Teknologia albisteak

Basque Research berritua

Erabiltzailearen aurpegia
Basque Research - Elhuyar Fundazioa
2007-06-06 : 10:06

Elhuyar Fundazioaren Basque Research web guneak diseinu berria eta atal berriak ditu. Web gune berriak AA irisgarritasun-maila lortu du.

Duela bost urte, Basque Research web gunea sortu zuen Elhuyar Fundazioak, Euskal Herriko ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren erakusleiho izateko helburuarekin. Bide horretan aurrera egiteko, dagoeneko diseinu berria eta atal berriak estreinatu ditu www.basqueresearch.com web guneak. Web gunearen atal nagusiak Berriak, Agenda, Elkarrizketak, I+G+B direktorioa, Web gune interesgarrien zerrenda, Tesi Saria, Nazioarteko sarea eta Estatistikak dira, besteak beste. Diseinu-aldaketa hiru beharrek eragin dute, nagusiki: Basque Researchen itxura eta edukiak eguneratzea, batetik; irisgarritasunaren beharrei erantzutea, bestetik; eta, Web 2.0ren bidetik, erabiltzaileei parte hartzeko aukera eskaintzea, azkenik. Horretarako, atal berriak sortu, elementu grafikoak indartu, menuen antolamendua aldatu eta edukiak informazio osagarriz hornitu dira (irudiak, bideoak, audioak, dokumentuak).

Basque Research-ek izango dituen atal berrien artean, elkarrizketen atala nabarmendu behar da. Atal horretan, Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariko elkarrizketak argitaratuko dira hilero hiru hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), argazki eta guzti. Horretaz gain, Berriak atalean iruzkinak bidaltzeko aukera izango dute erabiltzaile guztiek; hala, haien parte-hartzea bultzatuko da eta argitaratutako berrien inguruan duten iritzia jaso ahal izango da.

Azkenik, AA irisgarritasun-maila lortzeko programazio-aldaketak egin ditu Elhuyar Fundazioak.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago