2006-09-29 ¦ 12:41

    Tira, hein batean arrazoi duzu, baina Euskaltelek "llamadas estatales" jarriko balu ere, egia esan, negargura berdintsua sentituko nuke neuk...

    Erantzun honi
  • Re: Hitzen negargura...ta Euskal Herria

    Galder Dudea ¦ 2006-09-29 ¦ 12:43

    Eta? Abertzalea ez omen da izango. Abertzale ez direnak euskarara biltzeko balio badu, non dago arazoa? Euskara guztion ondare balitz, askoz hobeto egongo litzateke. Zoritxarrez, momentuan abertzale garen batzuentzat baino ez da komunikazio-tresna.

    Erantzun honi
    • Re: Hitzen negargura...ta Euskal Herria

      txori txiki ¦ 2006-09-29 ¦ 14:22

      Ez naiz komunikazio taldeaz ari, barkatu.

      Bere burua "abertzale"tzat omen daukan komunikabideaz baizik... eta batez ere hedabide talde horren jarduna zuzentzen duten politikariez ari naiz.

      Hau da, beste era batean esanda: Imazek, Urkulluk, Ariztondok, Ortuzarrek... ondo al deritzote enpresa horrela izendatzeari, Euskal Herriaren osotasuna txiki-txiki egiten duten fazikulo hoiek saltzeari?

      Nago baiezkoa dela erantzuna, eta orduan nire galdera zera da: Abertzaleak dira hauek?

      Erantzun honi
    • Re: Hitzen negargura...ta Euskal Herria

      txori txiki ¦ 2006-09-29 ¦ 14:27

      Esan nahi dut nire zalantza hauek ez direla "Hamaika"ren ingurukoak, ezta euskarari buruzkoak ere. Kritika egiten diot politika eta komunikazioa egiteko modu bati, premisa batzutatik abiatuta (Euskaldunon aberria Euskadi da) oso bestelako produktua saltzen dutelako. Eta ez dut uste jokabide horrekin euskarari ere beste munduko bultzada eman nahiko diotenik.

      Erantzun honi
  • Re: Hitzen negargura...ta Euskal Herria

    konfiterua ¦ 2006-09-29 ¦ 17:44

    > Adiskideok, axola ez badizue hemen nator egur piskat banatzera. Jakin dudanez gure zorioneko "esparru komunikatibo"a euskarazko telebista lokalen bidez sortuko dutenen artean, Diario de Noticias-DEIA batzen dituen enpresa dago.
    > Abertzalea ote? Noski, galdetzea ere... Izena "Corporacion de Medios del Norte" edo halako zeozer jarri diote. "Del Norte" hori seguru dakit. Iparraldean orduan egoitza... Baionan akaso?
    >
    > Ke ba! "del norte de España" esan nahi du. Bost puxtarri. Hori duk hori transbertsala ta Espainiarekiko adeitsua izatea, Euskaltelen "llamadas nacionales" bezala, ño!
    >
    > Enfin, aurreragoko kontuak dira hoiek ordea. DEIAren fazikulu politika ikusi bestela: Behin Euskadiko erliebeko mapa saldu zuten atalka, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailaren patrozinioaz... Baina oh! Euskadi hura hiru probintziz osatua zegoen.
    >
    > Gero berriz, gastronomia iritsi zen, "por comunidades autónomas" eta noski, alde batetik Euskadi, eta bestetik Nafarroa... hori Idiazabal gaztaren denominazioan Nafar artzainak eta Gobernua ere sartuta dauzkagularik... atera kontuak.
    >
    > Enfin, horixe ba... Hauekin independentzirarte...seguru dugu.
    >
    > Goraintziak.
    >
    > "Txori Txiki"
    > Araba, Nafarroa eta Gipuzkoa anaitzen dituen Altzaniako basotik.


    Saltzen saltzen
    TXORI TXIKI baten
    karameluak,
    está muy bien
    esaten du konfiteruak.
    Cuando vamos a Otxandiano
    Andramari egunean
    Mecaguen la mar,
    comeremos chocolate
    sombreruen gainean....

    Erantzun honi
    • Re: Hitzen negargura...ta Euskal Herria

      Imanol ¦ 2006-09-29 ¦ 18:15

      Ez dut ulertzen zergatik ez dioten euskarari bultzadarik eman nahiko. Aberriaren ideia jakin eta zehatz bat konpartitu behar al da euskara bultzatzeko? Ezezkoan nago.

      Erantzun honi
      • Re: Hitzen negargura...ta Euskal Herria

        Anton Bilbao ¦ 2006-09-29 ¦ 22:50

        > Bai. Hala da. Hamaika kontraesan ageri dituzte hamaika taldea osatu duten kideek; nik ezagutzen ditudanek bai, behintzat.
        Deiakoen kontu hori ez nuen ezagutzen, aldiz. Kutre samarra, gure herri asimilatuan ikustera ohituta gauden beste mixeria asko bezala. Adibidez, eta izenik jarri gabe, ez da eta beharrezkoa:
        Euskal herri euskaldun elebakara esijitzen duten erdaldun peto-petoak, edo elebidun pasiboak (mitinetan eta ekimen politiko jakinetan, orduan bai, aktibo).
        Adierazpen askatasuna ozen baino ozenago esijitzen duten komunikabide sektario eta zentsurazaleetako kideak.
        Euskara lanbide duten erdaldun arruntak.
        Eta abar, eta abar...
        Mixeria horien guztien gainetik, ongi etorri HAMAIKA, eta bejondeiela Deia-Noticias-ekoei ere. Beren gabezia eta guzti. Halakoxeak gaittuk, gaittun, oraindik ere.

        Erantzun honi
        • Re: Hitzen negargura...ta Euskal Herria

          TXORI TXIKI ¦ 2006-09-30 ¦ 09:11

          Beno, mementuz argi dago hau ez dela abertzaletasunaz eztabaidatzeko oso leku egokia... "Euskara ondo doa"n bitartean Euskal Herria hiru probintzitan uztea komeniko da, Euskadi ta Nafarroaz hitzegitea, gu "del Norte" garela berretsi eta bazterrak gehiegi nahastu ez bazpare, ze total... egunotan blog batean leitu dudan bezala, mundua otzanena izango da... "txikitandik euren etxeetan politikaz mintzatzea debekatuta izan duen gehiengo isilarena", orain alderdi nagusiaren jabe egin direnena. Ba ote? Ni behintzat ez naute berehalaxe otzanduko.

          Erantzun honi
          • Re: Hitzen negargura...ta Euskal Herria

            Imanol ¦ 2006-09-30 ¦ 11:48

            Daudenean daudelako, eta ez daudenean ez daudelako. Proiektu hau benetan pozteko moduko zerbait dela iruditzen zait. Ez dut ulertzen batzuen ezinegona.

            Erantzun honi
            • Re: Hitzen negargura...ta Euskal Herria

              txori txiki ¦ 2006-09-30 ¦ 17:36

              Ezinegona ez du proiektu honek sortzen... Bejondeiola "Hamaika"ri. Beste antoxin batera doaz ur zikinak, ez dakit ohartu zaren baina uste dut argi dagoela.

              Goiko lerroak irakurtzea nahikoa izango da dagoeneko horretaz ohartzeko.

              Sentitzen dut... ez nuen tartean "Hamaika" sartu behar.

              Erantzun honi
              • Re: Hitzen negargura...ta Euskal Herria

                Imanol ¦ 2006-09-30 ¦ 22:52

                Noticiasek eta Deiak proiektu honetan ez luketela egon behar esan nahi al duzu?

                Erantzun honi
                • Re: Hitzen negargura...ta Euskal Herria

                  txori txiki ¦ 2006-10-02 ¦ 09:54


                  > Noticiasek eta Deiak proiektu honetan ez luketela egon behar esan nahi al duzu?


                  Ke ba, bejondeiela. Nire kezkak politikoak ziren.

                  Eta eztabaida puri-purian dago: Nahi al dugu naziogintza bultzatu, ala negoziogintza hobeto...?

                  Zer esan nahi du Josu Jonek EAJ.ko Batzar Nagusian independentismoa dela eta "guk kudeaketa saldu behar dugu" dioenean? Horixe ba.

                  Bestalde, ez dut uste euskara politikaren gainetik jarri behar dugunik, indarrak uztartu baizik, politika ere beharrezkoa baita euskarak aurrera egingo badu ergo.. : "Euskara politika". "Politikeria" mizkinaren gainetik euskara? Ados.

                  Erantzun honi
                  • Re: Hitzen negargura...ta Euskal Herria

                     ¦ 2006-10-03 ¦ 23:41

                    Barkatu, baina ez zait orduan zure mezuaren arrazoia garbi geratu

                    Erantzun honi
                    • Re: Hitzen negargura...ta Euskal Herria

                      txori txiki ¦ 2006-10-04 ¦ 12:29

                      Apaltasun osoz, ez dut berriro idatziko, ze bestela Guinness Liburuan sartuko gara "bisigu-berba" luzeenen arloan.

