Teknologia albisteak

Eman izena Sustaturen urteurren jaian eta blog lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-12-04 : 17:12

Badoa hurbiltzen Sustaturen 5. urteurren jaia. Ezagutu nahi duzu Arrasateko Klaustroa abenduaren 13an Sustatuzaleen artean? Izena-eman datu-orri hau betez (jakin nahi dugu zenbat lagun datozen). Era berean, aurrera doa blog mezuen lehiaketa... Aurkeztu diren bezainbeste aurkeztuta, urteurrenera etorri eta iPod bat zozketan irabaztea erraza dago oraingoz.

Informazioa:

Sariketaz

Lehiaketa antolatu dugu, blog mezurik onena (abenduaren 11a arte) euskal blog batean.

Epaimahai batek aukeratuko du onena, eta haren egilearentzat iPod oso bat izango da. Baina aurkezten direnen artean, bi iPod nano zozketan emango dira. Hori bai, zozketa urteurren jaian bertan egingo da, han daudenen artean, hortaz, aurkeztu zeurea, eta egin bidea gero egun horretan Arrasatera etortzeko.

Hemen dago orain arte aurkeztutakoen zerrenda. Ez dira hainbeste... iPod irabaztea ez dago hain zail. Gainera, lotsatiak gara gero, klixean bezalaxe, zaila dugu larrutan egitea: nork bere burua aurkeztu beharrean, lagunenak aurkezten baten batzuk... Adi, baina, lagunarena aurkezten baduzu ez zara lehiaketan sartuko, zozketarako ez du balio proposatzaileak, blogariak baizik. Animo!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago