Teknologia albisteak
18

Euskaltelek euskara kentzen du telebista digitaleko seinaleetan

Erabiltzailearen aurpegia
FHarlock - Euskaltel-en kliente euskaldun haserratu bat
2006-12-22 : 10:12

LaSexta telebista kateak futbol partiduak euskaraz ere ematen ditu seinale digitalez, baina Euskaltelek ez die euskarazko audio seinale hori banatzen bere kablearen bezeroei. Euskaltel, euskal hitza bere izenean daraman enpresa euskal kultura babesten egongo behar litzatekeena, euskararen kontrako ekintzak gauzatzen dago.

eguneraketa, abenduak 22. Ez dakigu protesta honen ondorioz den, baina irakurle batek dioskunez atzo jada euskarazko audioa eman zuela Euskalteleko kableak

Azken urtean telebistan aldaketa nabaria gertatu da, larunbat irekiko futbol partiduak kate autonomikoek galdu eta LaSexta katearen eskuetan geratu dira.

Baina ez horregatik galdu dira partidu hauek euskeraz jarraitzeko aukerak, dirudienez, LaSexta behartuta dago hauek euskeraz ematera, interes orokorreko legea dala eta.

LaSexta horretarako deskonexio territorialak erabili beharrean, TDT seinalean sartu du euskera, eta honekin katalana eta galiziarra. Osora, irudiarekin aukera daitezkeen 4 audio kate doaz,

  1. Gaztelera.
  2. Katalana.
  3. Euskera.
  4. Galiziarra.

Arazoa sortzen zaigu TDT seinalea antena arruntetik jaso ordez Euskalteli esker heltzen baizagu, euskeraz ikusteko aukera kentzen zaigu.

Bai, hala da, euskal enpresa batek, euskeraz ikusi dezakezun zerbaiterako, ez dizu ikusten uzten.

Bigarren ligako partiduarekin asi zen la Sexta euskera eskeintzen, aurreko jaurnaldirako dena prest eduki ezin zutela. Orduz geroztik, larunbateko partidu guztiak 4 audio eduki dituzte. Egun hortan Euskaltelek ez zuen euskera eskaini baina bai katalana.

Kexa deia egin nuen, hasteko euskeraz emititzen ari ziren albisterik ez zuekan, hurrenaa aparagailuaren arazoa izan zitekeela, itzali eta berriz piztu arazi zidaten, gero bere kontrol zentrotik konexioa berhasi zidaten. Ezin konpondu, eta tekniko batek deituko zidala.

Teknikoak deitu zidan, ea noiz etorri zatekeen aparatua begiratzea. Ni harrituta esan nion, ez nuela beharrik ikusten, nahiko argia zen, 2 audio kate bakarrik bidaltzen zituztela 4-ren ordez, ez zekitelako LaSextak horrelakorik egingo zuenik, konfigurazioa 2 audio katerako prestatua egongo zela, bi izan oi direnez audio gehien erabiltzen direnak, bikoizketa eta bertsio originala ematen bada. Hori ikusita, etxera etorri aurretik emisioko teknikoekin hitzegingo zuela debalde ez joatearren.

Hurrengo partiduetako baten, azkenean, 4 audioak zeuden aukeran eta arazoa konpondutzat eman nuen.

Baina ikusi izan dudanez, basamortuan irudikeria izan dela dirudi, duela hilabete luze hasi ginelako berdin, gaztelania edo katalana aukera bakar bezala.

Deika berriz eta denetik entzun dut dagoeneko:

  • LaSextak egun horretan euskerako audiorik ez zuela sartzen, nire lagun batek jasotzen zuela konprobatu zidan bitartean bere antena arruntarekin, eta LaSexta izun gogorra jaso dezakenean egiten ez badu.
  • Beraiei heltzen zitzaien seinalean arazo teknikoren bat zela edo euskera ez zitzaiela heltzen, eta beren arazoa ez zenez ez zutela ezer egingo, nik kuota beraiei ordaintzen segitzen badiot ere ez ziotela bere seinale emisoreari erreklamatuko. Gainera, gezurretan, TDT seinalea multiplezaturik doa, edo dena jasotzen duzu, edo ezer, baina ez zati bat.
  • Beren sarean ez zegoela inongo arazorik begiratu zutela, Euskaltelen inongo bezerorik ez zuela jaso euskeraz partidua beraz, eta beste bezeroen parean nengoela, serbitzu bera jasoz. Jaso ez, eta arazorik ez dagoela? Eta gainera denak izorratzen bagara, berdin behar didala eman.
  • Euskaltelek ez zuela zerbitzu hori ematen eta ez zuela emateko asmorik, beraz deika jarraituta ere, denbora galera zela. Bestetik iragartzen jarraitzen dute TDT kanalak eskeintzen dizkizutela, baina ez da horrela, TDT kanalak, murriztuta.

Euskaltel edukitzeagaitik euskeraz ematen diren futbol partiduak galtzen ditut, Andaluzian egongo banintz TDT antena arrunt bati lotuta, ikusi ahalko nituzkeenak, eta enpresa teorikoki goi mailakoa konponbiderik ez dit ematen, behin lortu bazuten ere. Argi dago non da akatsa, TDT seinalea kable formaturan bihurketan, lehen bi audioak mantentzen dira, eta beste biak pikutara doaz.

Eta pentsa dezagun kate nazionalek bikoizketa bada, euskeraz emititzen hasten direla zeozer. Euskaltelekin izorratuko ginateke.

Ezta Buñuelek idatzitako pelikula surrealista bat izango balitz.

Erantzunak

Unai
2006-12-20 : 12:13

Euskaltel.... doako telebista kateak ikusteko ordainarazten dizun enpresa hori....



Beraien deskodegailua erostera behartze zaituzte...



Zuntz optikoaren bidez 300Kbps abiadura barregarria eskaintzen digun enpresa....



Zorionez Orangeri esker Ardanzaren enpresa pikutara joango da.

AitorLasa
2006-12-20 : 12:31

> Euskaltel.... doako telebista kateak ikusteko ordainarazten dizun enpresa hori...



Nik ordainduta ere ikusiko nituzke zenbait... Teledonosti ikus daiteke Gipuzkoa osoan. GOITB, berriz, ez. Nik gustura ikusiko nuke Donostian nagoenetan. Ez didate aukerarik ematen, ezta ordainduta ere.



Honen zergatia? ez dakit, baina espero dut ez egotea lotuta hizkuntzarekin... Ongi legoke Euskaltelekoek mezu hauek erantzutea Sustatun. Baina zain jarraitu beharko dugu, seguruenik.

ji
2006-12-20 : 12:46

Orangeko edo beste enpresetako buruak zintzoagoak direlakoan, ala? Gure kontura txaletik egiten ez dutelakoan, irabazi asmorik ez dutelakoan, bezeroei begirunea diotelakoan... ez gaitezen inozoak izan, eta begiratu dezagun gure txilborretik harago.

joseba
2006-12-20 : 13:05

lagunok, hemen funtziona dezakena PRESIOA baino ez da. alegia, nola BEHARTU (handia da gero !) Euskaltel, euskal esataria entzun dezagun ahalbidetzera. bezero gisa ditugun eskubideak eskatu behar ditugu.



mail mordoa helbideren batera bidaltzea ote aukera ? euskal zibernautak antolaketa eta koordinazio beharra dugu, horrelako eta antzeko gaietan eskakizunak plazaratu ahal izateko.



informatikan adituok: proposamen edo ideiarik ?

Unai
2006-12-20 : 13:18

> Orangeko edo beste enpresetako buruak zintzoagoak direlakoan, ala? Gure kontura txaletik egiten ez dutelakoan, irabazi asmorik ez dutelakoan, bezeroei begirunea diotelakoan... ez gaitezen inozoak izan, eta begiratu dezagun gure txilborretik harago.





Beste enpresetako buruak zintzoagoak ez dakit, baina beste enpresak merkeagoak direla badakit. Merkeagoak eta hobeak.

Arkaitz
2006-12-20 : 13:24

Internet bidezko sinadura bilketa bat egin liteke horretarako, eta ondoren beraiei aurkeztu. Konforme bazaudete, zerbait prestatu nezake.

Martin
2006-12-20 : 13:42

Ostras! Banuen gogoa horrelako kanpaina batean parte hartzeko!



Wiki bat sortu liteke sinadura bilketa hori egiteko ezta? Horrelako kontuetan ni baino gehiago dakien jendea egongo da hemen seguru eta hitz egin dezatela...



Zertaz kexatua badugu euskalteleko erabiltzaileok!

Arkaitz
2006-12-20 : 13:57

Nik uste dut horrelako zerbaiterako egokiagoa dela formulario bidez egitea. Baliteke wiki bat erabiltzea batzuentzako hain erraza ez izatea, eta gainera datuak datu-base baten izateak malgutasun handiagoa ematen du datuak egituratu eta aurkeztu ahal izateko.

Gari
2006-12-20 : 14:05

Ni ere laguntzeko prest. Euskaltelekin kokoteraino nago!

asier
2006-12-20 : 14:47

nun izenpetu bihar da?

Ni be prest!

agonirena
2006-12-20 : 19:04

Ni laguntzeko prest. Ez dut euskaltelik baina aitagin arrebak duen modenak ordu pila bat ostu dizkit jada.

Josemartin
2006-12-21 : 17:08

Ez da posible, ezin liteke. Euskaltelek ez ditu zaintzen bere bezeroak. Ni ere kokoteraino nengoen... aldatu nuen arte.

sorginzulo
2006-12-22 : 11:16

Atzoko partidurako (hanka sartzea zuzenduta) Barca-At. Madril, euskarazko audio seinalea heldu zen Euskaltelen saretik. Guztioi esker, nik pare bat mezu bidali nion Euskalteleko Bezeroarenganako Arreta Sailara.

Xap
2007-01-02 : 12:35

GoiTB ez duzu Donostian ikusten Deba Goienako tokiko telebista bat delako. Localia TV eta Teledonosti ez bezala, probintzi osorako prestatutako telebista kateak direlako.

Xap
2007-01-02 : 12:37

Euskaltelen kable bidezko telebista analogikoarekin zelan entzun daiteke euskarazko audioa? "Dual" erabilita agian?

IKUSEZAZU.COM
2009-08-22 : 02:02

NOLA JAR DAITEKE EUSKALTEL-EN AURKA EUSKALTZALE IZANIK???? EUSKALTEL-EK EUSKARAREN ALDE EGITEN DUENA, EZ DU KONPARAZIORIK ORANGE, MOVISTAR, VODAFONE EDO BESTE EDOZEINEKIN!!! EZTA URRUNETIK ERE.



ENPRESA EZBERDINEKIN ARITU NAIZ ETA EUSKALTEL, ZALANTZA BARIK EUSKARAREN ALDE EGITEN DU!!



ESANGO DIDAZUE ZEIN ZERBITZU ESKAINTZEN DUEN ORANGE-EK EUSKARAZ???

Karmele
2009-08-22 : 15:20

Zurekin ados. Urteetan izan det mugikorra Euskaltelekin, eta orian finkoa ere. Arrazoia: batetik kriston mobida txarra izan nuen gurasoen etxean Orangekoekin. Azkenean konpondu genuen, Madrileko komunikazioetarako idazkaritzarengana jo genuelako. Baina, dudik gabe, baita ere, besteek euskaldunok ez gaituztelako batere kontuan hartzen.



Nire lagun euskaltzaleak (omen) ikusten ditudanean Vodafonerekin edo Orangerekin daudela pentsatzen det: Zerbitzu hori publikoa balitz eta ikusiko balute soilik gaztelania erabiltzen dutela asarretuko lirateke. Zergatik, ba, onartzen diote hori bera enpresa pribatu bati?

IKUSEZAZU.COM
2009-08-22 : 19:19

ESKERRIK ASKO, KARMELE, ESANDAKOAGATIK.



EUSKALTEL BEZALA, BADIRA BESTE ENPRESAK EUSKARAREN ALDE EGITEN DUTENAK ETA BESTEAK BAZTERTU.



BAINA LARRIENA DA EUSKALDUNOK EZ DUGULA KONTZIENTZIA EUSKARA ESKARI HANDIA SORTZEAN.



ORDENAGAILUA, BANKU TXARTELAK, FAKTURAK... EUSKARATU DAITEZKE.



ETA NEGOZIO EUSKALDUNETAN ERE EROSI DAITEKE: BAIEUSKARARI.ORG, EUSKALDUNONGIDA.NET



DEFENDATU ETA ERABILI EUSKARA, LOTSARIK GABE, ALFERKERIARIK GABE!!!!!!!!!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago