Teknologia albisteak

Gaztea izan eta euskara ahoan

Erabiltzailearen aurpegia
AINHOA LATATU - UEU
2006-10-05 : 11:10

Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzu batzuek UEUren laguntzaz, hizkuntza-plangintzan dihardutenen elkargune izango den Gazteak eta euskara gaia jorratzeko jardunaldiak antolatu dituzte.

Jardunaldi hauek ageriko egoera batetik sortu dira: gazteen artean, alde itzel eta kezkagarria dago ezagutzaren eta erabileraren artean. Asko dira euskara arauzko irakaskuntzan ondo ikasi arren kalean erabiltzeari uzten dioten gazteak. Zergatik? Zer egin dezakegu galera hori eragozteko? Lehenengo eta behin, paratu dugun helmugara iristeko, gazteak nolakoak diren aztertuko dugu, hau da, gazteek dituzten ezaugarrietatik abiatuko gara; jarraian, gazteen harreman-sareak aztertuko ditugu eta hortik komunikazio-mundura batuko gara: nola komunikatzen dira gazteak? Argot, ikur, kode, hizkuntzak…

Horrela, apurka-apurka, hizkuntza-alderdiak aletuko ditugu, baita hainbat kontu argitu ere: zerk motibatzen duen gaztea, zerk erakartzen, zeintzuk diren hizkuntza aukeratzeko arrazoiak, zergatik hizkera bereziaren beharra, zergatik erabiltzen duten gazteek gaztelania klasetik kanpo edo lagun artean...

Hasieran esan bezala, ez dugu jardunaldiok erakustaldi teorikoa izaterik nahi, baizik eta euren bidez lanerako tresneria lortzeko bidea jorratzea. Hori dela eta, balio praktikoa bilatu dugu, eta horretara batu dira gure ahalegin guztiak.

Lekua: Kultur Leioako Auditorium-ean

Noiz: azaroaren 8 eta 9an

Nori zuzendua: Orohar interesa duen edonorri, eta bereziki:

  • Euskara teknikariei
  • Gazte teknikariei
  • Irakasleei
  • Hezkuntzako bestelako profesionalei
  • Euskalgintzan ari diren sektoreetako kideei
  • Gazteekin lan egiten duten guztiei

MATRIKULA:

  • Irailaren 25etik urriaren 25era
  • Matrikula prezioa: 90 € (Ikasle, langabetu eta UEUkideak:76,5 €)

Egitarauaren nondik norakoak ikusteko eta informazio gehiago jasotzeko 943 82 14 26 telefonoan edo hemen

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago