Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

Sustatu ¦ 2006-12-04 ¦ 12:22 ¦ Sustatu

Sustaturen 5. urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldien artean sariketa ere antolatu dugu. Gaur hasi eta abenduaren 11 aurretik euskarazko blogosferan argitaratzen den blog mezu edo antzeko eduki interesgarriena sarituko du Sustatuk.

Publizitatea

Sustaturen urteurren sariketa

Sustaturen urteurren sariketa

Orain egun batzuk argitaratu genuen moduan, Sustatuk 5 urte bete ditu hil honetan. Urteurrena ospatzeko zenbait ekitaldi antolatuko ditugu, eta euren artean, sariketa hau.

Gaur hasi eta abenduaren 11 bitartean, euskarazko blogosferan argitaratzen den blog-mezu edo antzeko eduki interesgarriena sarituko du Sustatuk.

Artikulu interesgarri bat, argazki edo bideo bat (blogariak berak egina, noski), okurrentzia bat edo erantzunetan eztabaida piztu duen ustekabeko artikulua, albiste original bat... Halako post onena sarituko dugu.

Arauak

Sariketan parte hartzeko, ondorengo arauak jarraituko ditugu:

  • Blog euskaldun batean egon beharko da artikulua, eta euskaraz.
  • Argazki-blog hutsen eta bideo-blogen kasuan, euskarazko blog komunitate batean (esate baterako, Goienakoa, Mahatserriko blogak, Baleike ,...) edo blogak sortzeko plataforma euskaldun batean (Blogari.net, Blogak.com, Mundua.com ...) egon beharko da.
  • CodeSyntax eta Goiena enpresetako langileak ezingo dira aurkeztu.
  • Blog mezua sariketara aurkeztea edonork egin dezake, norberak berea edo edonork beste batena. Horretarako Sustatuko erantzun-hari honetan utzi beharko du abisua: nor den egilea eta zein mezu proposatu den sariketara. Erantzuna emateko orduan, adi, e-posta bidezko konfirmazioa eskatuko zaizu.
  • Blogari bakoitzak hiru mezu aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
  • Epaimahaia CodeSyntax eta Goienako partaideen artean osatuko da, eta abenduaren 12an erabakiko du zein den sariduna. Epaia aldaezina izango da.
  • Lehen saria, bakarra: iPod bat (80 Gb)
  • Aurkeztutako gainerako guztien artean, bi iPod nano (2 Gb) zozketatuko dira.

Sari-banaketa abenduaren 13an Arrasaten

Sari-banaketa abenduaren 13an egingo da, Arrasateko kultura etxe berrian. Ekitaldi horretan ospatuko dugu Sustaturen 5. urteurrena, lagun artean eta ekitaldi berezi batekin. Datozen egunotan jakinaraziko dugu ekitaldi horren inguruko informazio zehatzagoa.

Sariketa honetan parte hartzen dutenen artean (irabazlea salbu), bi iPod nano zozketatuko dira. Urteurren-ekitaldian egingo da zozketa eta bertaratutako blogarien artean egingo da zozketa (sariketara aurkeztu direnen artean).

Oharra: lehiaketan parte hartzeak berak esan nahi du arauok onartzen direla: batetik, oinarri hauek oso-osorik; bestetik, lehiaketaren antolakuntzak oinarriak ulertzeko eduki dezakeen era.

Erantzunak

  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    indezent ¦ 2006-11-22 ¦ 18:20

    Lehiaketa honen oihartzuna iritsi da nire belarrietara eta saiatzea erabaki dut. Izan dadila iPod-arengatik. Hemen doaz nire hiru proposamenen estekak:

    http://www.blogak.com/theindezents/erligioarekin-jarraituz-petxuga-jainkoa

    http://www.blogak.com/theindezents/amodiozko-bat

    http://www.blogak.com/theindezents/aspertzearen-ondorioak

    Erantzun honi
    • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

      Teketen ¦ 2006-12-11 ¦ 14:35

      Beste bi azken orduko proposamen: #pentsamentuak 2. lana http://www.blogari.net/nagamezaga/2006/12/11/pentsamentuak_2_lana #emozioa 3. lana eta prozesua http://www.blogari.net/nagamezaga/2006/12/11/emozioa_3_lana_eta_prozesua

      Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    Jo eta Zu ¦ 2006-11-22 ¦ 19:07

    Arrazoi askorengatik txapela Patxitraperok merezi duela uste dut:

    - Euskal blogosferako blogik blogena(k) d(ir)elako berea(k).
    - Agur esan zuenean askok sinestu ez geniolako.
    - Euskarazko lehen telebloga, zuzenean emititu zuena, asmatu zuelako eta Trapero Telebista oparitzen digulako.


