Teknologia albisteak
2

"Saroiak eta kortak" liburua argitaratua sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Luis Mari Zaldua Etxabe - Norbanako egitasmoa
2006-11-15 : 08:11

"Saroiak eta kortak" izeneko liburua argitaratu dut. Mendialdeko antzinako gizartearen oinordeak azpititulua duen lana Saroiaketakortak.com URLan eskura daiteke. Ms Word eta PDF formatuetan jaits daiteke Internetetik eta bakoitiak eta bikoitiak orri berean bateratuz inprimatzeko dago moldatua. Nornahik kopia, alda edota erabil dezake.

Argitalpenak berrehun eta hemezortzi orri ditu, Antxon Agirre Sorondoren hitzaurrea barne.

Saroiei buruz idazten dudan bigarren liburu honetan, historiaurreko eraikin biribil handiak, saroien eta megalitoen arteko lotura, saroiekin zerikusia duten lehen aipamen idatziak, garai bateko behi-azienda handiak, Iruñerriko sarioak eta Zuberoako olak aztertzen ditut, besteak beste. Horretarako, henge-ak, megalitoak, pardina-k, kubilareak, unamaizterrak, buruzagiak, eli-jaunak, idikorteak, gizabeteak, hamalau-oinak, gorabilak, ola-nagusiak, hausterretzak, artamugarriak eta kortarriak hartzen ditut kontuan.

Euskal Herriko alderdi batean ehunka saroi zeuden garai batean. Eremu zabal horretan saroiak eta kortak lurralde-antolaketaren oinarria izan ziren gizaldi askotan, baina gaur egun haien idatzizko aztarnak baizik ez dira ezagutzen eskuarki.

Erantzunak

3ARRANO
2006-11-15 : 16:20

Oso gai interesgarria. Nik ez nekien ezer saroiei buruz Alfontso Mtz. Lizarduikoaren artikulu bat irakurri arte, eta benetan piztu zuen nire interesa.



Gainera libreki banatua. Eskerrik asko!!

Luis Mari Zaldua
2006-11-16 : 09:54

Eskerrik asko, zuri.

Egia da, bai, saroiena nahiko gai ezezaguna dela. Ea guztion artean, ikertzea ez ezen, ondare hori babestea lortzen dugun.



Izan ongi,



LM Zaldua

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago