Teknologia albisteak
7

Twitter, mikroblog, elkarrizketa edo komunitate modakoa

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2007-03-28 : 10:03

Modako web aplikazioa da: Twitter, mikrobloga egiteko, kontaktu sare bat izateko, SMS eta web formatuen artean esperimentatzeko... Dagoeneko bada euskaldunik egunero erabiltzen duenik.

Mezu labur-laburren bidez osatutako elkarrizketa anarkiko samar bat osatzen da Twitterrekin. Gunearen lema da: Zertan zabiltza orain? horri erantzuten diozu, eta zuk eta zure kontaktuek esaten dutenaren artean, osatzen dira komunitateak, edo elkarrizketak, edo akaso denbora galtzeko besterik ez duen balio kaos handi bat...

Mezuen laburtasuna SMS mezuen formatuarekin lotua dago, telefonoz ere erabili baitaiteke Twitter, mezuak jaso zein bidaltzeko. SMS doakoak bidaltzeko sistema bat hemen azaltzen da.

Dagoeneko bada euskaldunik Twitterren. Hona pare bat lagun:

Twitterrek, bestalde, web aplikazio gehigarriak garatzeko API bat dauka, eta horren inguruan tresna interesgarriak sortu dira, han eta hemen:

Erantzunak

Epiola
2007-03-28 : 13:20

Twitter-i kritika egiten dionik ere bada, denborak esango du moda bat den soilik ala benetan erabilgarria den.

Luistxo
2007-03-28 : 13:30

Bai, jakina. Eta, bestalde, moda baino gehiago balitz ere, ikusteko dago produktu hau bera geratzen den (Twitter), ala kontzeptua, beste marka edo zapore batzuekin (Napster hil zen, baina musika trukatzeko p2p sareak ez dira moda soila izan).


Orain bezala, zerbitzua ataskatuta... hori hobetu beharko dute aurrera jotzeko.


Dena den, nik posibilitateak ikusten dizkiot tresnari. Modatik harantzago, baduela zerbait.


Joxe Aranzabal
2007-03-28 : 13:42

Mashable albistariak horrela ikusten du Twitter-en arrakasta:


1999 (Blogger). Esan beharra diot norbaiti nire katuak egin duen hori.


2004 (Flickr). Hara, katuen argazkiak!


2005 (YouTube). Katuen gaineko bideoak!


2007 (Twitter).
13:00 Nire katuak doministiku egin du.


13:02 Katuak berriro egin du doministiku.


13:04 Oraingoz ez du doministiku gehiagorik egin. Kezkatzen hasi naiz.


Eneko
2007-03-28 : 13:48

Aipatu didazunez... Froga egiteko sortu nuen kontua twitterren eta egia esan ez nago oso konbentzituta orain arte egin dudan erabilerarekin.


Gauzak kontatzeko, "ordenadore aurrean nago ordenadore aurrean nagoela kontatzen" :-), ba ez dut ikusten. Baina, beharbada Interneteko zerbitzuak lotuz gauza politak atera daitezke Twitter eta beste zerbitzuen artean. Edo lagunarteko eta lankideen arteko sareak sortzeko erabili.


Momentuz asko trabatzen da, arrakastak gainezka egin diela dirudi eta txat sistema hobeak eta azkarragoak daude. Txat elkarrizketak gordetzeko, errekuperatzeko, berrerabiltzeko,... sistema hobeak dituztenak


Bestalde, nik ez dut, Luistxok proposatu zuen bezala, zerbitzua doan irauten duen bitartean (auskalo noiz arte) mugikorrera lotu. SMS mezu edo abisu gehiago jasotzeko gogorik ez dut, baina agian sistema horretara oso ohituta ez nagoelako izango da :-)


Enfin, denborak esango digu. Proiektuaren atzean dagoen jendea ona da, dudarik ez.


iPtx | twitter.com/iPtx
2007-03-28 : 13:55

Astebete daramat twitter honekin euskaraz. Astebete daramate neure friend gehienak, edo astebetez dira nire lagunak twitter honetan.


Luisek Zabaldu.com -en bere mezua zabaldu zuenean... lanean jarri ginen besteok ere. Eta begira astebetean, zuzenean eta bat batean zer egiteko gai izan garen.


Korrikari buruz aritu gara, blogarik aplikazioa egin dio, Zabaldu zuzeneko emisioa egiten ari da.... eta auskalo beste zer okurrituko zaigun.


Tartean da bontxi ere, euskararen mundura teknologiak ekartzen ari den AEK-ko beterano bat. Bere karrajuan baino aplikazio gehiago ez dut beste inon ikusi. Eta han zebilen Korrikaren zain, telefonotik twitter mezuak guztioi igortzen... eta atzo ere, irratia.com emankizunean elkarrizketa egiten genion bitartean... guk twitter sarera bialdutako mezuen abisua entzungo duzu podcastean, pi pi, bere mugikorrera heltzen ziren, 3 segundu baino lehen.


haritz
2007-03-28 : 14:53

Tira, Luistxo, beste erabiltzaile batzuk ere badaude:



Zu zeu: http://twitter.com/luistxo



Aitor Urbieta: http://twitter.com/aurbieta



Patxi Gaztelumendi: http://twitter.com/iPtx



Gorka Julio: http://twitter.com/teketen



Gari Araolaza: http://twitter.com/garaolaza



Arkaitz Zubiaga. http://twitter.com/arkaitz



...

iPtx
2007-03-29 : 01:31



> "Mashable":http://mashable.com/2007/03/11/twitter/ albistariak horrela ikusten du Twitter-en arrakasta:

>



Blogintzaren kariKATUra hutsa beraz.

Erantzun

Sartu