    Hauek dira nire proposamenak:

    1.- Agur esan zigunekoa:
    http://patxitrapero.blogspot.com/2006/03/ondo-ondo-pasa-nuen.html

    2.- Zuzenean emititu zuenekoa:
    http://patxitrapero.blogspot.com/2006/01/klikatu-arratsaldean.html

    3.- Trapero Telebistako mezu eder bat:
    http://traperotb.blogspot.com/2006/09/neria-neria.html


    Erantzun honi
    • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

      Patxitrapero ¦ 2006-11-22 ¦ 19:43

      Lagun honi, eskerrikasko bihotzez, ea gaur ohean kabitzen naizen, baina lehiaketak bere neurriak ditu: plataforma euskaldun batean egina behar du izan, eta gaurtik hasita 11ra bitartekoa izan beharko du. Aurrekoek ez dute balio (hala ulertzen det nik behintzat)

      Sustatu zoriontzeke nengoen orain arte, erantzun honen bidez aprobetxatzen det. Zorionak Sustatu, bost urte hauengatik.

      Erantzun honi
      • Plataforma euskaldunean ez da beharrezkoa

        Gari ¦ 2006-11-22 ¦ 22:54

        Patxi, irakurri ondo. Ez da beharrezkoa plataforma euskaldunean egitea. Hori da bakarrik argazkibloga baduzu. Blog normalentzat, nahikoa da bloga euskaraz izatearekin. Hemendik 11ra idatzitako artikuluren bat bidali zenezake beraz!

        Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    Jo eta Zu ¦ 2006-11-22 ¦ 23:24

    Sentitzen dut, errua nirea izan da, nik ulertu baitut gaurtik 11ra bitartean aurkeztu ahal zirela proposamenak; mezuek gaurtik 11rakoak izan behar badute, erretiratzen ditut proposamenak. Hurrengo batean bidaliko ditut berriak. Berriro ere parkatu.

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    xabi ¦ 2006-11-28 ¦ 11:24

    Argazki-blog hau aurkeztu nahiko nuke lehiaketara:
    http://www.blogari.net/euskargazki

    Euskargazki. Euskara eta euskal kultura argazkietan.

    Argazki bakarra baino, egilea egiten ari den lana goraipatu nahiko nuke.

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    AXI OLANO ¦ 2006-11-28 ¦ 13:50

    Aupa Sustatu, eskutxo bete urte... zorionak.



    Hona gure blogetatik proposatzen ditugun mezuak:

    1)...............................................
    http://www.blogak.com/zkino/gure-blog-berria-wwwblogakcom-zabormila

    2).............................................
    http://www.blogak.com/zabormila/harrapakin-handiena-biggest-prey


    3)...............................................
    http://www.blogak.com/zkino/gure-beste-bloga-zabormila

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    i eme ¦ 2006-11-28 ¦ 15:35

    aupa!
    Lehenik zorionak zuen 5 urte hauegatik eta beste pilla bat egin ditzazuela. Eta bide batez, zuen sariketa honetan parte hartzeko aukera aprobetxatu behar dut ondorengo helbidearekin:

    http://ieme.wordpress.com/2006/11/27/drum-etorkizun-gabeko-oraina/

    Erantzun honi
  • Hitz beste

    Salba ¦ 2006-11-29 ¦ 12:23

    Anduren mezu honek ere sariketan egotea merezi du.
    http://www.berria.info/blogak/lertxundi/index.php?blog=14&title=panorama_1&more=1&c=1&tb=1&pb=1

    Beste askotan bezela, sareko artikulua paperekoa baino hobea :-)
    Horregaitk ere, sariketarako aporposa

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    Oier ¦ 2006-11-29 ¦ 21:40

    Lehiaketa hau ikusita, bertan gure blog-eko hiru mezu jarri nahiko nituzke. Ea baten batek, zortea duen.
    1Tipulak:
    http://zerdiok.mundua.com/2006/11/24/tipulak/

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    iturri ¦ 2006-12-02 ¦ 10:29

    Kaixo:

    Ahotsak-en eguna dela aprobetxatuz, hiru emakume proposatuko ditut:

    Leire, Urtebete blogeatzen.

    Katixa, Liburuak debekatu dituzte.

    Ana, Workaholiko baten arnas estua.

    Ea ipotxa tokatzen zaidan.

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    Olatzar ¦ 2006-12-02 ¦ 13:41

    Honatx beste hautagai bat:

    http://www.berria.info/blogak/admin/b2browse.php?blog=21

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    Olatzar ¦ 2006-12-02 ¦ 13:46

    Aurrekoa ezabatu, nahastu egin bainaiz. Ea honako hautagaitzak balio duen:

    http://www.berria.info/blogak/urtzi/

    Erantzun honi
    • Urtziren bloga

      Sustatu ¦ 2006-12-04 ¦ 13:44

      Urtziren bloga barik, Urtzik idatzitako mezu bat proposatu beharko zenuke. Animo!

      Erantzun honi
      • Sarean euskaraz aurrera

        Olatzar ¦ 2006-12-04 ¦ 14:48

        Azkeneko artikulua zen proposatu nahi nuena: 'Sarean euskaraz aurrera'

        Erantzun honi
      • Sarean euskaraz aurrera

        Olatzar ¦ 2006-12-04 ¦ 14:49

        Azkeneko artikulua zen proposatu nahi nuena: 'Sarean euskaraz aurrera': http://www.berria.info/blogak/urtzi/index.php?blog=21&title=sarean_aurrera&more=1&c=1&tb=1&pb=1#comments

        Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    Goierriko AHTGelditu! Elkarlana ¦ 2006-12-04 ¦ 13:17

    Guk ere gure aportazioa egin nahiko genioke Sustatuko jendeak egiten digun gonbiteari. Honako bi artikulu hauek proposatzen ditugu:

    http://www.blogak.com/goierrikoahtez/kakalarria-sartu-zait
    http://www.blogak.com/goierrikoahtez/itsasondoko-herri-kontsultaren-azken-berriak

    "autobombo" pixkat ein beharko diou gure burui!

    Izan ongi ta animo!!

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    Ritxi ¦ 2006-12-04 ¦ 13:37

    nik, Superbai-ren mezu hau proposatzen dut:

    http://www.goiena.net/blogak/superbai/birusa

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    Joxe ¦ 2006-12-04 ¦ 17:43

    Beno, ba behin diru eskean hasteko lotsa eta duintasuna galtduz gero, iPod eskean ere hasiko naiz ni. Hona nire proposamena: SOS Teknopata

    Erruki zaitezte!

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    Jozulin ¦ 2006-12-04 ¦ 23:55

    Hona neure proposamenak, sustatuzaleok:

    1.- Lehena.

    Hona hemen Patxitraperoren estiloa laburbiltzen duen mezu bat. Eta zelako ondo pasarazten digun:

    http://patxitrapero.blogspot.com/2006/11/eta-b-treneko-denborapasa.html

    2.- Bigarrena

    Blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa delako:

    http://donostialdetik.blogspot.com/2006/11/utopia-eta-queen-mab.html

    3.- Hirugarrena.

    Euskara batua barik euskera gargantua darabilelako:

    http://www.asapala.org/mahatsorriak/matz/2006/11/28/txakurren_kontue


    Azken kontu bat: “zaila dugu larrutan egitea” diozue, eta arrazoia! Oraindik, ordea, garaiz zaudete data hilaren 22ra aldatzeko, Orgasmo Sinkronizatuaren Egun Mundialerako, alegia. Tira, izan bedi sustatu-ren 10. urteurrenean ;-)

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    Amuitz ¦ 2006-12-05 ¦ 00:25

    Ea ba zer gertatzen den hiru testu hauekin:

    http://amuitz.blogsome.com/2006/11/24/bapatean/

    http://amuitz.blogsome.com/2006/11/28/ibaizabalgo-bazterrak-oroimenean/

    http://amuitz.blogsome.com/2006/12/05/ikusle-bakarra/

    Erantzun honi
    • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

      markos zapiain ¦ 2006-12-05 ¦ 10:39

      Eibartarren blog komunitateko "Batzutan Pelipe pizten da ene baitan" blogetik:


      http://www.eibar.org/blogak/zapiain/119

      http://www.eibar.org/blogak/zapiain/208

      http://www.eibar.org/blogak/zapiain/207

      Erantzun honi
      • Ez du balio historiako edozein mezuk, epe batekoek baizik

        Sustatu ¦ 2006-12-05 ¦ 11:01

        Ez dute balio, Markos. Azaroaren 21etik aurrerakoak behar dute izen mezuok, abenduaren 11n itxiko den epe batera bitartekoak.

        Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    zaharberri ¦ 2006-12-05 ¦ 19:10

    Lehenik zorionak!

    lehiaketa honen bitartez beneta blog interesgarriak ezagutu ditut, benetan! jendeak blog kurratuak dauzka benetan!

    Nik ere parte hartuko dut ba lehiaketan Gure bloga Zahar berri egitasmoaren bloga da eta egin genuen pintxo lehiaketaren kronika moduan luzatutako mezua proposatzen dut blogerako, lehiatzeko baino, Autobonbo moduan nik ere!

    http://www.goiena.net/blogak/zaharberri/pintxo-lehiaketa

    Segi horrela eta kaleak ez ezik, gure sare zatitxoa ere euskaldunduko dugu!

    Lander

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    mahatsorriak.org ¦ 2006-12-05 ¦ 20:40

    Geure komunitateko hiru mezu proposatuko ditugu, ea aparatoren bat datorren honantza:

    Erantzun honi
    • Mahatserriko blogista horiek

      Sustatu ¦ 2006-12-06 ¦ 10:14

      Oso ondo, Asapala/Mahatsorriak. Gorago zuen arteko batek bereak ere proposatu ditu. Baina, adi, saria jasotzeko edo zozketan parte hartzeko, abenduaren 13ko ekitaldian egon beharra dago. Bildu tropa, bete furgoneta, izena eman eta zatozte 13an Arrasateko jaira. Laster arte!

      Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    Josep ¦ 2006-12-06 ¦ 10:36

    Kaixo!
    Lehengo gauza, noski, zorionak ematea da 5 urteak betetzeagatik!
    Nik ere parte hartu nahi dut txapelketan Euskal Herrikoa izan ezean -katalana bainaiz-, euskaldun sentitzen naizelako. Horrexegatik, nire euskerazko blogan idazten dut maiz.
    Nere artikuluak hurrengoak dira:

    1. http://www.blogak.com/trikua/aberria

    2. http://www.blogak.com/trikua/euria-ari-du

    3. http://www.blogak.com/trikua/goikorik

    Josep

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    bewater ¦ 2006-12-07 ¦ 14:20

    Kaixo denoi,

    Aldez aurretik zorionak eta eskerrikasko.

    Hemen dituzue txapelketarako bi post. Romantizismo apur bat blogosferarako:

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    neuk ¦ 2006-12-07 ¦ 20:18

    Andu beti Andu:

    http://www.berria.info/blogak/lertxundi/index.php?blog=14&title=azpimarrak&more=1&c=1&tb=1&pb=1

    MEzua, idazkera eta posdata, dena gustatu zait.

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    borthuzai ¦ 2006-12-09 ¦ 07:07

    Zorionak Sustatu,
    Ez naiz ba ni ere gutxiago izango!
    Hona nire aukeraketa:
    . http://www.blogak.com/denetik/euskara-matriarkala
    - http://www.blogak.com/denetik/wikipedian-igeri-ito-beharreran-hizkuntzekin-jolasean
    - http://www.blogak.com/denetik/bizitzako-dikotomiak

    Ondo izan,

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    bewater ¦ 2006-12-09 ¦ 14:39

    Hemen doa nire azken proposamena, aurretik bi bidali nituen:

    http://www.blogak.com/bewater/oraina

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    hendaika ¦ 2006-12-09 ¦ 16:38

    lehiaketako baldintzak betetzen dituelakoan, honakoa proposatu nahi dut: http://alua.mundua.com/2006/12/08/balea-eta-xagua/
    Zorionak.

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    Magic ¦ 2006-12-09 ¦ 18:43

    Badakit hauek ez direla saria mereziko luketen mezuak, baina gaztetxoentzat sailkapen berezirik ez dagoenez, 12 urteko hiru blogari hauen azken mezuak igortzea otu zait.

    Animatzeko balio badu,gaitzerdi.

    Lehenengoak, Iņigo Jauregik, Bihurrikeriak izeneko bloga du eta iaztik jo ta fuego ari da bere umorea saretik zabalduz. Patxitrapero, azti bili!!

    Bigarrenak, Alexander Oiarbidek, tenisa du gogoko eta horri eskaini dio aurten sortu duen bloga. Blogaren izenak garbi uzten du: Tenis Asko

    Hirugarrenak, Beņat Ventureirak, kirolei buruz idazten digu Milakirolak izeneko blogean.

    Bukatzeko, hiru blogari gaztetxo hauen mezuak hautatu baditut ez da kasualitatea izan, ezta azken idatzi horien goreneko mailagatik ere, orain arte azaldu duten jarrera eta jakin-mina saritzeagatik baizik.

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    jolaus ¦ 2006-12-10 ¦ 22:42

    • Irakaskuntza munduan puri-purian dagoen gai bat ukitzen duelako...
    • Gure ikasleen heziketa teknologikoan gurasoen inplikazio falta salatzen duen euskal blogosferako lehen artikulua delako...
    • Salaketaz gain, arazoen aurre egiteko konponbideak proposatu eta partekatzen direlako (IKTeroen blogean ohi den bezala,)...
    • Hainbeste miresten dudan nire lankide batek idatzi duelako ;-)...

    Hona hemen nire proposamena:

    Internet ez debekatu; formazioa eta informazioa dira bidea

    Erantzun honi
    • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

      Josu Mendicute ¦ 2006-12-11 ¦ 00:15

      **Josu Leokanne** blogetik:

      Testu literarioa, Txeloaren melodiapean:
      http://www.blogak.com/josu/txeloaren-melodiapean

      Testu persuasiboa, Animatu litrada egitera:
      http://www.blogak.com/josu/animatu-litrada-egitera

      Argazkia, Zutik:
      http://www.blogak.com/josu/tente

      Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    sei ¦ 2006-12-11 ¦ 00:17

    Beno, ba, azkenean ni ere animatu naiz eta nire ikasle bi eta ikasle ohi batek euskaljakintzan azken egunetan idatzitako artikulu bana proposatuko ditut. Ikasleenak, batez ere, gogoetara bultzatzen dutelako (ez da hain erraza 17 urteko neska-mutilentzat horrelakoak idaztea) eta ikasle ohiarena, arrazoi askorengatik. Besteak beste, oso ondo idazteaz gain, ikastolatik kanpo gutaz akordatzeagatik, bere esperientzia denokin partekatzeko eta laguntzeko beti prest egoteagatik eta erabat barneratua duen blogari sena erakusteagatik! Ondo izan eta asteazkenera arte.

    Perspektiba berri bat

    Hipokresiaren gizartea

    Zoritxarraren zorionean

    Erantzun honi
  • Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    malen ¦ 2006-12-11 ¦ 01:24

    Lagun batek bultzatuta aurkezten naiz lehiaketara...zorte on guztioi!

    http://www.blogak.com/hankazgora/lagun-bat-dago-alboan-beti

    http://www.blogak.com/hankazgora/urak-dakarrena-urak-daroa

    http://www.blogak.com/hankazgora/123

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    jokin ¦ 2006-12-11 ¦ 08:43

    Nire proposamena:

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    Teketen ¦ 2006-12-11 ¦ 10:41

    Aupa lagunak,
    Blogari.net-en egunero ibili behar dudanez, sariketako data tartean interesgarriak iruditu zaizkidan mezuak aurkeztea pentsatu dut. Denak jarri beharrean (8 dira) bildu.net-eko "sustatusariketa" etiketa erabili dut eta bertan deskribapen txiki batekin jarri. Hemen dituzue:
    http://www.bildu.net/bookmarks/teketen/sustatusariketa

    Zorte on guztiei!

    Erantzun honi
    • Blogari.net-ekoak

      Sustatu ¦ 2006-12-11 ¦ 13:18

      Eskerrik asko. Gogoratu koadrila horri, zozketan parte hartzeko, ekitaldian izena eman behar dutela, eta Arrasatera etorri. Asteazkena, 18.30etan dugu zita hori.

      Ņabarduratxo bat: proposaturiko horien artean, Urtzi Urkizurena beste batek ere proposatu zuen, baina Berria.info-ko lotura eskainita...

      Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    tolon ¦ 2006-12-11 ¦ 12:11

    Hemen nire proposamenak:

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    patxitrapero ¦ 2006-12-11 ¦ 12:17

    Hauek nere proposamenak: - Hugo Chavez - internet ez debekatu. Formazioa eta informazioa dira bidea. - txakurren kontue Eta nere azalpenak, inork irakurri nahi balitu, nere blogeko mezu honetan: - Sustatu lehiaketarako nere proposamenak

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    EibarOrg-ko mezu batzuk ¦ 2006-12-11 ¦ 14:01

    Eibarko blog komunitatetik be mezu batzuk bialdu nahi neukez zuen sariketara.

    Eta Zorionak Sustatu!

    Erantzun honi
  • AMA izateko unibertsitatearen beharra

    edurne balzategi ¦ 2006-12-11 ¦ 14:06

    Batzutan iruditzen zait erratu egin nintzela karrera aukeratzean. Ama izaten ikasi behar nuela uste dut. Kontua da hori ez dela unibertsitatean ikasten. "Eskerrak", pentsatuko dute batzuk. Baina, zergatik ez? Irudika dezagun momentu batez zein ikasgai eta ibilbide izango luketen ama egokia izateko ikasketek.


    UNIBERTSITATEA BAINO LEHEN...

    Derrigorrezko Hezkuntza: etapa honetan zehar lerroen bidez emango litzateke ikasgaia. Maitasuna nola eman ikastea ezinbestekoa izango litzateke ikasgaia gainditzeko; oinarrizkoa, jakina, pentsatuko duzu zuk, baina kontua da uste baino gehiagok adin hau izan arterako bidean maitasuna hartu baino ez dutela egiten. Beraz, ematen ikasi beharko lukete askok eta askok. Dena den, erraz gaindi daitekeen zikloa izango litzatekeela iruditzen zait, izan ere, erditzean ia guztietan kanpora egiten duen zer berezko hori barru-barruan daramagu emakumeok. Batxilergoa: etapa honetan ikasgaitzat izango luke emakume batek zaintzarekin lotutako guztia: jaio berriari jaten nola eta zer eman, nola garbitu, nola jantzi... Bigarren maila honetara ere aise iristeko bidea gehienok, ezta?

    UNIBERTSITATERAKO BIDEAN...

    Diplomatura: Ama egokia izateko diplomatura lortzea, ordea, ez litzateke hain lan samurra izango. Ziurrenik, ez lukete denek lortuko. Bertako ikasgaiak umearen aisialdian zentratuko bailirateke, umea lo egiten eta jaten ez dagoen denboran, hain zuzen ere. Ikasleak hemen ikasiko luke haurrak ondoan behar duela ama lehenengo urteetan ez ezik, ondorengoetan ere; hemen ikasiko luke seme-alabaren eskolaz kanpoko ekintzak orekatzen, amaren antsietateari kasu egin barik, orekaz jokatzen; hemen ikasiko luke gizarteak jartzen dizkion traba guztiei aurre egiten, hala nola, jolas elektroniko, telebista, ordenagailu eta antzerakoekin pasatzen duten denbora kudeatzen laguntzen, beste alternatiba batzuk eskaintzen, futbol konpetitiboaren aurrean nola jokatu behar den aztertzen, kontsumokeriaren eraginez edozerekin emozionatzea hainbeste kostatzen zaion umearekin zein jarrera izan behar den argitzen... Lan zaila, ez pentsa. Lizentziatura: aurrekoa lortuz gero, jarraian 3 urtetako ikastaldia letorke. Ahalik eta hazkuntza on eta lasaiena nola bermatu irakatsiko litzateke. Urte hauetan seme-alabeak eta gurasoen arteko komunikazioaz arituko lirateke etengabe. Txiki-txikitatik gerta dadin eman beharreko urratsez. Guztiaren oinarria hauxe dela erakutsiko lukete jakitunek euren ikasgaietan. Nerabezaroan gai honekin hastea zein alferrikakoa den ere garbi izango dute amaitzea lortzen dutenek. Horretarako zigor girotik baino beste konfiantza eta elkar ulertzetik bide hobea egin daitekeela ulertuko dute. Doktoradutza: hemen errematea egingo litzateke. Pertsona bezala hazten nola lagundu azalduko litzateke ikastaro hauetan zehar, gizarte honetako benetako balioetan biziz. Beste dena gaindituta duenak bakarrik egin ahal izango luke azken hau. Eta, jakina, hor ez litzateke amaituko beti egongo bailitzateke beste ziklo, ikastaro... batzutarako aukera.


    Alegiazko unibertsitate honetan zein mailatara iritsi naiz ni? Iritsi ote naiz unibertsitateko mailetara akaso? Arrakastarako zein aukera dut bizi garen gizarte honetan? Ba al dago benetan seme-alaba sanoak –buruz sanoak, esan nahi dut eta sanoak harremanetan- hazteko aukerarik? Asmatzen ote gabiltza familiako buru biok, lanbideari uko ez egitearren, seme-alabekin hain momentu gutxi bizi izanez? Garaiz ote gabiltza ikasketak utzitako lekutik berreskuratzeko? Prest ote gaude doktoradutzaren helmugara iristeko?

    Erantzun honi
  • Ia bada... Neuk ere nahi dut iPotxa

    Jabi ¦ 2006-12-11 ¦ 14:46

    ...Baina ahal dela DRM softwarerik gabea, kantziņoak ordeņadora batetik bestera arazorik gabe eramateko eta derrigorrez iTunes Babylon horrek m4a formatora eraldatu gabe. Posible izango ote da?

    Horretarako azken egunotan idatzi ditudanak aurkezten ditut.

    Akaso beste baten bat idatziko dut gaur ere, gogotsu eta inspiratuta baldin banago, gaur niretzako oso egun garrantzitsua ei da eta... Bizitzari buruz idatzi ala bizitza bera ospatu, dilema existenziala ;-)

    Erantzun honi
    • Jabi Zabalaren ipotxa eta mezuak

      Sustatu ¦ 2006-12-11 ¦ 15:33

      Edozein mp3 fitxategi kargatzen ahal da iPod batean, Jabi. Ez bakarrik iTunes dendan erositako musika. Lasai.

      Bestalde, zure azken aldiko mezu horietan... zehazterik baduzu, zein izenburudunak diren aurkeztu dituzunak?

      Erantzun honi
      • Zehaztapena

        Jabi ¦ 2006-12-11 ¦ 19:58

        Lehiaketaren epean idatzitakoak esan nahi nuen, baina zehaztekotan, euskal buztan luzeen Akelarrea (ea bidenabar proselitismoa egiten dugun)eta Pascual Molongua fenomeno multimediatikoarena.

        Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    Unibertsitatea.net ¦ 2006-12-11 ¦ 15:12

    Orain dela aste batzuk aurkeztu zen Unibertsitatea.net atari berria, besteak beste blog komunitatea daukana, eta dagoeneko blogari batzuk serio-serio dabiltza blogeatzen.

    Ea gutakoren batek irabazten duen saria!!!!

    - http://www.unibertsitatea.net/blogak/kintana/espainiaren-arimaz-liburu-aipamena

    - http://www.unibertsitatea.net/blogak/irazabalbeitia/aht-euskal-herrian-konponbide-izarren-hautsa-01-06-12

    - http://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/eu-spell-xuxen-software-libre-gisa-eskainia-eta-software-librean-integratua

    - http://www.unibertsitatea.net/blogak/martiarena/mundu-berri-bat

    - http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/izkutuko-soldatapekoen-metamorfosia


    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    Piban ¦ 2006-12-11 ¦ 15:56

    Zorionak 5. urteurrenarengatik. Hauek dira lehiaketan parte hartzeko nire proposamenak:

    1. http://www.goiena.net/blogak/leihoa/56 Aloņako II. igoerari buruzko kronika

    2. http://www.goiena.net/blogak/leihoa/53 Aurtengo berririk garrantzitsuenetarikoari buruzko idatzia: ETAren su etena.

    3. http://www.goiena.net/blogak/leihoa/7 2005eko Errekaldeko jaiei buruzko artikulu bat

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    tximintx ¦ 2006-12-11 ¦ 17:18

    Tximintxek ere mezutxo bat aurkeztu gura du lehiaketara. Honako hau:

    http://www.blogari.net/tximintx/2006/12/03/berbalagun_abian_jarri_da_berriro_derion

    Erantzun honi
  • Argazki blogak sariketarako

    Eneko ¦ 2006-12-11 ¦ 17:46

    Argazki edo irudi blogik ez dut ikusi sarirako proposatuak eta egia esan argazkilari asko eta onak dabiltza euskal blogetan. Hiru proposatzen ditut:

    Aitor Bengoetxea Txanboie blogean Shan-Huan-Dei argazkia

    Jose Felix Diaz de Tuestaren Atauri Blogetik: Ozaeta argazkia

    eta

    Jose Luis Irigoienen blogetik Satin .

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    MARTIN-HALTY ¦ 2006-12-11 ¦ 20:26

    Beraz ensaiatuko naiz xumeki parte hartzea lehaiketa huntan.
    Ihardokitzen dauzkitzuet ondoko tiketak :

    Martxoan gertakari haundi bat izan da Euskal gizartearentzat, eta blog guziek izan zuten parada hitza ematea herritar guzieri.
    Beraz, Ezpeletan, Herriko jende ezagutu batzuk elgarhizketa batean parte hartu dute gai zail batekin. Lehen aldikotz Ezpeletan iragan da blog baten bidez :
    http://www.blogak.com/martinhalty/zer-diote-ezpeletarrek-su-eten-iraunkorrari-buruz

    -------------

    Gure bertako telebista emendatzeko baliatzen dugu ere blogak plataforma.
    Huna hemen adibide bat :
    http://www.blogak.com/martinhalty/bai-euskarari-ezpeletan

    --------------

    eta azkenik ondokoa :
    http://www.blogak.com/martinhalty/hauteskundeak-eta-blogak

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    e-gor ¦ 2006-12-11 ¦ 23:31

    Tira, ez dut uste lehiaketaren epean beste munduko ezer idatzi dudanik (ez dakit inoiz egin dudan ere), baina zozketan agian... Beraz, nire hiru artikulu proposatuko ditut:

    Erantzun honi
  • Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

    Tximintx ¦ 2006-12-12 ¦ 12:00

    Azken zerrendan ez da agertzen Tximintxeko proposamena. Eta epe barruan dago. Izan ere, artikulua abenduaren 3koa da. Akatsa konponduko duzuelakoan ...

    Erantzun honi
  • Erdeldunak erakarri

    Koldo Isusi ¦ 2006-12-12 ¦ 12:03

    Ezer baino lehen zorionak eta urte askotarako Sustatuko lagunei.

    Euskal blogetako nezurik onena saritzeko lehiaketan proposamenak aurkezteko azken egunean, hona hemen nire proposamena:
    http://www.bizkaie.biz/blogs/bg3/?p=22

    Erantzun honi
  • Petrolioak garbitzeko balio dau

    BIZKAIe! ¦ 2006-12-12 ¦ 12:14

    Hona hemen gure proposamena: http://www.bizkaie.biz/blogs/bg1/?p=37

    Erantzun honi
  • Indarkeria jasandako emakumearen eskubideen kartea

    BIZKAIe! ¦ 2006-12-12 ¦ 12:18

    Xabi Paiak danetarako astia dauka.....

    http://www.bizkaie.biz/blogs/bg2/?p=42

    Erantzun honi
  • Nire mezua abenduaren hamaikean bidali nuen eta ez dute sariketan sartu.

    Piban ¦ 2006-12-12 ¦ 14:16

    Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria
    Piban Ķ 2006-12-11 Ķ 15:56

    Zorionak 5. urteurrenarengatik. Hauek dira lehiaketan parte hartzeko nire proposamenak:

    1. http://www.goiena.net/blogak/leihoa/56 Aloņako II. igoerari buruzko kronika

    2. http://www.goiena.net/blogak/leihoa/53 Aurtengo berririk garrantzitsuenetarikoari buruzko idatzia: ETAren su etena.

    3. http://www.goiena.net/blogak/leihoa/7 2005eko Errekaldeko jaiei buruzko artikulu bat

    Erantzun honi
    • Re: Nire mezua abenduaren hamaikean bidali nuen eta ez dute sariketan sartu.

      Sustatu ¦ 2006-12-12 ¦ 15:38

      Zure proposamena abenduaren 11n bidali zenuen, bai. Baina epea ez zegokion abisu emateari, baizik eta mezuei beraiei. Azaroaren 21a eta abenduaren 11aren bitartean euskarazko blogosferan argitaratuko mezuak sartzen ziren lehiaketan, eta zure hiru mezu horiek lehenagokoak ziren.

      Erantzun honi
    Erantzun artikulu nagusiari