Teknologia albisteak
1

Jamedo.com euskaratzen!

Erabiltzailearen aurpegia
txupete
2006-10-24 : 12:10

Jamendo.com, musikaren banaketa eta promozio askerako lanean diharduen webgunea euskaratze prozesuan dago. Lan taldea sortu da jada eta espero dugu gutxi barru webgunea euskaraz izatea.

Itzulpen sistema google edo gmail-en erabiltzen den antzekoa da. Web-interfaze batek testuen itzulpena ahalbidetzen du eta gainera garapen kolektiboa onartzen du, era erraz batetan. Parte hartu nahi baduzue jamendo.com webgunean izena ematea baino ez duzue, eta gero txupete[abildua]mundurat[puntu]net epostara email bat bidali.

Erantzunak

3ARRANO
2006-10-24 : 23:31

Oso berri ona da hau! Ni ere ibili nintzen euskaratzeko begira, baina azkenean ez nuen ezer egin, eta orain ez dut astirik... Ea dena ondo joaten den eta eskerrik asko!!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago