Teknologia albisteak

Euskal Hizkuntzalaritzako eta Filologiako masterra

Erabiltzailearen aurpegia
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila - Euskal Herriko Unibertsitatea
2007-07-25 : 09:07

Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailak master bat antolatu du 2007/2008 ikasturterako. Bertan gramatika, hizkuntzalaritza historikoa, dialektologia, hizkuntzalaritza aplikatua eta literatura landuko dira.

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian

MASTERRA

2007/2008 ikasturtea

Euskal Herriko Unibertsitatea / Gasteizko Filologia eta Geografia-Historia Fakultatea

Gaien eskaintza

Ikastaro funtsezkoak: 45 kreditu / Ikastaro aurreratuak: 15 kreditu / Mintegiak: 19’5 kreditu

Ikasleak egin beharreko ikaskuntza kredituak: 45
(450 ordu presentzial udazkenetik udaberria arte)

Atalak

Gramatika: J. Ormazabal, M. L. Oñederra, Gorka Elordieta, X. Artiagoitia, A. Elordieta, Myriam Uribe-Etxebarria.

Hizkuntzalaritza diakronikoa eta filologia: J. A. Lakarra, B. Urgell, R. Gómez, Patxi Salaberri Zaratiegi (NUP).

Dialektologia: I. Camino, K. Zuazo, G. Aurrekoetxea, Xarles Videgain (Pabeko U.), José Ignacio Hualde (Illinois-ko U.).

Hizkuntzalaritza aplikatua: M. Etxebarria, P. Goenaga, I. Idiazabal, L. M. Larringan, I. Sarasola.

Literatura: Aurelia Arkotxa (Bordeleko U.), G. Bilbao, I. Ruiz Arzalluz, Iñaki Aldekoa (EHU), J. Kortazar.




Aurrematrikulatzeko epea: uztailaren 13 arte

Matrikulatzeko epea: irailaren 17-20

Titulua tramitatu gabeko ikasleentzat: urriaren 1-5

Eskola egunak: astelehen, astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan

Eskola orduak: 4-6’30 eta 6’30-9

Ikasturtearen hasiera: urriaren 15ean

Argibideak: Iñaki Camino, 2.09 bulegoa, 945/013644 tlf, inyaki.camino@ehu.es

Aurrematrikula: Natalia Ortiz, 945/013394. natalia.ortiz@ehu.es. Arabako Campuseko Errektoreordetza, Izardui komendantea 2, 01006.

***

Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologiako Masterraren Egitaraua (2007/2008)


Gramatikaren oinarriak (I): Javier Ormazabal (4’5 kreditu)

Sintaxian eta morfologian egun aztertzen diren ikerlerroen ikuspegi orokorra
Arazo zaharren ikerbide berriak
Hatsarre eta parametroen teoria eta ikerbide minimalista aintzat harturik, perpausaren egitura funtzionala, komunztaduraren egitura, ergatibitatearen arazoa eta kuantifikazioaren egitura aztertuko dira

Gramatikaren oinarriak (II): Miren Lourdes Oñederra (4’5 kreditu)

Hizkuntzalaritzaren pentsakeraren bilakabidea, teoriak eta korronteak aztertzea
Hizkuntzalaritza sinkronikoaren osoko ulermena lortzea
Hizkuntzaren atalak beren iker eremuan eta jakintzagaian kokatzea

Hizkuntzalaritza diakronikoaren
eta Euskal Filologiaren oinarriak (I): Joseba A. Lakarra (4’5 kreditu)

Hizkuntzaren bilakaera aztertzen duen hizkuntzalaritzaren oinarriak ezagutzea
Euskara gertakari historiko gisa aztertzea
Hizkuntzen historiaurrea aztertzeko ereduak: konparazioa, filologia, barne berreraiketa, eredu alternatiboak
Euskararen historiaurrea aztertzeko lanabesen egoera eta ezagutza
Euskararen aurrehistoriaren bilakaeraren aldi eta gertakari nagusienak finkatzea
Barneko eta kanpoko bilakabideen arteko erlazioa; mailegu erlazioa, ahaidetasun erlazioa, mugak

Hizkuntzalaritza diakronikoaren
eta Euskal Filologiaren oinarriak (II): Blanca Urgell (4’5 kreditu)

Hizkuntza baten lekukotasun idatziak historikoki aztertzeko ereduak ezagutzea
Kritika eta azterketa historiko ororen ikerbideak
Hizkuntza den sistema linguistikoaren periodizazioaren parametro metodologikoak
Euskararen estatusa, corpusa eta historia, errealitate linguistiko erromanikoaren ondoan: gaskoina-frantsesa, gaztelania-aragoiera
Argibide ugari lehen lekukotasunetarik estandarizazioaren ondoko aldia arte

Dialektologiaren oinarriak (I): Iñaki Camino (4’5 kreditu)

XIX. mendetik honat hizkuntzalaritza historikoan, dialektologian eta hizkuntza-geografian landu diren alderdi teoriko-metodologiko sendoenen ezagutza
Gizartearen espazioa eta hizkuntzaren hedadura espazioan gaindi
Euskal Herriaz kanpoko adibideen eskaintza
Banaketa eta sailkapen dialektalen auzia

Dialektologiaren oinarriak (II): Koldo Zuazo (4’5 kreditu)

Euskalkien ikuspegi orokorra
Euskalkiez gaineko ezaugarri nagusiak eta eremu supradialektalak
Gertakari historikoen eta euskalkien arteko lotura
Euskal Dialektologiaren historia: Oihenart, Larramendi, Bonaparte, Azkue, Mitxelena, Irizar

Hizkuntzalaritza aplikatuaren oinarriak (I): Maitena Etxebarria (4’5 kreditu)

Hizkuntzalaritza aplikatuaren ikerbide oinarrizkoak diren aldetik, soziolinguistikaren eta hizkuntza politikaren hatsarreak aurkeztea
Hizkuntzak beren gizarte ingurunean aztertzea
Soziolinguistikaren teknikak eta ereduak baliaturik, gertakari linguistikoak beren gizarte ingurunean aztertzeko eta ulertzeko gaitasuna ikaslearengan garatzea
Hizkuntzen aldakortasuna: mintzo erkidegoaren baitako aldakortasun sozialaren eragina hizkuntzen estratifikazio sozialean
Hizkuntza politikaren bilakabideak beren ezargunean: hizkuntza plangintzaren eredu teorikoak eta praktikoak.
Corpusaren plangintza eta estandarizazioa




Hizkuntzalaritza aplikatuaren oinarriak (II): Patxi Goenaga & Itziar idiazabal (4’5 kreditu)

Hizkuntzalaritza aplikatuaren oinarriak: hizkuntza gertakari polimorfo gisa eta gizarteko kide guztion premiazko lokarri gisa
Ikerketarako eredu orokorrak ikuspegi guztietarik
Euskararen hizkuntzalaritza aplikaturako lanabes eta azterbideak, beren ezagutzaren egoera: corpusaren plangintza, hizkuntzaren irakaskuntza, estandarizazioa...

Euskal Literaturaren oinarriak (I): Gidor Bilbao & Iñigo Ruiz Arzalluz (4’5 kreditu)

Literaturako testuak egoki irakurtzeko eta interpretatzeko jardun filologikoak eta testu-kritikak duten garrantziaren aurkezpena
Honetarako lanabes garrantzizkoenen aurkezpena
Euskal literatura mendebaleko literaturaren ikuspegi orokorraren barrenean: literatura greziarraren eta latinoaren eraginaren azterketa historikoa

Euskal Literaturaren oinarriak (II): Gidor Bilbao & Aurelia Arkotxa (4’5 kreditu)

Ikuspegi kritikoa testuaren osotasunean
Autore zaharren azterketa ez linguistiko hutsa
Ikerbide berriak gure literaturako idazle klasikoentzat: Etxepare, Etxeberri Ziburukoa, Oihenart, Egiategi, Goihetxe; Axular, Joanes Etxeberri Sarakoa, Kardaberaz
Ikuspegi konparatiboa: beren obra, orduko literatura-korronteak, orduko idaz-moldeak...

Gramatikako ikastaro aitzinatua: Gorka Elordieta & Myriam Uribe-Etxebarria (3 kreditu)

Gramatikako atalen arteko lotura: interfazeak
Sintaxiaren eta fonologiaren arteko interfazea: galdegaia eta hitzordena
Hainbat hizkuntzaren berri eta euskararen berri
Prosodia eta kokagune sintaktikoa

Hizkuntzalaritza diakronikoko
eta Euskal Filologiako ikastaro aitzinatua: Joseba A. Lakarra (3 kreditu)

Hizkuntzalaritza diakronikoaren azken garaiko aitzinamenduak
Euskal Hizkuntzalaritza diakronikoaren azken garaiko aitzinamenduak
Fonetika-fonologia, morfologia, sintaxia eta lexikoa
Hizkuntzalaritza Historikoko ikerketaren metodologia

Dialektologiako ikastaro aitzinatua: Gotzon Aurrekoetxea & Xarles Videgain (3 kreditu)

Dialektologia diakronikoaren eta sinkronikoaren hainbat ikuspegi
Banaketa dialektalaren metodologia
Dialektologia eta etnolinguistika
Alderdi geosemantikoa

Hizkuntzalaritza aplikatuko ikastaro aitzinatua: Luis Mari Larringan (3 kreditu)

Testuen azterketa diskurtsiboa eta pragmatikoa
Hizkuntzaren irakaskuntzaren gaineko alderdi teoriko, praktiko eta metodologikoak
Hainbat generotako testuen azterketa

Euskal Literaturako ikastaro aitzinatua: Iñaki Aldekoa (3 kreditu)

Euskal tradizio literarioa Europako eta Mendebaleko tradizio historiko-kulturalean
Erromako Elizaren agintea vs. norbanakoaren kontzientzia Euskal Literaturan
Aro berria eta estatuen sorrera: iraultzaren izpiritua Euskal Literaturan
Euskal Literaturaren unibertsaltasunaren iturri sortzaileak

Gramatikako mintegi berezitua: Xabier Artiagoitia & Arantzazu Elordieta (3 kreditu)

Euskararen hitz hurrenkera aztertzen perpausean eta izen sintagman
Euskararen datuak: antisimetriaren hipotesia eta buruaren parametroa



Hizkuntzalaritza diakronikoko
eta Euskal Filologiako mintegi berezitua (I): Ricardo Gómez (3 kreditu)

Historiografia linguistikoaren ikerbideak eta metodoak
Europako hizkuntzen gramatizazio bilakabideak eta beren isla euskal tradizio gramatikalean: euskal autore eta lan nagusien azterketa
Euskal testu gramatikalak XVII-XIX mendeen bitartean

Hizkuntzalaritza diakronikoko
eta Euskal Filologiako mintegi berezitua (II): Patxi Salaberri Zaratiegi (3 kreditu)

Euskal Onomastikaren oinarri teoriko-praktikoak alderdi diakronikotik
Gure izenen egungo errealitatea
Euskal tipologia, fonologia eta morfologia diakronikoarekiko lotura
Izen onomastikoen sorrera moldeak euskal eremuetan: ardatz kronologiko-geografikoa

Dialektologiako mintegi berezitua: José Ignacio Hualde (3 kreditu)

Euskal dialektoen azentu sistemak
Euskal testu dialektalen irakurketa laborategian
Azentuaren alderdi fonetikoak
Euskal azentuaren ikerketen etorkizuna

Hizkuntzalaritza aplikatuko mintegi berezitua: Ibon Sarasola (3 kreditu)

Hiztegi baten antolaketa
Lexikografiaren barrunbeak

Euskal Literaturako mintegi berezitua: Jon Kortazar (4’5 kreditu)

Modernitate ondorengoa eta Euskal Literatura
Indiferentzia eta sorkuntza literarioa
Poesia teknika postmodernoak
Postmodernitatea poesian
Zenbait idazle

Erantzun

Sartu