Teknologia albisteak
3

Eusko Legebiltzarraren webgune bat herritarren parte-hartzerako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-12-19 : 11:12

BBS edo foro itxurako parte-hartzerako webgune bat jarri du martxan Eusko Legebiltzarrak. Galdera edo gaiak proposatu daitezke, orokorrean, edo talde parlamentario jakin bati zuzenduta.

Parte Hartu du izena webguneak, eta hau da aplikazioaren helbidea:

Taldeei zuzendutakoak, legebiltzarkideei iritsi iritsiko zaizkiela pentsa daiteke, baina seguru aski goiz da horren emaitzak oraingoz ikusteko. Foroetan galdera bakan batzuk aurkitu ditugu gaurkoz, eta bakarra oraingoz, euskaraz, honako hau.

Interfazea elebiduna da, baina edukia maila berean dago, euskaraz zein erdarazkoa. Euskarazko eztabaidak non diren jakiteko, foroz foro aleak bilatu behar dira... Terminoen araberako bilaketa batzuetan badabil, eta beste batzuetan, ez. Gabonetako argiztapenari buruzko mezu hori ez da aurkitzen argiztapen edo argiztapenak terminoak sartuz gero, baina bai Gabonetako sartuta.

zuzenketa. Bilaketa badabil, lematizazio gabe, baina badabil, ez du bilatzen argiztapen mezugileak akats propioa sartu duelako bere mezuan, argitazpena.

Gaika antolatzen dira galdera eta iruzkinak, alor hauetan: administrazio publikoa, lehen sektorea (nekazaritza eta), gizarte politikak, kultura, giza-eskubideak, ekonomia, hezkuntza, industria, instituzioak, justizia eta herrizaingoa, ingurumena, hedabideak, lurraldearen antolamendua, kanpo-harremanak, osasuna, lana, garraioa, turismo eta kontsumoa, Europako Batasuna eta etxebizitza. Euskara ez da gai transbertsala, nonbait, Kulturaren atalean azpigai bezala proposatzen digute. Teknologia berriekin, beste horrenbeste: informazio eta komunikazioaren teknologiak Industriaren azpigai dira sailkatze horretan.

Foro bakoitzean proposatzen dena RSS jario baten jarraitzea dago.

Jose Antonio Del Moral Interneteko ekintzaile bizkaitarrak bere blogean kontatzen duenez, Legebiltzarraren webgune hau Alianzo eta Europa Press enpresen ekimena da.

Erantzunak

inaki irazabalbeitia
2006-12-19 : 11:55

Agi denez, hizkuntza-teknologia zer den ez dakite weba antolatu dutenak. Euskaraz egoki bilatzearen arazoa konpondu zuen aspaldi Elekak Miatu bilatzaile/lematizatzailearekin.

Euskararen berri gutxi duenari lanak enkargatzearen ondorio baino ez da Legebiltzarreko web-gunean gertatzen dena.

Sustatu
2006-12-19 : 13:14

Lematizaziorik ez dauka, baina bilaketa ondo dabil, termino osoak bilatuz gero. Zuzendu egin dugu goiko artikulua. Ez zuen argiztapena aurkitzen, testuan ez zegoelako berba hori: argitazpen utzi du idatzia euskarazko mezuaren egileak.


inaki irazabalbeitia
2006-12-19 : 13:56

Lematizazioa ez izatearen ondorioa da 'argiztapena' eskatu eta 'argiztapen' ez aurkitzea. Izango balu, aurkituko zukeen. Hori gertatzea bilaketa ondo egitea al da?

Horrela utziz gero euskaraz bilatu nahi duenak terminoaren aldaera guztiak bilatu beharko ditu termino horri buruzko informazioa guztia aurkitzeko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago