Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

81 proiektu, telebista digitalaren lizentzia eskuratzeko lehian

Sustatu ¦ Da! ¦ 2007-04-28 ¦ 07:41 ¦ Hedabideak

Berria-n azaldu da informazioa. Jokoan 60 telebista lizentzia daude, EAErako 15 barrutitan banatuta, eta horietako bakoitzean 4 kate kabitzen dira. Batzuetan, lau aukera daude, eta hortaz, pentsa daiteke, laurak irtengo direla, baina hiriburuetan lehia handiagoa izango da. Aurkeztu diren izen guztiak daude artikuluan, baina ez da erraza igartzea nor den nor. Eguneraketa, larunbata. Irakurle batek Vocento edo Hamaika Telebista non zein izenekin ageri diren identifikatzen lagundu digu.

81 proiektu, telebista digitalaren lizentzia eskuratzeko lehian

Publizitatea

Erantzunak

  • Re: 81 proiektu, telebista digitalaren lizentzia eskuratzeko lehian

    flap ¦ 2007-04-27 ¦ 16:38

    Nik orain arte dakidanaren arabera hauexek dira “marka” batzuen atzean daudenak:

    Hamaikak 15 demarkazinoetan aurkeztu du bere proiektua:
    Gasteizen eta Laudion “Araba Ikusentzunezkoak S.A.” izenez.
    Bilbon, Barakaldon, Getxon eta Mungian “Bilbo handia Ikusentzunezkoak S.A” izenpean.
    Donostian Donostialdea Ikusentzunezkoak S.A. erabiliz.
    Irunen “ Oarsoaldea-Bibasoa Ikusentzunezkoak S.A.”
    Beasainen “ Goiherriko Ikuskari”.
    Eibarren “ Arno Ikusentzunezkoak S.A” dira
    Arrasaten Goienakoak...
    Tolosan ”Tolosako Komunikabideak S.L”.
    Zarautzen “Urolaldeko Komunikabideak S.L.”
    Bermeon “Oizmendi Telebista S.L.”
    Eta Durangon “Urkiola Ikusentzunezkoak S.L.”

    Bestalde Euskaltelek aurkeztu ditu 5 proiektu: Hiru kapitaletan eta Bilbo aldean “ Canal Euskadi” izenpean

    LocaliaK, Gipuzkoan “Gipuzkoa Television S.A.” izena erabiltzen du, Gazteizen Canal Gasteiz Television S.L., Bilbon Canal Bilbao S.A.

    Vocentok “Teledonosti S.L” Donostian, “Zabalik 2000 S.L “ Tolosan, Beasainen eta Zarautzen eta ”KTB Kate Berria S.L.” Eibarren eta Arrasaten. Bilbon Canal Bilbovision S.L. du izena.

    Erantzun honi
    • Re: 81 proiektu, telebista digitalaren lizentzia eskuratzeko lehian

      felipe ¦ 2007-04-28 ¦ 10:51

      >
      Neroni,Barakaldotik, Hamaika-koei ematea gustatuko litzaidake, zeren uste baitut hauek izango direla euskara sustatzeko benetako lana egingo dutenak.

      Erantzun honi
  • ?

    eider ¦ 2007-04-28 ¦ 21:47

    hauek dira dauden guztiak?
    eztaukat oso argi kontua nola doan, nik entzunda nuen POrtugaleten ere sortu ebhar zela, edo behintzat planteamendua zegoela, ez dut irakurri hemen ezer horretaz.

    Canal Euskadi edo Bilbo Vision jadanik existitzen diren proiektuak dira, eta nahiz eta gauza berria izna imagina dezaket antzeko zeozer izango dela aurkeztuko digutena, erderazko programazioa eta euskararen suspertzearekiko jarrera eskasa...

    Erantzun honi
  • Eta Durangaldean...

    xabi ¦ 2007-04-30 ¦ 12:32

    Vocentorena da Durango Telebista be. Eta antza danez talde espainol horreri emon dotsie Durangoko Udaletik Durango Irratiaren kudeaketea be. Proiektu merkeena aurkeztu ei dabe, beharginak ondo esplotauta eukiteko eta aurreko irratiko entxufea daukanaren jefearen herena-edo gitxiago kobretan. Anbotoko komunikabideak askoz proiektu txukunagoa (eta euskerazkoa) aurkeztu arren, ez dotsie emon. Eta Durangaldeko euskaltzaleak isilik, eta Aralar isilik, eta Mugarra (durangon ezker abertzaleko zerrenda legala izan zan) isilik...

    Erantzun honi
    • Re: Eta Durangaldean...

      dani  ¦ 2007-05-03 ¦ 17:55

      > Ez dakit nondik atera dozun informazioa baina gura duzunean, pasauko deutsudaz, udaletxeko batzordearen aktak jakin deizun zeintzuk izan dira gure argudioak esleipen horren kontra egoteko. Baina, Durangon, beste leku guztietan moduan erabakiak botu kopuruen arabera hartzen dira eta EAJ-EA koalizińoak EB eta APren abstentzioaz lortu dau.
      Bestaldetik, nahi badozu ere, 2004.urtean nire izenean anboto astekarian Durango Telebistari buruz idatzitako iritzi artikulua bidaliko deutsut , artikulu horregatik 2 urte egon naz betaute Durango TBen, baina ziurrenik horretaz ez duzu ezer jakingo eta ziurrenik bost axola, baina gezurrak idatzi baino lehen informa zaitez.
      Dani Maeztu, Aralarreko zinegotzi Durangoko udaletxean

      Erantzun honi
    Erantzun artikulu nagusiari