                      Bi hitzetan: "Hamaika" aitzakia zen abertzaletasunaren "adulterazio"az salaketa eta gogoeta politikoa plazaratzeko.

                      Erantzun honi
  • Euskara gabe aberririk EZ

    Euskaltzale ¦ 2006-10-02 ¦ 08:45

    Abertzaletasuna aberria, maitatzean datza batez ere.

    Aberria euskal Herria da. Euskaldunon herria. Euskara gabe euskaldunik ez. eta euskaldunik gabe Euskal Herririk ez.

    Euskara galduz gero gure kultura eta izaeraren oinarria galduko da eta euskararik gabeko independentzia baten (gutxigorabehera Irlandaren eredua galeikoaz) poltronak banatzeko gobernu bat izango dugu.

    bost axola niri poltronak gure aberriko Iruñako hiriburuan, Madrilen edo Parisen egon, horrek ez badu gure kultura eta hizkuntzaren etorkizuna bermatzen.

    Bai badakit independentziaz aukera gehiago daudela hori bermatzeko, (ikus Israel) baina loak hartuz gero euskara independentziaz ere gal daiteke (ikus Irlandan galeikoaren egoera tamalgarria)

    Utz dezagun euskara borroka politikotik at eta jar dezagun dagokion tokian, politikaren GAINETIK.

    Hamaikari dagokionez 'kuriosoa' egiten zait martxan dauden tokiko euskal telebistak bertan ez izatea. Kasu honetan ere utz ditzagun "enpresa politikak" alde batera eta nola edo hala har ditzala bere besotan proiektu honek euskararen alde sortutako tokiko euskal telebistak.

    Erantzun honi
    • Re: Euskara gabe aberririk EZ

      Lokutus Borgekoa ¦ 2006-10-02 ¦ 23:44


      > Hamaikari dagokionez 'kuriosoa' egiten zait martxan dauden tokiko euskal telebistak bertan ez izatea. Kasu honetan ere utz ditzagun "enpresa politikak" alde batera eta nola edo hala har ditzala bere besotan proiektu honek euskararen alde sortutako tokiko euskal telebistak.
      >
      >
      Sinetsidazu: martxan dauden tokiko euskal telebistei are 'kuriosoagoa' egin zaie bertan ez izatea.

      Erantzun honi
      • Re: Euskara gabe aberririk EZ

        Imanol ¦ 2006-10-03 ¦ 00:57

        Bertan izateko gonbidapenik ez al dute jaso?

        Erantzun honi
        • Re: Euskara gabe aberririk EZ

          Txori Txiki ¦ 2006-10-05 ¦ 13:39

          Gonbitea behinipein hartu dute publikoki, proiektua gauzatuta zegoelarik ordea:(BERRIA 2006/09/20)...

          ******************************
          SUSTATZAILEEN DEIAK. Lehenengo deia euskalgintzan diharduten elkarte, enpresa eta herritarrei egin zien Larrartek: «Oraingo honetan ere, ez duzue hutsik egingo». Bigarrena ikus-entzunezko arloan lanean ari diren ekoiztetxe, kamera aurreko zein atzeko langileei eta, bereziki, aitzindari lana egin duten Arrasate, Zarautz, Bortziri, Goierri eta beste hainbat lekutako toki telebistei: «Sektorea indartzeko ondo etorriko da egitasmo hau».
          ***************************

          Aldez aurretik "aintzindarion" eta "Hamaika"koen artean zer nolako harremana egon den jakitea oso esanguratsua litzateke.

          Erantzun honi
  • Re: Hitzen negargura...ta Euskal Herria

    Eneko ¦ 2006-10-06 ¦ 02:10

    Deia eta enparauen enpresari dagokionez, bitxia da hemen ageri den ikuspegi ia erregionalista, eta horren aurkakoa ematen duen beste batena: Iñaki Anasagastik egunero bizpahiru aldiz hornitzen duen blogaren arabera, Deia ia ia ezker abertzaleko "submarino" bihurtu da, jatorriko jeltzaletasunetik erabat urrunduta.
    Eta horren harira txoritxo batek esan dit EAJren inguruan sortu eta gero Localiak (PRISAk) irentsitako Canal Bizkaiako akzio batzuk ikastolen elkartearenak direla... programazioa ikusita, ez dirudi euskarari ekarpen handirik egin dionik Canal Bizkaiak.

    Erantzun honi
Erantzun artikulu nagusiari