Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Aikor.com webgune berritua
tximintx ¦ 2007-02-05 ¦ 08:11 ¦ BWEB
Aikor aldizkariak 5 urte bete ditu aurki. Hori ospatzeko, webgune dinamikoa sortu du. Webgune berri honetan hainbat eta hainbat atal daude: albisteak, artikuluak, agenda, argazki galeria, gutunak, lehiaketak eta blog komunitatea. Albiste eta artikuluei erantzuna emateko aukera egon badago.
Momentuz blog gutxi daude aikor.com-en:
- Blogatek: teknologia berrien ingurukoa.
- Hizkuntza soziologia eta beste: soziolnguistikaren inguruko bloga (blogak.com-en ere badago bere klona).
- Tximintx euskara elkartearen bloga (blogari.net-en badago bere klona).
- Xabi bloga: blog pertsonala.
Webguneak ez du RSS jariorik eskaintzen. Dena den, albisteek eta Tximintxeko blogak badituzte jario hauek, Karrajuako Benitori esker.
+ http://feed43.com/tximintx.xml
+ http://feed43.com/aikor-albisteak.xml
