Teknologia albisteak
8

Gipuzkoako hautagaitzak, Microsoftek kutsatuak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2007-04-26 : 10:04

Sustatuzale batzuek atzo hemen utzitako erantzunetatik jakin dugu. Hauteskunde-zerrenda ugari kutsatuta dago, behintzat Gipuzkoan, Microsoft Word-en zuzenketa automatikoak kutsatuta, zehazki. Legazpiko Abertzale Sozialisten taldean, Eibarko PSE-PSOE-renean (irakurleek konfirmatuta) eta, itxura batean ematen duenez, beste zenbaitetan ere, Joseba mordoa Josefa bihurtu dira, eta Enekoak Enero.

Abizenekin ere bada saltsa; irakurleek ikusi dute Arrazola bat Aráosla bihurtu dela, eta Andueza bat Anduela. Auskalo halako beste zenbat dauden.

Gipuzkoako zerrenda multzo honetan ikus daitezke erroreak (gogoratu Firefox trukoa, buletinean ondo sartzeko). Hautagaitza askotan Joseba eta Enekorik ez da falta, zuzen idatzita, baina Josefa susmagarriak ere ugari dira. D. Xavier Josefa Gabilondo Ruiz jn., adibidez.

Aldaketa hauek, Microsoft Word programaren gaztelaniazko bertsioaren zuzenketa ortografikotik datoz, zuzenketak behartzen badituzu hobespenetatik, zuzen idatzitako gauza asko okertuko dizkizu Microsoft-ek. Jendea ez da konturatu ere egiten, eta hainbat testu erridikulu Internetera iristen da horrela. Donosita terminoarekin gertatzen da, adibide; Donostia izena okerra iruditzen zaio Bill Gatesen programari eta letrak aldatzen dizkio, donosita gaztelania zuzena ei da. Ez da txantxa: begiratu zenbat Donosita dauden Google-n bilatuta.

Hautagaitzetako erroreak zerrenda batzuetakoak bakarrik izanda, pentsa daiteke, hautes-batzordeetako Word programaren kontua barik, zerrendak bidali dituztenen ordenagailuetan dagoela? Zaila da jakitea. Baina ematen du norbaitek izen guztiak berrikusi dituela Gipuzkoako zerrenda horietan, gizonezko eta emakumezko diren erabakitzeko (berdintasunaren legea medio, agian), eta Josefa bihurturiko Josebak Dña. eta and. marka fememinoarekin agertzen dira. Sexu aldaketak ere egon daitezke tartean beraz. Bitxia bada ere, hautagaien sexua zerrendetan markatzeko grina hau Gipuzkoakoetan bakarrik aurkitu dugu, ez beste hiru probintzietan.

Gipuzkoaz kanpoko beste zerrendak berrikusi nahi badituzu, hemen dituzu loturak.

Erantzunak

Joseba
2007-04-26 : 11:35

Dudarik ez izan zerrendak entregatu dituztenek ondo eman dituztela. Paperean eraman dira eta nortasun agiriaren kopia banarekin gainera. Akatsa funtzionarioen esku eta ordenagailuetan dago.

eneko
2007-04-26 : 12:07

Nire izenagatik oso ohitua nago aldaketa "jasatera", askotan bihurtu naizelako Enero. Beste adibide bat, gure Aldundi euskaltzalearen funtzionamenduaz hemen duzue. Bertan Aldundirako hautagaiak daude eta Rosa Violetek (orriaren goiko aldean) Donositako Eskualdeko Hauteskunde Batzor­deko idazkaria dela ziurtatzen du.


Joseba
2007-04-26 : 20:32

EAJk aldun nagusirako Manuel Olano aurkeztu omen du. Markelek Jon Jauregiren bidea hartu du edo zuzentzailearen lanak dira.

joseba
2007-04-26 : 20:36

Arrazola eta Azarola bana "azarosa" bi bihurtzea ere ez da txikia...

zergatik?
2007-04-26 : 21:54

ez dakit zerrendak nola egiten diren, edo hobeto esanda,zerrendak osatzeko izenak eta abizenak nondik atera behar diren, hau da DNIetan agertzen direnak izan behar diren edo udaleko erregistroan daudenak izan behar diren. Ba tira, hamikaka zerrendetan euskal izen eta abizen ESPAINERAZ irakur daiteke AGUIRRE, BARRENECHEA..., adibidez ECHE edo ECHEA 170 inguru abizen ikus daitezke (Bizkaian) ZERGATIK?

jon
2007-04-30 : 12:05

Espainiako Nortasun Agiriaren arabera jarri behar izaten dira abizenak. Eta hautagai askok eta askok (herritar askok eta askok bezala) ez dute ez lanik ez ardurarik hartu euren abizenak euskalduntzeko. Horra hor arrazoia!



Eta bai, alderdiek paperean entregatzen dute dokumentazioa, NANaren kopia banarekin. Ez dut zalantzarik funtzionarioen ordenagailuetan dagoela arazoa.

soriano
2007-05-03 : 21:23

hara! agertu da Ezker Abertzaleko zerrendak kutsatzen dituen gaitza!!! Pumpido edo Garzón enteratuz gero, kontuz ibiltzea daka Bill Gatesek!!!





Adierazpen-askatasuna orain eta denontzat!!

Luistxo
2007-05-16 : 18:48

Gaur Anjel Lertxundik aipatzen duen kasua, izando forma agertzen dela PPk euskaraz banatu duen hauteskunde progandan, kasu bera delakoan nago. Interneten frogak:


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago