Teknologia albisteak

UEUren Ikastetxe nagusiko eskaintza udazkenerako

Erabiltzailearen aurpegia
Mari Karmen Menika - UEU
2007-09-18 : 14:09

UEUk, Ikastetxe Nagusiko eskaintzaren barruan, ikastaro sorta antolatu du 2007ko udazkenerako. Eskaintza horren barruan daude informatika alorreko bi ikastaro hauek: Bat: Web semantikoa minuskulaz, mikroformatuak eta beste teknologia.
Bi: Podcasting eta eduki sindikazioa.

WEB SEMANTIKOA MINUSKULAZ, MIKROFORMATUAK ETA BESTE TEKNOLOGIA

Tim Berness Lee-k proposatu zuen WEB SEMANTIKOaren ideia gauzatzeko aukera oraindik urrun ikusten denean, Interneti balio semantiko gehiago ematen dioten zenbait teknologia sortzen hasi dira. Teknologia horiek gure infor-mazioa baliagarriagoa eta aberatsagoa egiten dute. Horien artean Mikroformatuak, RDFa, GRDDL aurkitzen ditugu.
Ikastaro honetan batez ere mikroformatuetan sakonduko da nahiz eta aipatutako besteak horiek ere jorratuko diren. Mikroformatuak gaur egungo Interneten erabiltzen diren estandarrak erabiliz bertan dagoen informazioari zentzu semantiko bat emateko jaio dira.
Mikroformatuetan oinarrizko proposamenak pertsonak jartzen ditu makinen aurretik. Sortzen den informazioa irakurtzeko gaitasuna izango dute pertsonek baina baita makinek ere. XHTMLk XMLn egindako formatu konkretu bat izanik informazioa gordetzeko aukera ematen baitu.

IRAKASLEA: Gorka Julio Hurtado, Informatikan ingeniari teknikoa. Elurneteko langilea. UEUko kidea.

- 15 orduko ikastaroa.
- Astelehen eta asteazkenetan.
- Ordutegia: 16:30-19:30
- Datak: urriak 17, 22, 24, 29 eta 31.



PODCASTING ETA EDUKI SINDIKAZIOA

Podcasta audio eta bideo edukiak zabaltzeko era berritzaile bat da. Edukien sindikazioak erabiliz audio eta bideo edukiak hedatzeko eta hauetara harpidetza egiteko aukera ematen du.
Komunikatzeko era berri honek gure informazioa eduki multimedietan hedatzeko eta erabiltzaileak eduki horietara harpidetzeko aukera ematen du. Elkarte, enpresa, talde, pertsonen komunikazioa gauzatzeko tresna berri bat da.

IRAKASLEA: Gorka Julio Hurtado. Informatikan ingeniari teknikoa. Elurneteko langilea. UEUko kidea.

- 15 orduko ikastaroa.
- Astearte eta ostegunetan.
- Ordutegia: 16:30-19:30
- Datak: azaroak 6, 8, 13, 15 eta 20.

Matrikula epea irekita dago urriare 11ra arte.
Matrikulazioa webgunetik: www.ueu.org

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago