Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala Firefox-ekin irakurtzeko

Sustatu ¦ 2007-01-17 ¦ 07:46 ¦ Internet

2006an egin zuten eguneraketa baten ondorioz, Firefox nabigatzailearekin ezin da zuzenean sartu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren edukietan. Administrazio elektronikoak bere burua zuzentzeko zain egon gabe ere, partxe batekin konpon daiteke kontua. Informazio hau Gotzon Egiak bidali zuen ItzuL zerrendara, hark Librezale-koei esker jakin ondoren konponbidea.

Publizitatea

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (Foru Aldundiaren buletin ofiziala) helbide honetan dago. Hori ikusi daiteke, baina ale jakin bat kontsultatzeko, edo ageri den egutegian klik eginez gero, mezua azaltzen zaizu:

"Firefox ezin da modu seguruan ssl.gipuzkoa.net-ra konektatu erabiltzen duen segurtasun protokoloa ezgaiturik baitago."

Hori konpontzeko, hau egin behar da:

  • Firefox-en helbide leihotxoan, idatzi about:config eta sakatu intro.
  • Zerrenda luze bat agertzen da, eta bertan, bilatu parametro hau: security.ssl3.rsa_rc4_40_md5 (adi, antzeko beste batzuk ere badaude eta letra-zopa horretan)
  • Kurtsorearekin hautatuta, intro eman bere gainean. Balioa izeneko zutabean, true ipiniko du.

Arazoa konponduta dago. Sartu lehiaketa publiko honetara, adibidez.

Erantzunak

  • Eta zergatik du hori desaktibatuta Firefox-ek?

    Mikel Larreategi ¦ 2007-01-17 ¦ 08:57

    Eta zergatik du aukera hori desaktibatuta Firefox-ek? Ez da izango SSL ziurtagiri horren sinadura edo dena-delakoa segurua ez den algoritmo batekin sortuta dagoela?

    Erantzun honi
    • Re: Eta zergatik du hori desaktibatuta Firefox-ek?

      assar ¦ 2007-01-17 ¦ 09:41

      > Ez da izango SSL ziurtagiri horren sinadura edo dena-delakoa segurua ez den algoritmo batekin sortuta dagoela?

      Julenx-ek azaltzen du arazo honen muina hemen

      GAOk erabiltzen duen 40 biteko ziurtagiria ez omen da erabat segurua. Firefoxek mota honetako ziurtagiriak jasotzeko aukera desaktibatuta dakar eta maila altuagoko beste ziurtagiri mota bat erabiltzen du.

      Abantaila: ez ditu orrialde segurutzat hartzen jada serguruak ez direnak

      Desabantaila: ez du uzten sartzen orrialde hauetara, about:config atalean aipatutako aldaketa egiten ez bada

      Erantzun honi
  • Re: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala Firefox-ekin irakurtzeko

    Ander ¦ 2007-01-17 ¦ 10:11

    LIBREZALEN gutxienez bi alditan atera da gai hau:

    lehengoan arazoa detektatu eta konponbidea aurkitu zitzaion:

    Bigarrenean arazorik ez dagoela azaltzen da, segurtasun maila eskaera igoera besterik ez dela azalduz. GAOren segurtasun sistema (40 bitekoa) zaharkitua da.

    Eskerrak librezalekoei!!!

    Erantzun honi
Erantzun artikulu nagusiari