Teknologia albisteak

HUHEZIk Euskara Batzordea aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal - HUHEZI
2007-05-03 : 12:05

HUHEZIk, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, erabaki du badela (hori galdetzen zuen Xamar idazleak gurean emandako hitzaldi batean, Bagara ala ez?), erabaki du euskalduna dela eta euskaldun izaten segitu nahi duela. Hori dela-eta, duela egun batzuk aurkeztu du Euskara Batzordea, eta aurreratu ditu Euskara Planaren zenbait xehetasun.

HUHEZI da MUren barruan fakultaterik euskaldunena Emun. kooperatibak egindako diagnostikoan agertzen denez, gure fakultatean euskararen ezagutza %100ekoa da, erabilera %82koa eta leialtasuna %83.

Euskara Batzordea

Hala ere, bada zer hobeturik, eta hutsuneok konpontze aldera fakultateak sortu du Euskara Batzordea, lau pertsonak osatua: - Nekane Arratibel dekanoa, Zuzendaritzaren izenean. - Karmele Perez, euskara arduraduna. - Be�at Azurmendi, langileen ordezkaria. - Be�at Zamalloa, ikasleen ordezkaria.

Helburuak

Euskara Batzordeak aintzat hartu ditu Emun kooperatibak egindako diagnosia, eta horren arabera erabaki du zer helburu izango dituen:

  1. Inplikatu langileak eta ikasleak euskararen normalizazioan.
  2. Hobetu langileon hizkuntza kalitatea.
  3. Bermatu hizkuntzaren kalitatea fakultatean.
  4. Areagotu euskararen erabilera, batez ere ikasleen artean eta baliabide informatikoetan.
  5. Adostu eta garatu MUko euskara planen markoa.
  6. Eragin kanpo harremanetan, batez ere enpresekin.
  7. Lortu finantzabideak horretarako.

Helburu horiek lortzeko, Euskara Batzordeak hainbat ekintza proposatu ditu eta departamenduei jakinarazi dizkie, azter ditzaten.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago